65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2011ko martxoaren 24an egin bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Vianako Udal Planeko aldaketa xehakatua, lurra okupatzeko asmoz, zertarako eta eraikinetako oztopo arkitektonikoak kentzeko, Vianako Las Cruces kaleko 41 zenbakiko jabeen elkarteak sustatua.

2. Aldaketako dokumentazioa jendaurrera ateratzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz, hala egon dadin hilabetez; interesa duten pertsona edo entitateek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari buruz, xedatutakoa aplikatuz.

Vianan, 2011ko martxoaren 28an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1105658