62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10/2011 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emana. Ebazpen horren bidez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko entitate juridikoei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzen deialdia, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa.

Ikusirik Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuak aurkeztutako txostena, non adierazten baita onetsi eta jakinarazi egin behar dela helduen euskalduntzea sustatzen duten entitateei diru-laguntzak ematea arautzen dituen deialdia, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1.d) eta 99. artikuluek, eta maiatzaren 26ko 55/2008 Foru Dekretuak aldatu zuen Euskarabidea erakunde autonomoa sortzen duen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuko 3. eta 11. artikuluek esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko entitate juridikoei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzen deialdia, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa, eta haren eranskinak.

2. Guztira 394.381 euroko gastua baimentzea, deialdi honetatik heldu direnak ordaintzeko. Gastuak 2011ko gastuen aurrekontuko "Gau-eskolendako diru-laguntzak" izeneko 440001 44100 4819 322900 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Euskarabideko zuzendaritzara eta erakunde horretako Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzura, Euskarazko Prestakuntza Atalera eta Programen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Euskarabideko Zuzendari Kudeatzailea, Xabier Azanza Arbizu.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko entitate juridikoei helduak euskalduntzeko ematen zaizkien laguntzen deialdia
(2010-2011 ikasturteko azken bi hiruhilekoak eta uda,
eta 2011-2012 ikasturteko lehen hiruhilekoa)

Lehen oinarria.-Xedea eta diruz lagundutako aldia.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko entitate juridikoetan helduak euskalduntzeko ematen diren laguntzak arautzea.

Diruz lagunduko dira 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako euskara ikastaroak, hau da, 2010-2011 ikasturteko azken bi hiruhilekoetan eta udan egindakoak, eta 2011-2012 ikasturteko lehen hiruhilekoan egindakoak.

Bigarren oinarria.-Diruz lagundutako ikastaroak.

Honako ikastaro hauek lagunduko dira diruz:

a) Bertaratu beharreko ikastaro arruntak: gutxienez 4 eskola-ordu astean eta osotara 120 ordu edo gehiago izanen du ikastaro bakoitzak.

b) Barnetegiak: ikastaro bakoitzak gutxienez 70 ordu izanen ditu, eta horietatik gutxienez 60 eskola-orduak izanen dira.

c) Baliabide telematikoen bidez emandako ikastaroak: ikastaro bakoitzak gutxienez 120 ordu izanen ditu. Ordu-kopuru horretan kontatuko dira mintza-praktikarako orduak (astean ordu bat, gutxienez) eta tutoretzarako ordu bat, hamabostean behin.

d) Bestelako ikastaroak, aurrekoen antzekoak, Baloraziorako Batzorde Teknikoak onetsi beharrekoak.

Hirugarren oinarria.-Laguntzen zenbatekoa eta diru-laguntzen moduluak.

3.1. Deialdiko laguntzek 394.381 euro egiten dute, gehienez.

3.2. Laguntzen erreferentzia-modulua 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako 1,20 eurokoa izanen da, diruz laguntzekoa den ikasle-orduko.

-Bertaratu beharreko ikastaroetan eta autoikaskuntzan diruz laguntzeko orduak eskola-orduak berak izanen dira.

-Barnetegi modalitatean barnetegiko egun bakoitzeko diruz laguntzeko zazpi ordu zenbatuko dira.

Laugarren oinarria.-Eskabide aldi bakoitzean diru-laguntza eskatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa.

4.1. Agiriak Euskarabideko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzura igorri behar dira, Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez edota Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Euskarabideko Erregistroan, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aurrez ikusitako tokietan aurkeztuta, modalitate honetako seigarren oinarriko 6.1 puntuan ezarritako epeetan.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Euskaltegiaren eta/edo gau-eskolaren edo entitatearen fitxa (ebazpen honen II. eranskinaren araberakoa), hiruhilekoko agiriekin batera aurkeztu beharrekoa.

b) Irakasle kontratatu berrien euskara tituluen fotokopiak. Gainontzeko irakasleen kasuan, zehaztuko da zein deialditan aurkeztu zen titulazioa.

c) Eskola egutegia: ikastaroa noiz hasi eta bukatuko den, eta eskola-egunak eta jaiegunak zein izanen diren. Era berean, eskola egutegi horretan kontuan izanen dira Nafarroako jaiegunak, Laneko Zuzendaritza Nagusiaren behar den ebazpenak halakotzat jo dituenak, alegia. Ikastegiko eskola egutegia eta ikastaro bakoitzekoa ikastegiko iragarki-oholean jarriko da.

