65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluan Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak duen ordezkaria aldatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak horren osaera ezartzen du, eta bertan ageri dira Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten enpresaburu elkarteek hautatutako bi kide.

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko Batzorde Exekutiboak 2011ko urtarrilaren 25eko bilkuran erabaki zuen Javier Díaz Echeverría jauna, Konfederazio horrek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluan duen ordezkaria, Alberto Alfaro Jiménez jaunaz ordeztea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Javier Díaz Echeverría jaunaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluan Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak duen ordezkariaren, kargu-uztea xedatzea.

2. Alberto Alfaro Jiménez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkari gisa.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kide izendatuari eta ordeztuari jakinaraztea.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1105240