81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2011ko apirilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 6. puntuan:

"Hasiera batean onestea Baztango Udal Planean aldaketa puntual xehakatua egiteko proiektua, kastastroko 14. poligonoko 208. lurzatiari dagokionez, han baita, Gartzain Etxerrin, Benta Zaharrea etxea. Proiektua Arantxa Ciaurriz Iraizoz arkitektoak prestatu du, 2011ko urtarrileko datarekin, eta horretarako irekitako espedientean dago, Promociones Zioz, S.L.k sustatzen baitu."

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Elizondon (Baztan), 2011ko apirilaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1106844