65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 382/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 382/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

127/2011 epaia

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 382/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik, Fiskaltzak, eta bestetik, inplikatu gisa, Mohamed Benchaibek eta Margarita Roa Collek. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Margarita Roa Coll absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Margarita Roa Colli jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1104797