65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

San Fermin 2011 kartel lehiaketarako oinarrien aldaketa

2011ko martxoaren 22an, Kultura zinegotzi delegatuak San Fermin 2011 Kartel lehiaketarako oinarrien 12. puntua aldatzea ebatzi du, eta, horren arabera, ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Epaimahaiburua:

-Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzi delegatua

Epaimahaikideak:

-Iruñeko Udalean ordezkaririk duten alderdi politikoetako zinegotzi bana. Koalizioa osatzen duten alderdi politikoen kasuan epaimahaikide bat arituko da koalizioaren ordezkari.

-Diseinuaren, komunikazioaren eta arte plastikoen arloko hiru profesional.

-Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako Alorreko zuzendaria.

-Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikaria.

Idazkaria:

-Kultura Alorreko ofizial administrari bat. »

Iruñean, 2011ko martxoaren 22an.-Kultura zinegotzi delegatua, Paz Prieto Sáenz de Tejada.

Iragarkiaren kodea: L1105761