65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 14an hartua, 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren 1. zabaltzea onesten duena.

2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 9. artikuluko 3. idatz-zatiak ezartzen duenaren arabera, Toki Araubideko Foru Batzordeak bere txostena aurkeztu ondoren, plana zabalduko da, lehendik dauden soberakin ekonomikoen kargura, besteak beste. Orobat, finantzatzen ahalko dira Toki Programazioko inbertsio berriak baldin eta Plan Orokorreko erreserban agertzen badira. Foru lege horren 15.4 artikuluan agindu bezala argitaratu zen plana.

Toki Programazioko Inbertsio Plana zabaltzeko, Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 5ean (2009ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 28koa) onetsitako Toki Inbertsioen Planeko hautapen eta lehenespenen emaitzak kontuan hartuz segitu da gauzatzen plan hori.

2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriak adierazten duenez, egungo Toki Inbertsioen Plana indarrean den bitartean, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen duten kredituak, Nafarroako Parlamentuak onetsitakoak, ekitaldia ixtean aurrekontuetan erabili gabeko kapital transferentzien arlokoak badira, diruzaintzako gerakin atxikitzat hartuko dira; funts horiek 2009-2012 planeko ekitaldi bakoitzeko aurrekontu kredituarekin batera esleituko dira, aurrekontuen erritmoaren arabera eta funts horien exekuzioaren arabera; erritmo horren arabera, hurrengo ekitaldietan esleitu daitezke, baina diru zenbateko osoa aldatu gabe.

Toki Administrazioko Departamentuak txostena egin du eta hartan plana zabaltzeko inbertsioak jaso dira, araubide orokorrari edo bereziari atxikiak, 16/2008 Foru Legearen 1.4 artikuluan ezarritakoarekin bat. 4.001.481,85 euroko ekarpena da.

Kapital Transferentzien Funtsaren kargurako ekarpen horrek guztira 4.933.441,77 euroko eragindako inbertsioa sortzen du (BEZa barne).

Indarrean den 2011rako gastuen aurrekontuko "Kapital transferentzien funtsa" 212001 proiektua osatzen duten kontu-sailetan erabilgarri dagoen kreditua analizaturik, eta erabat exekutatzea aurreikusi denez, ondoriozta daiteke beharrezkoa dela plana 4.001.481,85 euroko zenbatekoarekin zabaltzea, diruzaintzako atxikitako gerakinaren kargura, kalkulua diruzaintzaren 2010eko ekitaldiaren itxieran eginik.

Toki Araubideko Foru Batzordeari zabaltze horren berri eman zitzaion eta, 2011ko martxoaren 11ko bilkuran, aldeko txostena eman zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta kasu honetarako eskumena bere gain hartuz,

ERABAKI DU:

1. 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Plana zabaltzea, Toki Programazioko inbertsioetarako 4.001.481,85 euroko ekarpena erabiliz, honela banaturik:

Argiteria publikoa

1.112.719,79 euro

Zolatzeak sarerik gabe

2.455.648,28 euro

Herrietako bideak

84.634,70 euro

Udal eraikinak

348.479,08 euro

2. Toki Inbertsioen 2009-2012 eperako Planaren 1. zabaltzea onestea, aipatutako baldintzetan, erabaki honen eranskineko zerrendan adierazi bezala. Zerrenda hori 2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 15.4 artikuluan aurreikusi den erreserbako zerrendatik atera da, eta hori Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 5ean hartutako Erabakian jaso da. Orobat, xedatzea araubide orokorrean edo berezian sartzea aipatutako foru legearen 1.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, behin kendu direla lege horren aurreikuspenekin bat haren prozeduretako edozeinetan sartu diren obrak, edo, bestela, 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren Ohiz kanpoko Planari buruzko ekainaren 17ko 13/2010 Foru Legearen prozeduretan sartutakoak.

3. Erabaki honek eragindako gastua aurrekontuko kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:

KONTU-SAILA

KONTU-SAILAREN IZENA

EKARPENA

212001 21320 7600 459102

Argiteria publikoa (araubide orokorra)

445.238,11

212001 21320 7600 459100

Argiteria publikoa (araubide berezia)

667.481,68

212001 21320 7600 261604

Zolatzea sarerik gabe (AO)

1.659.584,00

212001 21320 7600 261606

Zolatzea sarerik gabe (AB)

796.064,28

212001 21320 7600 261603

Udal eraikinak (AO)

190.171,52

212001 21320 7600 261607

Udal eraikinak (AB)

158.307,56

212001 21320 7600 45A200

Herrietako bideak (AO)

84.634,70

4. Urriaren 24ko 16/2008 Foru Legean aipatzen diren agiriak aurkezteko epea lau hilabetekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Erabaki honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Corellan, 2011ko martxoaren 14an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA

Toki Inbertsioen 2009-2012 eperako Planaren zabaltzea

Toki Programazioko Inbertsioak (BEZa barne)

Argiteria publikoa

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

2011KO INBERTSIOA

ARAUBIDEA

Iruña

Argiteria publikoa berritzea Serafín Olave kalean

317.880,00

317.880,00

Orokorra

Lizarra

Argiteria publikoa berritzea

70.640,00

70.640,00

Orokorra

Lintzoain

Argiteria publikoa berritzea (2. fasea)

