62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

79/2011 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena San Martin Unxeko udal mugapeko 5. poligonoko 1602. lurzatian telefoniako estazio bat jartzeko beste telekomunikazio-konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.

Goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko M) atalean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Proiektu honen xedeko instalazioak elementu hauek izanen ditu: norabidezko antena batzuk, lehendik dagoen eta 35 metroko altuera duen saretazko dorre batean, baita beharrezkoak diren ekipamenduak ere, beste telekomunikazio-konpainiaren jabetzako itxituraren barruan, San Martin Unxeko udal mugapeko 5. poligonoko 1602. lurzatian.

2011ko otsailaren 17an, Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen, zenbait baldintzarekin. Ingurumenari dagokionez, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak adierazi du proiektuak ez duela ukipen nabarmenik sortuko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea San Martin Unxeko udal mugapeko 5. poligonoko 1602. lurzatian telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.

2. Baimena baldintza hauek betetzearen mende ematen da:

-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, San Martin Unxeko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1104361