65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2011ko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 6. puntuan:

"Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko egiturazko aldaketa xehakatua, 14. poligonoko 401. lurzatiari dagokionez (Iruritako Eskola ezartzeko). Aldaketaren xedea da aldatzea katastroko 14. poligonoko 401. lurzatiaren zati baten kalifikazioa eta sailkapena, iparraldean mugakide baitu 119. lurzatia, zertarako eta Irurita Eskolako ekipamendu sistema orokorraren barrenean sartzeko eta bertan garatuko diren hezkuntza erabilerei atxikitzeko. Orobat, hasiera batean onetsi zuen dokumentazio osagarria. Silivia Barbarin Gómez arkitektoak prestatua da eta Baztando Udala da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Baztanen, 2011ko martxoaren 21ean.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L1105154