81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

558/2011 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2011ko urtarrilaren 18an eman zuen 484/2011 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Ebazpenen horren bidez deialdia egin zen unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako.

Ikusirik Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuak sortzeari buruzko 2011ko martxoaren 1eko erabakia.

Argitaraturik 2011ko apirilaren 11ko 86 zenbakiko "Estatuko Aldizkari Ofizialean" 484/2011 Ebazpena, martxoaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Ebazpen horren bidez deialdia egin da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako.

Ikusirik akatsa dagoela aurreko ebazpeneko I. eranskineko 4197 zenbakiko lanpostuaren ikerketa-eskakizunean, behean dago zuzenketa hitzez hitz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-2011ko martxoaren 24ko 484/2011 Ebazpeneko I. Eranskineko 4197 zenbakiko lanpostuaren ikerketa-eskakizuna zuzentzea ondoren esaten den moduan:

Honako hau dio:

"Lanpostu zk.: 4197. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Zuzenbide Pribatua. Jakintza arloa: Zuzenbide Erromatarra. Ikerketa-eskakizuna: Zuzenbide Erromatarraren eragina Zuzenbide Erromatarraren iturri eta erakundeetan".

Honela esan behar du:

"Lanpostu zk.: 4197. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Zuzenbide Pribatua. Jakintza arloa: Zuzenbide Erromatarra. Ikerketa-eskakizuna: Zuzenbide Erromatarraren eragina Nafarroako Zuzenbidearen iturri eta erakundeetan".

Bigarrena.-2011ko martxoaren 24ko Ebazpenaren 3.1 oinarriarekin bat etorriz, eskaerak aurkezteko epe berri bat ezartzea. Epe hori hamabost lanegunekoa izango da akats zuzenketa hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.-Ebazpen honen aurka, zilegi da, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2011ko apirilaren 11n.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1106995