62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udalerriaren hiriburuaren aldaketa jendaurrean

Eguesibarko Udalak, 2011ko martxoaren 1eko osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengo osoa izanik, erabaki zuen udalerriko hiriburutza aldatzeko espedientea abiaraztea, eta jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean agitaratzen denetik aitzina, udalerriko hiriburutza aldatzeko erabakia, Egues beharrean Sarrigurengo Ekohiria izan dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 24.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da, aipatutako ondorioak izan ditzan.

Eguesen, 2011ko martxoaren 8an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1104452