62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Arau Subsidiriarioak-Zarrakazteluko Arau Subsidiarioetako
1. sektoreko U.E.01 unitatearen egiturazko aldaketa

Zarrakazteluko Udalak, 2010eko ekainaren 9ko osoko bilkura berezian, behin betikoz onetsi zuen Zarrazkazteluko 1. sektoreko U.E.01 unitatearen egiturazko aldaketa. Honekin batera, argitara ematen da erabakiaren xedapen zatia eta araudi berriaren testu osoa.

Zarrakaztelun, 2011ko martxoaren 3an.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

1. Behin betikoz onestea Zarrakazteluko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 1. sektoreko U.E.01 unitatearen egiturazko aldaketa.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldaketaren eta hirigintza araudiaren behin betiko onespenari buruzko erabakia.

3. Dokumentuaren ale behar bezala eginbidetu bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabost egunean.

4. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratu ahalko da, hautara:

1.-Berraztertzeko errekurtsoa, udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazten den egunetik hasita (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

PROPOSATURIKO ANTOLAMENDUKO ARAUDIA

Hirigintzako araudi orokorra

1. artikulua. Esparrua eta sailkapena.

Aldaketak planoetan mugaturiko azalera hartzen du, hau da, Zarrakazteluko 4. poligonoko ondoko lurzati hauek, dela osorik dela partez:

382, 383, 409, 410, 411, 412, 413, 414, 415, 920, 1516 eta 1518. lurzatiak.

Azalera osoa 34.451,11 metro karratu ingurukoa da.

Lurren sailkapena: antolamendu xehakatuko lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

2. artikulua. Jarduketa sistema.

Desjabetzea edo borondatezko lurzatiketa izanen da jarduketa sistema Arau Subsidiarioetako aldaketaren esparruan.

Kanpoan egin beharreko azpiegiturak eta sistema orokorrak gauzatzeko, desjabetzea izanen da jarduketa sistema. Azpiegitura horiek xehetasunez definituko dira urbanizazio proiektuan.

3. artikulua. Aprobetxamendu tipoa eta eta batez bestekoa.

Banaketa eremu honetarako 0,5145 a.u./m² dituen aprobetxamendu tipoa ezarri da (metro koadro homogeneizatutan adierazitako azalerari esaten zaio a.u. edo aprobetxamendu unitate).

Aprobetxamendu tipoak bat egiten du exekuzio unitateko batez besteko aprobetxamenduarekin.

4. artikulua. Urbanizazio proiektua.

Arau Subsidiarioen aldaketa garatzeko, behar diren birzatitze eta urbanizazio proiektuak eginen dira.

Urbanizazio proiektuak ezin izanen du aldaketarik sartu proposaturiko antolamenduan eta bat etorri beharko du hala Arau Subsidiarioen oraingo aldaketan nola berariaz idazten diren xehetasun azterlanetan bildutako araudiarekin.

Urbanizazio proiektuetan aintzat hartuko dira Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoak Kentzeari buruzko 1/1988 Foru Legea eta hori garatzen duten erregelamenduak.

Horrez gain, Erabiltzeko Segurtasunari eta Eskuragarritasunari buruzko Oinarrizko Agirian ezarritakoa ere bete beharko da, otsailaren 19ko 173/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

5. artikulua. Lurzatiketa.

Gutxieneko lurzatia 690 metro koadrokoa izanen da.

Arau Subsidiarioetako egungo aldaketak lurzatiketa eredugarri bat definitzen du, planoetan zehazten dena. Behar den birzatiketa proiektuan garatzen den birzatiketak gehienez ere 12 lurzati proposatuko ditu jabetza pribatuko eremu eraikigarrian.

Lurzatiaren gutxieneko frontea 15 metrokoa izanen da.

6. artikulua. Aldi bereko urbanizazioa eta eraikuntza.

Zarrakazteluko Udalak urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egiteko baimena ematen ahal du, baina horretarako erregelamenduz ezarritako bermeak eskatuko ditu, hots, lizentziaren xede den lurzatiari urbanizazio obren kostutik dagokion zatiaren %20, gehienez ere, birzatitzeko proiektuan lurzati horri esleitutako urbanizazio kuotari jarraituz.

