2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Alkatetzaren 05/2011 Dekretua.
Datu pertsonaleko fitxategien arauketa
Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:
Fitxategiaren izena |
Haur Eskolaren fitxategia |
Ordainagiriak kudeatzeko fitxategia |
Irakurketa gelaren fitxategia |
Eranskina: fitxategien deskribapena.
HAUR ESKOLAREN FITXATEGIA |
Deskripzioa | 0-3 urtekoendako haur eskola kudeatzeko datuen fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Handia |
Xedeak eta erabilerak | Izen emateak eta matrikulazioak kudeatzea. Onarpenen eta itxaron zerrendaren kudeaketa, ikasleen kudeaketa eta guraso eta tutorearekiko harremanak |
Ukituak | Haurrendako matrikula eskatzen duten guraso eta tutoreak, eta haurrak berak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta legezko ordezkariek emanda, Administrazio Publikotik, erroldako datuak |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Papera, telefonozko elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernua, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa. |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusiak |
Unitate arduradunak | Toki Entitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatearen udal bulegoetan. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
X | Ahotsa/Irudia |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
X | Jaioteguna |
X | Familiaren datuak |
BEREZIKI BABESTUAK |
X | Osasuna |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Diru-sarrerak/errentak |
X | Bankuko datuak |
ORDAINAGIRIAK KUDEATZEKO FITXATEGIA |
Deskripzioa | Haur eskolako ordainagiriak kudeatzeko fitxategi mistoa |
Inskripzio kodea | | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Ordainagiriak kudeatzea, kobrantzak egin eta kontrolatzeko, eta ordaindu gabeak igortzea premiamendu bidez kobratu ahal izateko |
Ukituak | Haur eskoletan matrikulatutako haurren guraso eta tutoreak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunak eta legezko ordezkariak |
Bilketan erabilitako euskarria | Papera |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernua, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusiak |
Unitate arduradunak | Toki erakundea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatearen udal bulegoetan. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Bankuko datuak |
IRAKURKETA GELAREN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Irakurketako liburuen mailegua kontrolatzeko fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Irakurketako liburuen maileguaren kontrola |
Ukituak | Irakurle txartela duten pertsona guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanak |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Paperezko inprimakiak |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusiak |
Unitate arduradunak | Udaletxean |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatearen udal bulegoetan. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
1. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Arbizun, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.
Iragarkiaren kodea: L1104533