65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1342/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

Pablo Epalza Ruiz de Alda produradoreak Paula Pelegri Raroren izenean eta hura ordezkatuta eskaturik David González Barcoren aurka (non den jakiterik ez dago) bideratzen ari diren ezkontzaz kanpoko eta adostutako seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1342/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez epatu egiten da David González Barco, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta David González Barco legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 9an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano, Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1104436