7. artikulua. Bideen sistema orokorra.

Exekuzio unitatera NA-128 errepidean eraikitako biribilgunetik sartuko da, zeina bide sistema orokorraren barnean sailkatuko baita.

8. artikulua. Landaredia.

Urbanizazio proiektuan berdeguneetako landare-tratamendua adierazi beharko da, espezieak, kokalekua, dentsitatea eta eitea adierazita.

Eremuaren inguruan dauden ezponda guztietan zuhaixkak eta zuhaitzak sartuko dira, eremua eta inguruak landareztatzeko eta paisaia hobetzeko.

Kanpoko azpiegituretako obrek ukitzen dituzten landaredi naturaleko guneetan ere neurri berak hartuko dira.

Bide erreserba berdegunetzat hartuko da bide bihurtu artean.

9. artikulua. Zaratak. Onar daitezkeen soinu mailak.

Zaratak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen 135/1989 Foru Dekretuan adierazitakoa bete beharko da, edo dekretu hori osatu edo ordezten duten arauek ezartzen dutena.

10. artikulua. Sute eta leherketei aurrea hartzea.

Enpresek bermatuko dute ez dutela ez deusik ez kargarik paratuko, sute-ahoetara, urgune finkoetara, itzalgailuetara, segurtasun irteeretara eta abarretara zuzenean ailegatzea traba dezaketenik.

11. artikulua. Leherketa arriskuak.

Hona hemen leherketa arriskua duten jarduerak:

-Indarreko arauetan halako arriskuarekin agertzen direnak.

-Berez edo airearekin nahastean leherketa eragiteko moduko substantziak maneiatzen edo biltegiratzen dituztenak.

Ez da lehertzeko arriskua duen jarduerarik onartuko industrialdean, istripuzko leherketa baten ondorio mekanikoei aurrea hartzeko eta horien aurka babesteko neurriak hartzen ez baditu.

12. artikulua. Ura hodi biltzaile publikoetara isurtzea.

Hodi biltzaileetara isurketak egiteko ezarri beharreko mugak, baita hondakin edo euri uren hodi biltzaileetara ur isurketak egin ditzaketen jardueretarako baldintza teknikoak ere, otsailaren 20ko 12/2006 Foru Dekretuan eta hura osatzen edo ordezten duen legerian ezarrita daude. Foru dekretu horrek saneamenduko hodi biltzaile publikoetara ur isurketak egin ditzaketen jardueren ezarpenerako eta funtzionamendurako baldintza teknikoak ezarri ditu.

13. artikulua. Jarduketak ur jabari publikoan.

Arroko erakundeari baimena edo kontzesioa eskatu behar zaio ur jabari publikoan jarduketak egiteko, adibidez, errekak kanalizatzeko edo ubide publikoetara euri urak isurtzeko.

Bazterretan 5 metroko zabalerako zerrenda bat errespetatuko da, ibai-ibilguarekin muga egiten duen zonaren luzera osoan, 8491/1986 Errege Dekretuaren (Jabari Publikoari buruzko Erregelamendua) 6. eta 7. artikuluetan ezarritako bide-zorra bermatzeko. Horren xedea, besteak beste, zaintzaileen pasabidea izatea da, arrantzan ari ahal izatea eta salbamenduko pasabidea izatea.

Arroko Erakundeari baimena eskatu behar zaio ibai-ibilguetatik ura hartzeko edo ibai-ibilguetara hondakin urak zuzenean nahiz zeharka isurtzeko, isurketaren bat udal sarera egiten ez denean.

14. artikulua. Urbanizazio eta eraikinen instalazioetarako xehetasunak.

Ezarri nahi diren instalazio guztiek bete beharko dituzte aplikagarri zaizkien indarreko erregelamendu eta jarraibide teknikoak.

Gainera, gasaren erregulazio estazioek, telefonia zentralek, argindarraren transformazio guneek eta zerbitzu publikoetako gainerako instalazio finkoek ikuspegia hondatu ez dezaten, horien ageriko elementuak xehetasun azterlanen bidez tramitatu beharko dira, ez baldin badira eremuko urbanizazio proiektuan sartzen, eta landare edo hiri altzarien artean nola ezkutatu edo mozorrotuko diren azalduko da.

