62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

726/2011 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2011ko gastua egiteko baimena ematen duena.

Irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2011. urtea baino lehenago onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, ikusirik txosten-proposamena, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2011ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-Lantegi eskoletako, lanbide etxeetako eta enplegu lantegietako ikasleentzako beketarako diru-laguntzak, EGF, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautuak. Diru-laguntza horiek 3171. zenbakia dute Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. 234.417,35 euro, "Lantegi eskolen, lanbide etxeen eta enplegu lantegien Programa, EGF 2007ES05UPO001" izeneko 84100 881001 4819 242200 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1104058