65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Iragarkia. Enkante publikoa

Ebazpena, Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuak emana, Estatuak (Defentsaren Arloa) Baztanen, Elizondon (Nafarroa) duen ondasun bat, "A-1 lurzatia, 510,49 m²-koa" delakoa, salgai jartzeko enkante publikoa iragartzen duena. Enkanterako proposamen ekonomikoak gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira.

Ondasuna Baztango udalerrian (Nafarroa) dago, Erabeta alderdia kaleko 1ean.

Iruñeko bosgarren Jabetza Erregistroan inskribaturik dago, 3412. liburukian, 264. liburuan, 139. orrian, erregistroko 16.658 zenbakiko finka, lehen inskripzioa.

Azalera, Jabetza Erregistroaren arabera: 510,49 metro koadro, eta katastroaren arabera: 510,32 metro koadro.

Hasierako gutxieneko zenbatekoa enkanterako: 67.577,50 euro.

Ondasunaren ezaugarri fisiko eta teknikoak eta hirigintza erabilerak:

Enkantea zuzentzen duen orrian ageri direnak.

Enkantearen xede den lurzatia Baztango udal planaren AR 6 eta SGZV 4 birzatitzeko proiektuaren emaitza da; Jabetza Erregistroan 2006ko uztailaren 26an inskribatu zen.

Enkantean parte hartzeko eskaintzak eta dokumentazioa aurkezteko azken eguna:

2011ko maiatzaren 4ko eguerdiko hamabiak arte, Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuaren Erregistroan (Madrileko Isaac Peral kaleko 32). Epe hori amaituta aurkezten diren proposamenak ez dira onartuko. Posta ziurtatuaren bidez bidalitako eskaintzak ere onartuko dira; horrelakoetan, lizitatzaileak justifikatu beharko ditu bidalketaren eguna eta ordua posta bulegoan, eta bidalketaren berri emanen du Erregistroan, egun berean, fax bat bidaliz 91 602 08 85 zenbakira.

Proposamen ekonomikoen gutun-azalak enkanterako mahaiak irekiko ditu Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuan (Madrileko Isaac Peral kaleko 32), 2011ko maiatzaren 19an, goizeko hamarretan hasita.

Argibideak eta orriak: Defentsaren Iruñeko Ordezkariordetzaren Ondare Arloko bulegoetan, Gobernu Militarraren Eraikinean, Iruñeko Chinchilla Jeneralaren kaleko 12an (948 206 673 telefonoa) eta Defentsaren Etxebizitza, Azpiegitura eta Ekipamenduaren Institutuan, lehen aipatutako helbidean (91 602 06 01 telefonoa), bulego orduetan, eta web orri honetan: www.invied.es.

Madrilen, 2011ko martxoaren 14an.-Zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Rodríguez Villanueva.

Iragarkiaren kodea: E1105151