62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 18koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Navser, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Azagrako Navser, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kodea: 31008432012005), Erregistroan 2011ko otsailaren 14an sartu zena eta enpresaren legezko ordezkariek eta enpresako sindikatuen ordezkariek urtarrilaren 20an sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 18an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ERANSKINA

Azagrako (Nafarroa) Navser, S.L. enpresaren lokaletan bildu ziren, 2011ko urtarrilaren 20an, 11:00etan, enpresaren zuzendaritzako ordezkari eta langileen ordezkari hauek:

Zuzendaritzaren aldetik:

-Sara Virto Muro andrea.

Langileen aldetik:

-Guillermo Rodríguez Cerdán jauna.

-Teodoro Jiménez Arnedo jauna.

-Carlos Ursúa Martínez jauna (UGTko aholkularia).

Bi aldeek gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri eta ondokoa erabaki dute:

1. Navser, S.L. enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2011ko soldata taula onetsi eta sinatzea.

2. Ahalmena ematea enpresa zuzendaritzako legezko ordezkariei, behar diren kudeaketak egin ditzaten aipatu soldaten taula dagokion bulego publikoan erregistratzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Eta adostasunaren seinale, goian aipatu tokian eta egunean sinatzen dute.

Langileen aldetik Zuzendaritzaren aldetik

NAVSER, S.L.

2011ko ordainsarien taula

A) Biltegia.

Aurreikusitako 1.768 orduko lanaldiaren arabera kalkulatuta.

KATEGORIAREN
IZENA

SOLDATA

HILEAN

APART. ORDAINS.

HAINBAN.

URTEKO

SOLDATA

APARTEKO

ORDUA

GAUEKO

PLUSA

Sekzioko arduraduna

1.268,40 euro

317,10 euro

19.026,00 euro

18,83 euro

1,61 euro

1. mailako ofiziala

1.180,56 euro

295,14 euro

17.708,40 euro

17,54 euro

1,50 euro

2. mailako ofiziala

1.172,20 euro

293,05 euro

17.583,00 euro

17,41 euro

1,49 euro

Plantako laguntzailea/

administraria

1.128,96 euro

282,24 euro

16.934,40 euro

16,77 euro

1,44 euro

Izangaia

1.013,32 euro

253,33 euro

15.199,80 euro

15,05 euro

1,29 euro

Urteko soldata = hileko soldata x 15 (12 hileko soldata + uztaileko paga + abenduko paga + iraute paga).

B) Garbiketa.

KATEGORIAREN IZENA

ORDUKO SOLDATA OSOA

Laguntzailea

16,77 euro

Izangaia

15,05 euro

Orduko soldata osoan, atsedenaldien, jaiegunen, oporren, aparteko 2 ordainsariren eta iraute pagaren zati proportzionalak sartzen dira.

Iragarkiaren kodea: F1103349