65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen hasierako eraketa

María Luisa Bustillo Gandarillas Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, Tafallako (Nafarroa) Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko burua den aldetik.

Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 14.3 artikuluan xedaturikoarekin bat. Eta Parlamenturako hauteskundeetarako eta udal hauteskundeetarako deialdiari dagokionez.

Aditzera ematen du: gaurko egunean, aipatutako lege testuaren 14.1 eta 3 artikuluetan xedaturikoa betetzeko, 11.1 artikuluari dagokionez, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea hasiera batez eratu dela. Kide judizial hauek izanen ditu:

Batzordeburua: María Luisa Bustillo Gandarillas andrea, Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.

Batzordekide judizialak:

María Pastor Cisneros andrea, Tafallako Lehen Auzialdi eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epailea.

María Concepción Roldán Murillo andrea, Barasoaingo Bake Epaitegiko bake epaile titularra.

Idazkaria: Aida González Arce andrea, Tafallako Epaitegi Dekanoko idazkaria.

(5/1985 Lege Organikoaren 11.3 artikuluan xedaturikoarekin bat).

Tafallan, 2011ko apirilaren 1ean.-Batzordeburua, María Luisa Bustillo Gandarillas.

Iragarkiaren kodea: J1106010