81. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1144/2011 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Elena Arrondo Beltrán andrea, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko burua, kargutik kendatzen duena, erretiroa hartu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuen 12. artikuluak Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio organo autonomoari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko unitateburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena. Estatutu horiek irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Elena Arrondo Beltrán andrea, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko burua, kargutik kentzea, erretiroa hartu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko apirilaren 6an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F1106761