Hirigintzako araudi partikularra. Ordenantzak

15. artikulua. Edukia eta aplikazio esparrua.

Ordenantza hauek, Arau Subsidiarioetako aldaketa hau eratzen duen dokumentu gisa, ezinbestean aplikatu beharko dira exekuzio unitatearen baitan egiten diren obra, instalazio eta jarduera guzti-guztietan.

Halaber, nahitaez bete beharko dira hirigintzari, industria eta eraikuntza jarduerei eta instalazioei dagozkien erregelamendu eta legezko araudi indardun guztiak, baita etorkizunean agertzen direnak ere.

Ordenantza hauek Arau Subsidiarioen aldaketa behin betiko onesten den egunean hartuko dute indarra eta denbora mugarik gabe egonen dira indarrean, berrikusten edo aldatzen diren arte.

16. artikulua. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua.

Aprobetxamendu tipoaren %90 izanen da eskuratzen ahal den aprobetxamendua, edo indarra duen araudiari jarraituz aplikatu behar dena.

17. artikulua. Urbanizazio proiektuak.

Exekuzio unitateari dagokion Arau Subsidiarioen aldaketa urbanizazio eta birzatiketa proiektuen bitartez garatuko da.

Urbanizazio proiektuak exekuzio etapatan zatitzen ahal dira, baina beti lehen etapatik antolatu beharko dira bide sare nagusitik datorren sarbidea eta beharrezkoak diren kanpoko azpiegiturak, herrigunera oinez joateko lotunea barne.

Nafarroako Gobernuaren herri lanen gaineko planetan aldaketak egiteagatik bide sare nagusitik dagoen sarbidea aldatzen bada ere, Arau Subsidiarioetako aldaketa hau ez da kanbiatuko, betiere aldaketok funtsezko eraginik ez badute industrialdearen barreneko bide sisteman.

18. artikulua. Eraikitzeko lizentziak.

Eraikitzeko udal lizentzia emateko, proiektu teknikoa aurkeztu beharko zaio Udalari; hartan, industriako eraikinak eta haien mendeko eraikuntzak definitzeaz gain, okupatu beharreko lurzatiaren barreneko urbanizazio obrak sartuko dira.

19. artikulua. Jardueretarako baimenak.

Jardueretarako baimenak unean-unean indarra duen legediaren arabera tramitatuko dira, eta Ingurumen arloko esku-hartzea behar duten jarduerak direnean Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua, aipatu foru legea garatzeko erregelamendua biltzen duena.

20. artikulua. Lurzatietako sarbideak.

Lurzatien barrenean edozein obra egin baino lehen, lurzatiaren aurreko hodi guztiak sendotu eta babestu beharko dira, gero ibilgailuak lurzatira sartzeko behin betiko bidea paratuko den alde osoan. Jabearen kontura izanen da sendotze lan hori.

Xehetasun azterlana egitea beharrezkoa den lurzatietan, azterlan horretan adieraziko dira sarbideen kokalekua eta neurria.

Betiere, hodiak, kutxatilak, zintarriak edo industrialdeko beste instalazio orokor batzuk hondatu edo hautsiz gero, batez ere obrak egiten direnean, berehala konpondu beharko dira lurzatiaren esleipen-hartzailearen kontura.

Era berean, jabeak bere lurzatiaren fronte oso-osoa urbanizatu beharko du, eremu publikoraino urbanizatu ere, eta, hortaz, berak egin beharko ditu dagozkion espaloi tarteak, sarbideetarako behar diren espaloi zintarrietako oketsak eta bere lurzatiko berdegunea edo zerrenda berdea moldatzeko lanak, halakorik badago.

Lurzatien sarbidea mugatuko dute, batetik, bidezolak duen ur erretenak eta, bestetik, lurzatiaren itxiturak. Ur erretena ez da inoiz moztuko. Urbanizazio proiektuan adierazitako materiala erabiliko da.

Lurzati bateko sarbide guztien arteko zabalera 6 m baino gehiago bada, lurzatiaren barrenean izan behar diren aparkatzeko plazen kopurua handituko da, 6 metrotik gorako espazio horren ondorioz bide publikoan zenbat plaza galdu diren, horrenbeste plaza gehituta.

21. artikulua. Industrialdeko zerbitzu orokorrekiko lotura.

