65. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

588/2011 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez, 4 burutza betetzeko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Gero, azaroaren 8an emandako 3082/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 3koa), ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpena aldatu zen (deialdiko III. eranskinaren azken atala aldatuz) eta deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berri bat onetsi zen.

Eta urtarrilaren 17ko 103/2011 Ebazpenaren bidez, honako honi dagokionez, eta baztertutako izangaiak zeudenez, 4 burutza betetzeko izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onetsi ziren, eta bost egun naturaleko epea eman zen, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzen zitzaten.

Adierazitako epea igarota, eta aurkeztutako erreklamazioak azertuta, bidezko da aipatu 4 burutzak betetzeko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onestea, kasuan kasuko epaimahaia osatuko duten kideak zein izanen diren zehaztea eta lan-txostena aurkezteko epea adieraztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraian ageri diren 4 burutzak betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onestea eta horietako bakoitza betetzeko lehiaketaren epaimahaia nork osatuko duen adieraztea.

Behin betiko zerrendetan onartutako izangaiek deialdiaren 11. oinarrian aipatzen den lan-txostena aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean. Lan-txosten hori karpeta itxi batean aurkeztuko da. Aurreko aldean eskabide bat edukiko du, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, kasuan kasuko erregistroaren bidez. Ebazpen honen eranskinean horretarako erabil daitekeen eskabide eredua ageri da.

Behin betiko zerrendak:

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

-Epizootiologia Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2245).

Onartuak:

FERNANDEZ SALINAS, CESAR

Baztertuak: inor ez.

Epaimahaia:

-Mahaiburua: Ignacio Guembe Cervera jauna, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Jesús María Echeverría Azcona jauna, Landa Garapeneko zuzendari nagusia.

-Epaimahaikidea: Iñaki Beloki Prieto jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Lourdes Moreno Santiago andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

-Epaimahaikide-idazkaria: Miguel Angel Martínez Pérez jauna, Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Amaya Larequi Górriz andrea, Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA
ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Kultura Zuzendaritza Nagusia

-Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8077).

Onartuak:

ANCHO VILLANUEVA, ALICIA

MUGARRA BIDEA, ITXASO

JOVER HERNANDO, MERCEDES

Baztertuak: inor ez.

Epaimahaia:

-Mahaiburua: Pedro Luis Lozano Úriz jauna, Kulturako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Carlos Erce Eguaras jauna, Turismoko zuzendari nagusia.

-Epaimahaikidea: Gonzalo Mora Martín jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Marifé Azcona Arandigoyen andrea, Nafarroako Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

-Epaimahaikide-idazkaria: María Inés Tabar Sarrías andrea, Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Carlos Joaquín Idoate Ezquieta jauna, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

-Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3650).

Onartuak:

DIAZ DE CERIO PASTOR, RAMON

LOZANO GALLEGO, M.ª LUZ

Baztertuak:

Deialdiaren 5.b) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

CRUZ LOPEZ, NURIA

Epaimahaia:

-Mahaiburua: José Luis Echávarri Arraiza jauna, Herri Lanetako zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Susana Labiano Bastero andrea, Garraioetako zuzendari nagusia.

-Epaimahaikidea: Iñaki Beloki Prieto jauna, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: M.ª Ángeles Irisarri Goñi andrea, Nafarroako Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

-Epaimahaikide-idazkaria: Cristina Presmanes Zatarain andrea, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Estela Moso Sarasa andrea, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6086).

Onartuak:

RUIZ DIEZ, NICOLAS

Baztertuak:

Eskabidea deialdian parte hartzeko behar diren baldintza guzti-guztiak eskaerak aurkezteko epearen barrenean betetzen dituela dioen aitorpena gabe aurkezteagatik, eta deialdiaren 5.b) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

LANZ GALARZA, M.ª CARMEN

Epaimahaia:

-Mahaiburua: Imelda Lorea Echavarren andrea, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia.

Ordezkoa: María Begoña Urien Angulo andrea, Enpresako zuzendari nagusia.

-Epaimahaikidea: Laura Senosiáin Oreste andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Marga Pamplona Cenzano andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

-Epaimahaikide-idazkaria: Miguel Angel Pérez García jauna, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Ordezkoa: Javier Zubicoa León jauna, Lan Zerbitzuko zuzendaria.

2. Lehiaketetako epaimahaikideek duten karguaren arabera mahaikide izan eta kargua uzten baldin badute, kargu hori hartzen duen pertsonak ordezkatuko ditu zuzenean, betiere epaimahaiak izangaien kalifikazioa ez badu hasi.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Eskabide eredua

.......................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, honako nortasun agiri nazional honen jabe .................................................., ........................... Departamentu edo Erakunde Autonomoko .....................................................ko burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartu nahi duena (deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an), honen bidez agertu da eta

Honela dio:

Aipatu burutzari dagokion izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen ebazpenaren 4. puntuko bigarren paragrafoan xedatutakoa betetzeko (........................ Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ....................................(e)an), behar bezala itxitako karpeta batean aurkezten duela deialdiaren 11. oinarriak aipatzen duen lan-txostena.

Iruñean, ........(e)ko ............................aren .................(e)an.

(Sinadura)

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

Iragarkiaren kodea: F1105298