Eskaturiko agiriak aurretiko deialdietan jadanik aurkeztu badira eta ordudanik aldaketarik gertatu ez bada, ez da berriz aurkeztu beharrik izanen. Nolanahi ere, espresuki horren berri eman beharko da eskarian.

4.2. Ebazpen honetako II., III. eta IV. eranskinetako formularioak, atalez atal beterik, Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuari helaraziko zaizkio Euskarabideko webgunean egokituko den moduluaren bitartez. Dokumentazioa posta elektroniko bidez aurkeztu ahal izanen da ondoko helbidean: heldueneusk@navarra.es

4.2.1. II. eranskina: entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa. Atal honetan honako hau jasoko da:

a) Ikastegiko datuak, izena, helbidea, herria eta IFZ.

b) Ikastegiko arduradunaren datuak.

c) Diru-laguntza eskatzen den hiruhilekoari dagokion aurrekontua, honako kontu-sail hauek zehaztuta: langileria, Gizarte Segurantza eta funtzionamendua.

Diru-sarrerei dagokienez, deialdi honetakoez gain, ondoko kopuruak aitortuko dira, haien jatorria eta egozte irizpidea adieraziz:

-Beste entitate publikoetako diru-laguntzak, baleude edo haiek jasotzea aurrez ikusi bada.

-Beste entitate pribatu batzuetako ekarpenak.

-Matrikula kontzeptuagatik jasoko direla aurrez ikusitako kopuruak. Kasu honetan diru-laguntza eskatu den hiruhilekoari egotz dakiokeen kopurua aitortuko da.

Euskaltegiak ikasle bakoitzari hilabetean, hiruhilekoan, lauhilekoan edo ikasturtean kobratzen dizkion tasa akademikoak ere zehaztuko dira. Osotara eskuraturiko diru-laguntzek eta diru-sarrerek ez dute, inola ere, jardueraren kostua baino gehiago eginen.

d) Irakasleak:

-Bakoitzak astean ematen dituen eskola orduak, ikastaroen eta mailen arabera.

e) Ikastegiko zuzendariaren edo arduradunaren erantzukizuneko aitorpena, aurkeztu diren datu eta agiriak egiazkoak direla dioena (II. eranskina). Aitorpen horretan adieraziko da Hezkuntza Departamentuari baimena ematen zaiola behar diren neurriak har ditzan frogatzeko entitate eskatzaileak egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak.

f) Eskaerak aurkezteko ezarritako epeetan (seigarren oinarria, 6.1. puntua) kotizazioaren egoeraren ziurtagiria ere aurkeztuko da, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana, ordainketak eguneratuak dituela egiaztatzen duena (hiru hilero gaurkotua).

4.2.2. III. eranskina: ikastaldeei dagokien dokumentazioa. Hartan ikastaldeei buruz eskaturiko datu hauek agertuko dira:

a) Ikastalde bakoitzaren datuak, identifikazio zenbakia, hasierako ikasketa-maila, irakaslea eta honen titulua eta ikasle kopurua adieraziz.

b) Ematekoak diren eskola-orduak. Barnetegietan, ikastaldi bakoitzean zenbat eskola-ordu eta eskola-egun izanen den adierazi beharko da.

c) Ikastaroa noiz hasi eta bukatuko den.

d) Ikastalde bakoitzeko matrikulagatik jaso diren diru-sarrerak, diru-laguntza eskatzen den hiruhilekoari dagokionez.

4.2.3. IV. eranskina: ikasleei dagokien dokumentazioa. Honako datu hauek sartuko dira:

-Ikasleen zerrenda, alfabetoaren araberako hurrenkeran eta NANaren grafiarekin, helbidea, NANa, taldea eta maila.

