65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

544/2011 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan farmazialari lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 544/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu dira Javier Gorricho Mendívil jauna eta Francisco Javier Garjón Parra jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmazialari izateko, eta honako lanpostu huts hauek esleitu dizkie:

Javier Gorricho Mendívil jaunari, plantilla organikoan 69416 zenbakia duen lanpostua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikia.

Francisco Javier Garjón Parra jaunari, plantilla organikoan 70032 zenbakia duen lanpostua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikia.

Deialdia 2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1105111