25.822,50

25.822,50

Berezia

Monteagudo

Argiteria publikoa berritzea hirigunean

223.840,94

223.840,94

Berezia

Ezkabarte

EZKABA. Argiteria publikoa berritzea

11.911,00

11.911,00

Orokorra

Oloritz

ETXAGUE. Argiteria publikoa

72.379,51

72.379,51

Orokorra

Mélida

Argiteria publikoa aldatzea eta zabaltzea

190.404,52

190.404,52

Berezia

Irurtzun

Argiteria publikoa berritzea Artadia eta Ardantzeta kaleetan

71.920,00

71.920,00

Orokorra

Irurtzun

Itsasia kalean argiteria publikoa berritzea

33.500,80

33.500,80

Orokorra

Los Arcos

Hirigunean argiteria publikoan aldaketak egitea eguzki kaleargiak ezarriz

236.500,00

236.500,00

Berezia

El Busto

Argiteria publikoa berritzea (1. fasea)

33.819,71

33.819,71

Berezia

Lantz

Argiteria publikoa handitzea eta aldaketak egitea

48.114,24

48.114,24

Berezia

1.336.733,22

1.336.733,22

Zolatzea sarerik gabe

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

2011KO INBERTSIOA

ARAUBIDEA

Esteribar

ZURIAIN. Kaleak zolatzea

136.944,67

136.944,67

Orokorra

Esteribar

AGORRETA. Hirigunea birzolatzea eta hobetzea

23.539,51

23.539,51

Orokorra

Itza

ERITZE. Udaletxearen ingurua zolatzea. Goiko aldea

21.958,26

21.958,26

Berezia

Arroitz

Euri-uren kolektorea San Andrés kalean

55.033,03

55.033,03

Orokorra

Arroitz

Euri-uren kolektorea Lavadero kalean

36.847,32

36.847,32

Orokorra

Arroitz

Cantones, Milarin eta Alta kaleetan eta Los Muros kalearen zati bat zolatzea

223.318,80

223.318,80

Orokorra

Luzaide

Hiri bideak zolatzea. Elizaldea kaleko goiko eta beheko zatiak

182.957,16

182.957,16

Orokorra

Arribe-Atallu

ARRIBE. San Migel elizaren ingurua zolatzea

130.086,23

130.086,23

Berezia

Auritz

Kaleak asfaltatzea. Elizaren eta frontoiaren aldea

47.360,21

47.360,21

Berezia

Etxauri

Espaloiak zolatzea Romana Basterra kalearen erdialdean

98.223,62

98.223,62

Berezia

Etxauri

Espaloiak zolatzea Romana Basterra kalearen hasiera aldean

7.812,49

7.812,49

Berezia

Azantza

Kaleak zolatzea hirigunean

117.163,10

117.163,10

Berezia

Azagra

Zolatzea San Roque multzoan eta Virgen del Olmo, Kale Nagusia eta Roncesvalles kaleetan.

237.119,50

237.119,50

Orokorra

Eltzaburu

Zolatzea eta zerbitzuak kanalizatzea (2. fasea)

175.746,18

175.746,18

Orokorra

San Adrián

Euri-uren kolektorea berritzea Lizarrako errepidean (2. fasea)

840.717,51

840.717,51

Orokorra

Ezkabarte

SORAUREN. Puente Viejo kalea zolatzea

10.111,89

10.111,89

Orokorra

Ezkabarte

AZOTZ. San Lorentzo kalearen zati bat zolatzeari erantsirik

32.019,32

32.019,32

Orokorra

Ezkabarte

ZILDOTZ. Plaza zolatzea.

112.075,00

112.075,00

Orokorra

Ezkabarte

ORRIO. San Juan kalearen zati bat zolatzea

88.874,00

88.874,00

Orokorra

Erroibar

BIZKARRETA-GERENDIAIN. Done Jakue bidea eta haren ingurua zolatzea

482.014,59

482.014,59

Berezia

3.059.922,39

3.059.922,39

Udal eraikinak

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

2011KO INBERTSIOA

ARAUBIDEA

Txulapain

MARKALAIN. Txulapain Ibarreko Udaletxea berritzea

117.334,96

117.334,96

Berezia

Otsakain

Kontzeju etxe berria

62.560,00

62.560,00

Berezia

Muruzabal

Udaletxea berritzea eta zaharberritzea

246.976,00

246.976,00

Orokorra

426.870,96

426.870,96

Herrietako bideak

TOKI ENTITATEA

OBRA

INBERTSIOA

2011KO INBERTSIOA

ARAUBIDEA

Itza

ALDABA. Hilerrirako bidea egokitzea

27.909,94

27.909,94

Orokorra

Itza

LETE. Hilerriko bidea zolatzea

17.614,46

17.614,46

Orokorra

Itza

ZIA. Hilerriko bidea zolatzea

11.680,98

11.680,98

Orokorra

Urdotz

Hilerriko bidea zolatzea

52.709,82

52.709,82

Orokorra

109.915,20

109.915,20

F1104886

Iragarkiaren kodea: F1104886