62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Herrilurretako desafektazioa, Cortesen, ondoren haren erabilera lagatzeko Gamesa Energía, S.A.ri, bertan El Valle I+D,
Valdenavarro eta SET Cortes 66/30 kV parke eolikoak paratzeko. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2011ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez onetsi ere (11 boto alde), herrilurretako desafektazioa, Cortesko herrilurretan, ondoren haren erabilera lagatzeko Gamesa Energía, S.A.ri, bertan El Valle I+D,
Valdenavarro eta SET Cortes 66/30 kV parke eolikoak paratzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cortesko Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2011ko martxoaren 21ean.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1105212