65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

497/2011 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Lourdes Erro Mendióroz andrea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa egin ondoren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 497/2011 Ebazpenaren bidez, Lourdes Erro Mendióroz andrea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa egin ondoren, sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1105113