65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

586/2011 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, urtarrilaren 17ko 89/2011 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku alboko izateko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak 2010eko abenduaren 29an igorritako txostena aintzat hartuta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 89/2011 Ebazpenaren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku alboko izateko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ebazpen horretan akats bat atzeman denez, lanpostuetako bat oker jaso baita, bidezko da hori zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 89/2011 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako mediku alboko izateko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Honako hau dioen tokian: "Ana María García Arellano andreari plantilla organikoan 64439 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia", honela behar du: "Ana María García Arellano andreari plantilla organikoan 66439 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia".

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzara) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1105301