Lurzati bakoitzak lotura bakarra izanen du ura banatzeko sare orokorrarekin eta argindar, telefono eta abarren sareekin, eta jabearen kontura izanen dira instalazioaren eta loturaren ondoriozko gastuak eta kostuak.

Ura banatzeko sareko hargunea horretarako aurreikusten diren adarretan eginen da, eta lurzatiaren barnean ur-kontagailu bakarra paratu beharko da, adierazten zaion motakoa, eta aise iristeko moduko lekuetan, haren irakurketa eta kontrola egiteko.

Halaber, hargunearen tokian ura eteteko giltza paratu beharko dute, sare orokorraren ondoan, baita behar den kutxatila ere, hura jadanik egina ez badago.

Enpresa banatzaileek edo instalatzaile baimenduek eginen dituzte argindarraren eta telefonoaren sareekiko loturak, eta lurzatiaren jabearen kontura izanen dira legez dagozkion gastuak eta kostuak, une bakoitzean indarra duen araudi orokorrean xedatutakoari jarraikiz.

Hondakin uren eta euri uren hodi biltzaileekiko loturek ezarri behar den eskualdeari dagozkion ur zerbitzuen arauak beharko dituzte bete, baita hondakin-urak hodi biltzaile publikoetara isurtzeko legedian ezarritakoak ere.

Betiere, baimenik gabeko inork ez du loturarik eginen industrialdeko zerbitzu orokorrekin, eta ez du sareetan, hodietan eta instalazioetan eskurik sartuko aldez aurretik Udalaren baimena eskuratu gabe.

22. artikulua. Lurzatien itxiturak.

Bide publikoetara ematen duten lurzati fronteetan, itxitura "in situ" egindako hormigoizko zokaloa izanen da, 0,60 metro garai. Gainean metalezko itxitura zurruna jarriko zaio 2,00 metroraino, gehienez ere, hutsarteak itxituraren %70 izanik, gutxienez ere.

Itxitura horren kanpoaldeak bat eginen du erabilera publikoko aparkalekuetarako alde pribatua eta erabilera publikoko berdegune pribatua bereizten dituen lerrokadurarekin, berdegunerik bada.

Lurzatien arteko mugetan, itxiturak alanbre malguz egindako sareak izanen dira, barra metalikoetan bermatuak, eta gehienez ere bi metroko garaiera izanen dute lurzatietako sestren gainetik. Han-hemen garaiera handiagoak onartuko dira, lurraren gorabeherak berdintzeko beharrezkoak badira.

Betiere, itxituren garaiera puntu txikienean neurtuko da eta bideko maldek eragindako jauziak onartuko dira, baina behin ere 40 cm gainditu gabe aipatu garaieratik gora.

Erabilera anitzeko lurzatietan debeku dira lurzati itxiturak. Halaber, erabilera publikoko espazio libre pribatuetara sartzeko bidea zabalik egonen dela bermatu beharko da aparkalekuak dauden industria lurzatietan. Hortaz, ezin izanen da aterik paratu ibilgailuak bide publikotik espazio horietara sartzeko.

Lurzatietarako sarbideak nonahi koka daitezke; hutsarte libreak 2,5 m-ko zabalera izanen du gutxienez ere.

Xehetasun azterlana egitea beharrezkoa den lurzatietan, azterlan horretan adieraziko dira sarbideen kokalekua eta neurria.

Lurzati bakoitzeko sarbide bat baino ez da izanen eremu publikotik, ezinbestekoetan izan ezik, ezarri gogo den industria jardueraren beharren arabera.

Debekatuta dago aterik jartzea lurzoru publikoaren (bide eta espaloien) eta erabilera publikoko lurzoru pribatuaren artean.

23. artikulua. Lerrokadurak.

Eraikinaren lerrokadurak dokumentazio grafikoaren 7. planoan zehaztu dira, honakoei baitagokie: proposaturiko antolamendua. Lerrokadurak-sestrak-kotak-azalerak. Lurzati eredugarriak-eraikigarritasuna.

Bi lerrokadura mota ezarri dira:

Eraikinaren gehieneko lerrokadura. Fatxadatik pasa ez daitekeen lerroa, bertatik atzeraeman badaiteke ere.

