62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuak, 2011ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Nabaskozen, 2011ko martxoaren 15ean.-Kontzejuko burua, Jesús Gonzalo Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1104857