62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

192/2011 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Zarranzko Kontzejuari eta Imozko Udalari entzunaldia eman eta Imozko Udalarena den Zarranzko Kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44 b) artikuluak ezartzen duenez, kontzejuak, besteak beste, haien populazioa zuzenbideko 16 biztanletara ez iristeagatik iraungitzen dira.

Aipatu 44. artikuluko 2. atalaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena eman ondoren, kontzejuen iraungitzea dekretatzea. Iraungitzearen foru dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Estatuko Administrazioari igorriko zaio, Toki Entitateen Erregistroan inskribatzeko.

Bestalde, aipatu arauko 1. xedapen gehigarriak ezartzen du 44.1.b) artikuluan jasotako arrazoiarengatik iraungi behar direla hiru urtez segidan hamasei biztanletik beherako zuzenbideko populazioa duten kontzejuak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak indarra hartu ondotik argitaratutako datuen arabera.

Nafarroako Gobernuak dekretatuko du iraungitzea, populazioaren datuak, kontzejuak iraungitzea bidezko bihurtzen dutenak, argitaratu eta urtebeteko epean.

2009ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean, argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 23ko 26/2009 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2008ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena; 2010eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ean, argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 15eko 17/2010 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2009ko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena eta, orobat, 2011ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, argitaratu zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 10eko 16/2011 Foru Agindua, Nafarroako kontzejuetako 2010eko urtarrilaren 1eko populazio kopuruak ofizial deklaratu zituena.

2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko urtarrilaren 1a arteko hiru urteetan (2008, 2009 eta 2010) argitaratutako datu ofizialetatik ateratzen da Zarranzko Kontzejuan, Imozko udalerrian, 15 biztanle zeudela 2008ko urtarrilaren 1ean, 13 2009ko urtarrilaren 1ean eta 14 2010eko urtarrilaren 1ean.

Beraz, kontzeju horretako zuzenbideko populazioa hamasei biztanletik beherakoa izan da hiru urtez segidan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak indarra hartu ondotik argitaratutako datuen arabera.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatutakoari jarraituz, Nafarroako Gobernuak dekretatuko du iraungitzea, espedientea instruitu eta bertan interesdunei entzunaldia eman ondotik. Orobat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da Zarranzko Kontzejuari eta Imozko Udalari entzunaldia ematea, baita kontzeju hori iraungitzeko espedientea hilabetez jendaurrean jartzea ere.

Horiek horrela, irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuaren 8. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zarranzko Kontzejua iraungitzeko espedientea dela eta, Imozko Udalari eta aipatu kontzejuari entzunaldia ematea hilabetez, eta espedientea jendaurrean jartzea hilabetez ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko guztiek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal ditzaten.

2. Ebazpen honen berri ematea Imozko Udalari eta Zarranzko Kontzejuari, beren iragarki oholetan argitara dezaten behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F1104291