62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuen araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena.

Gero, izangai batzuek borondatezko eszedentzia eskatu zuten, ondorioak jabetza hartzeko egunetik beretik izanik, data horretan administrazio horretan berean edo beste administrazio publiko baten zerbitzuan ari zirelako, eta beste batzuek uko egin zioten lanpostua hautatzeari.

Ondorioz, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo dauden izangaiek beteko dituzte lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuetarako honako hau izendatzeko proposamena osatu da:

Vera Arlegui, Isabel

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 16an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1104988