81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1319/2011 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 303E/2011 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, Hizkuntzetako Prestakuntza Planen Diseinua (Lingua Empresa) deialdia onetsi eta horren diru-laguntzaren gastua baimendu zen.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 303E/2011 Ebazpenaren bidez, Foru Komunitatean kokatutako enpresetan Lingua Empresa ereduaren araberako hizkuntzetako prestakuntza planak diseinatzeko, diru-laguntza publikoak emateko deialdia onetsi zen.

Deialdiaren oinarria den proposamen metodologikoa oso berritzailea da. Enpresa gehienek ez dute behar adina ezagutzen eta, horregatik, lan bat egin behar da aldez aurretik azalpenak eta aholkuak emateko interesa erakusten ari direnei. Horrek laguntzak eskatzeko epea zabaltzera behartzen du, eskatzen duten enpresei Lingua Empresak garatu dituen metodologia eta tresna informatiko lagungarriak tailer eta lan saioetan azaltzeko.

Bestetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimendutako aholkulari eta irakasleen eginbeharra da prestakuntza premiak diagnostikatzea, hizkuntzetako prestakuntza planak diseinatzea eta prestakuntza ekintzetako programak lantzea. Interesa duten enpresek denbora gehiago behar dute, hornitzaile baimenduekin hizkuntzetako prestakuntza planen diseinua garatzetik etorriko diren zerbitzu teknikoak ezarri eta adosteko.

Horrenbestez, Prestakuntza Zerbitzuak aurkeztutako txostena ikusita eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Hizkuntzetako Prestakuntza Planen Diseinua (Lingua Empresa) deialdia onesteko eta horren diru-laguntzaren gastua baimentzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 303E/2011 Ebazpenaren 1. eranskineko bosgarren oinarriko bigarren puntua aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

"2011rako eskaerak aurkezteko epea 2011ko ekainaren 4an bukatuko da".

2.-Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko apirilaren 19an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1107299