62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

Aldaketa puntuala, Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Hiriberri Aezkoako Udalak, 2011ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioetan aldaketa egiteko espedientea, katastroko 3. poligonoko 55. lurzatia hiri-lurzoru gisa sailkatzeko, Javier Ancho Remondeguik sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Hiriberri Aezkoan, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, César Del Río Bayonés.

Iragarkiaren kodea: L1105214