62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

275/2011 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Cortesko udal mugapean oilaskoak gizentzeko ustiategi baterako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Jardueraren titularra Avícola de Cortes, S.L. da.

Espediente mota: Ingurumen baimen integratua (aldaketa nabarmena).

Espedientearen kodea: 489/08.

Aplikatu beharreko araua: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.

Eranskina eta epigrafea: 2B 9.1.a.

Instalazioa: oilaskoak gizentzeko ustiategia.

Titularra/k: Avícola de Cortes, S.L.

Zentroaren zenbakia: 3107809009.

Kokalekua: Cortes, 8. poligonoa, 564. lurzatia.

UTM koordenatuak (Huso 30N, Datum ED50): X = 628.858; Y = 4.644.557.

Udalerria: Cortes.

Proiektua: simaurtegia egokitzea.

Eskaeraren data: 2010-06-01.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 2602/2009 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Cortesko udal mugapean oilaskoak gizentzeko ustiategi bat instalatzeko. Jardueraren titularra Avícola de Cortes S.L. da.

2010eko ekainaren 1ean, titularrak aldaketa bat egiteko eskaera egin zuen, lasto biltegi baten erabilera aldatu eta simaurtegi gisa erabiltzeko. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldaketa hori ez-funtsezkotzat jo zuen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko asmoz abenduaren 28an emandako 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz. Hortaz, ez zen beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabarmena da, instalazioaren funtzionamenduan aldaketa garrantzitsuak gertatzen direlako, eta oraingo Ingurumen baimen integratuan agertu behar dira. Hortaz, baimena aldatu behar da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada, kasu honetan gertatzen den bezala, zeinetan, gainera, aldaketa Ingurumen baimen integratuaren titularrak eskatuta egin baita.

Bestalde, bidezkotzat jo da aldaketak funtzionamendu baldintzetan sartzea (Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, instalazioa irekitzeko baimena emateko, urriaren 25ean emandako 1612/2010 Ebazpenaren bidez ezarri ziren).

Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan aurreikusitako prozedura erraztuari jarraikiz tramitatu da.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi dituen urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cortesko udal mugapean, oilaskoak gizentzeko instalazio baterako Ingurumen baimen integratua aldatzea, titularrak 2010eko ekainaren 1ean eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko, bai eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 25ean emandako 1612/2010 Ebazpenaren bidez egindako aldaketei egokitzeko ere (instalazioa irekitzeko baimena eman zen ebazpen horren bidez). Jardueraren titularra Avícola de Cortes, S.L. da. Ingurumen baimena Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 2602/2009 Ebazpenaren bidez eman zen.

2. Baimena aldatzearen ondorioz, instalazioari Ingurumen baimen integratua emateko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 2602/2009 Ebazpenaren eranskinetan aldaketa batzuk sartu behar dira; horrenbestez, eranskin haien ordez ebazpen honen eranskinek izanen dute indarra, non ezarri baitira industria jardueraren funtzionamenduan bete beharko diren baldintzak.

3. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, 2017ko abenduaren 22an bukatuko dena. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, berritzeko eskatu beharko du, martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzeko Erregelamenduaren 30. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

4. Aldaketa egin ondoren eta funtzionamenduan jarri baino lehen, titularrak irekitzeko baimen berria eskatu beharko du simaurtegi-naberako eta biltegirako, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan xedatutakoarekin eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 2602/2009 Ebazpenaren II. eranskinean ezarritako baldintzekin bat.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Avícola de Cortes, S.L.ri, Cortesko Udalari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 14an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas, 9-behea), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1103555