Nahitaezko lerrokadura. Fatxadaren lerroa, ezinbestean eta altuera guzti-guztietan bete beharrekoa, ez baita onargarri fatxadaren lerrokadura atzeraematea.

Eraikuntzaren lerrokadurek lurzati bakoitzean gehienez okupatu daitekeen azalera zehazten dute.

24. artikulua. Gehieneko azalera eraikigarria.

Gehieneko azalera eraikigarria 15.919,12 metro koadrokoa izanen da, industriarako lurzati pribatuetan.

Dokumentazio grafikoan zehaztu lurzati eredugarri bakoitzerako, honakoa:

ERAIKIGARRITASUNA NABEA (m²)

ERAIKIGARRITASUNA SOLAIRUETAN (m²)

ERAIKIGARRITASUNA GUZTIRA (m²)

1.* lurzatia

1.935,87

290,38

2.226,25

2.* lurzatia

1.677.83

251,67

1.929,50

3.* lurzatia

2.185,32

327,80

2.513,12

4.* lurzatia

1.837,97

275,70

2.113,67

5.* lurzatia

1.369,74

205,46

1.575,20

6.* lurzatia

1.191,94

178,79

1.370,73

7.* lurzatia

627,04

94,06

721,10

8.* lurzatia

576,00

86,40

662,40

9.* lurzatia

576,00

86,40

662,40

10.* lurzatia

576,00

86,40

662,40

11.* lurzatia

551,68

82,75

634,43

12.* lurzatia

737,32

110,60

847,92

GUZTIRA

13.842,71

2.076,41

15.919,12

(*) Lurzati eredugarriak.

Xehetasun azterlan baten bidez, azalera eraikiaren banaketa aldatzen ahal da eraikinaren altueren eta lurzatien arabera. Ukitutako etxesailaren okupazioa, eraikigarritasuna eta guztirako aprobetxamendua ez direla aldatzen frogatu beharko da.

Azalera eraikigarriari dagokionez, erdisotoen eta sotoen azalera ez da azalera eraikitzat hartuko ondoko baldintza hauek betetzen baditu:

-Delako forjatuaren (akaberako forjatua) perimetroaren %50 baino gehiago 1,50 metro baino beherago dago lurzati urbanizatuaren kota naturaletik.

-Kasuan kasuko forjatuaren perimetroan itxiera hormak eraikiz gero, horiek eustormak izan behar lukete, metro bat baino garaiera handiagokoak, perimetroaren %50 baino gehiagoan.

-Aurreko baldintzak beterik, delako solairuko azalera erdisototzat hartuko da haren sabaia jatorrizko lurzorutik baino 2,5 metro gorago ez bada (sabaiko forjatuaren goiko kotatik neurtuta) proiektuaren eta jatorrizko lurzoruaren (urbanizazioko proiektukoa) edozein profil gainjarritan.

Ez da zilegi soto edo erdisotorik egitea eraikuntzaren gehieneko okupazioak beheko solairurako dituen mugetatik kanpo.

25. artikulua. Espazio libreak lurzatien barnean.

Berdegunerako ez den erabilera publikoko espazio libre pribatuan eginen dira aparkalekuak. Behar bezalako zoladurarekin eta mugatuta egon beharko dute, baita gurpildunendako aldeek ere. Lan orduetan, aparkalekuak hartuko dituzten erabilera publikoko espazio libre pribatuetara sartzeko bidea zabalik egonen dela bermatu beharko da. Hortaz, ibilgailuak eremu publikotik espazio horietara sartzeko ateak ezin izanen dira itxi.

Zilegi da lurzatian sartzea berdegunerako eta sarbideetarako diren erabilera publikoko eremu pribatuetan. Aipatu berdegunearen gainontzekoa berdegune gisa antolatu beharko da, ureztabidea jarrita eta espezieak landatuta lurzatiaren jabearen kargura. Gune horiek azpiegiturak eta zerbitzuak ezartzeko finkak izanen dira, mantentze-lana barne, eta horrela ezarriko da birzatiketa proiektuan.

Jabearen kargura eta kontura izanen da erabilera publikoko eremu pribatuen mantentze-lana, haiek sarbide, berdegune eta aparkalekuetarako direnean.

Gainontzeko eremu libreari zoladura emanen zaio, edo berdegunea izanen da; eraikuntza proiektuan ezarritakoaren arabera urbanizatuko da, eta egoera onean mantenduko da estetika eta garbitasun aldetik. Hartan aparkatzeko plazak jarriko dira. Gutxienez eskatzen direnez gain, langileek behar dituztenak eta industriaren beharrak asetzeko adinakoak izanen dira.

Debeku da erabat fatxadaren eta eremu publikoaren arteko gune libreak salgaiak edo beste gauza batzuk biltegiratzeko erabiltzea, baita bertan edozein instalazio egitea ere (autoak babesteko pergolak eta berinapeak izan ezik).

Planoetan adierazitako korridoreak edo 24. artikulua aplikatzearen ondoriozkoak jarriko dira eraikuntza eta lurzatiaren aurrekoa ez den muga bereizteko. Eraikinen eta luzatiaren mugaren arteko korridoreek beti libre egon beharko dute.

26. artikulua. Aparkalekuak.

Aparkalekuak eta gurpildunentzako eremuak behar bezala mugatuta egonen dira lorezaintzako tratamenduekin, haien inpaktua gutxitzeko. Proiektuan zehaztuko da haien bistarako babesa, lorezaintzako edo zuhaixken bidezko tratamendua eginez.

Instalatzen den enpresak osatu beharko ditu lurzoru publikoan aurreikusita dauden aparkatzeko tokiak, haiek erabilera publikoko espazio libre pribatuan kokatuta, lurzatiaren tamainaren arabera eskatzen den gutxienekora iritsi arte.

Birzatiketa proiektuan finkatuko da lurzati bakoitzeko erabilera publikoko espazio libre pribatuan zenbat aparkatoki sortu beharko den.

Aparkatzeko zelaietako plaza kopurua kontatzeko, 20 m²-ko okupazioa izanen du, gutxienez, aparkatzeko plaza bakoitzak.

Erabilera publikoko lurzoru pribatuko zelaiak nahikoa ez badira behar diren aparkalekuak ezartzeko, sarbide publikoa duten eraikinen erdisotoan edo sotoan ezarriko dira, erakigarritasun gehieneko eremuan kokatzen ez badira.

Lurzati bateko sarbide guztien arteko zabalera 6 m baino gehiago bada, lurzatiaren barrenean izan behar diren aparkatzeko plazen kopurua handituko da, 6 metrotik gorako espazio horren ondorioz bide publikoan zenbat plaza galdu diren, horrenbeste plaza gehituta.

Oztopo Fisiko eta Sentsorialei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea aparkalekuei dagokienez aldatzen duen martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legea betetzearren, aparkatzeko plaza kopuruaren %6 mugikortasun urriko jendea daramaten ibilgailuentzat izanen da, eta lege hori garatzen duen erregelamenduak eskatzen dituen ezaugarriak bete beharko dira. Dena dela, lege eta erregelamendu horiek bete beharko dira, edo zaharragoa osatzen edo ordezten duen legeria.

27. artikulua. Fatxadak eta estalkia.

Eraikuntzen multzoak jarraitua eta homogeneoa izan behar du. Eraikuntza mota eta diseinurako material egokiak aukeratuko dira horretarako, multzoaren itxura ordenatua bermatuz.

Fatxadetan erabili beharreko materialak kalitate onekoak izanen dira, gutxienez zarpiatu eta pintatuta emanen zaie akabera, edo bestela bistako elementu bereziak erabiliko dira obra-fabrikan. Ahaleginak eginen dira fatxada guztiek itxura estetiko ona izan dezaten, eta halaber industrialdeko espazio publikoetatik edo kanpoaldetik, nahiz bietatik, ikusten diren mehelinetan ere, nahiz oso-osorik ez izan.

Eremuko estalkiek gris argiko akabera izanen dute.

28. artikulua. Eraikinen altuerak.

Eraikinek gehienez ere 10 metroko altuera izanen dute, lurzatira sartzeko fronteko sestratik estalkiaren egituraren azpialderaino neurtuta.

Erabilera anitzeko ekipamenduetarako lurzatian, gehieneko altuera 12 metrokoa izanen da.

Onartutakoak baino garaiera handiagoetarako baimena ematen ahal da enpresaren produkzio prozesuaren beharren ondorioz. Aldez aurretik justifikazioa azalduko da lizentzia jaso behar duen proiektuan.

29. artikulua. Sestrak.

Eraikinen zolatak bide publikoko espaloia baino beherago izaten ahal dira, hondakin urak eta euriarenak behar bezala bideratzen direla bermatuz gero.

Nolanahi ere, beharrezkoa baldin bada, dagokion betelana edo material metaketa egin beharko da, baita lurzatiaren barnean behar diren zelaitze lanak ere, betiere jabearen kontura.

30. artikulua. Mehelinak.

Mehelinari atxikita noizbait erabilera desberdineko beste etxe bat eraikitzeko aukera egonez gero, mehelinak goialdean petrila eduki beharko du, gutxienez metro batekoa, estalkiaren gainaldetik neurtuta, eta kasuan kasuko jardueraren arabera suaren kontrako erresistentzia egokia duena, sua eraikin batetik bestera igaro ez dadin. Bestela, atal hau betetzen dela bermatuko duen beste sistemaren bat eduki beharko du.

Eraikitzeko ez diren lurzatietako mehelinaren kasuan, jarraiak izaten ahal dira barreneko espazio libre pribatuak eta puntu horretako itxierarik ez egin, ukitutako jabeek hala erabakitzen badute. Biek behar badute, aurreko artikuluan adierazitako irizpideen arabera eginen da itxitura, bi jabeen kargura. Sestrek jarraipenik ez badute, hormigoizko hormatxo baten bidez osatuko dira leku horretan, lurzati bakoitzean urak beren aldetik hustuko direla bermatuko duena.

31. artikulua. Bulegoak eta etxebizitzak.

Industria jardueretarako bulego osagarriak instalatzea onartuko da.

Eraikitako 5.000 metro koadro baino gehiago dituzten industria jardueretan, industriaren arduradunaren edo zaindari edo atezainen etxebizitzak onartuko dira. Industria jarduera bakoitzeko etxebizitza bakarra onartuko da, gehienez 120 m²-ko azalera eraikiarekin.

Bulegoek eta etxebizitzek bide publikoari begira izanen dute fatxada, lurzati bakoitzeko nahitaezko ego gehieneko lerrokaduran, edo bestela eraikuntza bakartuak izanen dira, baina betiere gehieneko lerrokaduren barrenean.

32. artikulua. Errotuluak eta iragarkiak.

Instalazioetako errotulu eta logotipoak fatxadetan jarriko dira. Horien diseinua eta materialak eraikuntza proiektuan sartuko dira. Fatxadaren lerrotik kanpora gehienez ere 7 cm aterako dira. Debekaturik daude bandera erako errotuluak.

Errotuluak onartzen dira lurzatien itxituran edo eraiki gabeko espazio pribatuetan, metro bat garai baino apalagoak badira eta lurzorutik 1,50 metro baino beherago jartzen badira. Letra solteak izanen ditu, 50 cm luze gehienez ere, eta baorik gabe; logotipoa, gehienez ere, 100 cm x100 cm izanen da.

33. artikulua. Berinapeak.

Ibilgailuak eta pertsonak babesteko berinapeak jartzea onartzen da, sarrera-irteeretan. Gehieneko sakonera 5 m izanen da.

34. artikulua. Tximiniak eta elementu arkitektoniko adierazgarriak.

Eraikinarentzat erreferentziazko eta formazko ezaugarri garrantzitsuak diren elementu arkitektonikoak jartzea onartzen da, baina beti eraikin-bolumentzat hartuko dira, okupazioa eta eraikigarritasuna kalkulatzeko.

35. artikulua. Landaredia.

Lurzati bakoitzeko eraikuntza proiektuan berdeguneetan zer-nolako landareak jarriko diren adierazi beharko da, espezieak, kokalekua, dentsitatea eta eitea adierazita.

Berdegune horiek unitatea urbanizatzeko proiektuan sartu ahalko dira. Hala egiten bada, kokatzen den enpresa bakoitzaren betebeharra izanen da lurzatiko sarbidea egiteko aldatu duen berdegunea berriz egokitzea.

Iragarkiaren kodea: L1104233