Bosgarren oinarria.-Egiaztagiriak.

Seigarren oinarriko 6.2 puntuan ezarritako epeetan honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1. Ikastegiko arduradunak edo sinatzeko legezko ahalmena duenak sinatutako ziurtagiria, V. eranskinaren araberakoa. Honako hauek bilduko dira hartan:

Ikasleen zerrenda, ikastaroz ikastaro antolatua. Hiruhilekoa bukatuta, ikastalde bakoitzean izan den bertaratzearen ehunekoa.

Hiruhilekoari dagozkion gastu eta sarreren balantzea.

Hiruhilekoan jasotako matrikulen, diru-laguntzen eta bestelako laguntzen aitorpena, zehaztuz zein den aplikaturiko egozte-irizpidea.

Diruz lagundutako aldiari dagozkion langileen egiaztagiriak, jatorrizkoak zein kopia sinpleak: nominak, Gizarte Segurantzako kotizazio arloko TC1 eta TC2 agirien kopiak eta ordainagiriak.

Diruz lagundutako aldiari dagozkion funtzionamendu gastuen frogagiriak, haien ordainagiriekin (jatorrizkoak zein kopia sinpleak).

Euskarabideak bere gain hartzen du interesdunei edozein unetan jatorrizko dokumentuak eskatzeko eskubidea, haiek alderatu eta egiazkotasuna frogatu ahal izateko. Ez frogatzekotan, ondoriozko legezko ekintzak egin ahal izanen ditu.

Hiruhilekoan aitorturiko gastuei aplikaturiko egozte-irizpidea zehaztuko da.

Eskaera aldiari dagozkion justifikaturiko gastuen eta sarreren arteko aldeak aldi horri dagokion diru-laguntza baino handiagoa izan beharko du.

Seigarren oinarria.-Eskaerak eta egiaztagiriak aurkezteko epeak.

6.1. Diru-laguntzaren eskaera, laugarren oinarrian eskatzen diren agiriekin batera, epe honetan aurkeztuko da:

10 eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2010-2011 ikasturteko bigarren hiruhilekoari (urtarrilari, otsailari eta martxoari) dagozkion diru-laguntzetarako.

Ekainaren 15a baino lehenago, 2010/2011 ikasturteko 3. hiruhilekoari (apirilari, maiatzari eta ekainari) dagozkion diru-laguntzetarako.

Irailaren 15a baino lehenago, 2011ko udari (uztailari, abuztuari eta irailari) dagozkion diru-laguntzetarako.

Azaroaren 15a baino lehenago, 2011ko larrazkenari (urriari, azaroari eta abenduari) dagozkion diru-laguntzetarako.

Ikastaro arrunta irailean hasten duten entitateek urriaren 1a baino lehenagoko eskola-orduen kopurua gehitu ahal izanen diote 2011-2012 ikasturteko lehen hiruhilekoari dagozkion diru-laguntzen eskaera egiteko aurkezturiko ordu kopuruari.

6.2. Diruz lagundutako aldietan egindako jardueren egiaztagiriak eta ordainketa eskaera aurkezteko epeak ondokoak izanen dira:

Apirilaren 30a arte 2010-2011 ikasturteko bigarren hiruhilekoari (urtarrilari, otsailari eta martxoari) dagozkion diru-laguntzetarako.

Abuztuaren 1a baino lehenago, 2010-2011 ikasturteko hirugarren hiruhilekoari (apirilari, maiatzari eta ekainari) dagozkion diru-laguntzetarako.

Azaroaren 1a baino lehenago, 2011ko udari (uztailari, abuztuari eta irailari) dagozkion diru-laguntzetarako.

2012ko urtarrilaren 11 baino lehenago, 2011ko larrazkenari (urriari, azaroari eta abenduari) dagozkion diru-laguntzetarako.

6.3. Eskabideak ez baditu aurreko oinarrietako baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio, hamar eguneko epean, akatsa zuzendu dezan edo beharrezko dokumentuak erants ditzan. Horrekin batera adieraziko zaio, hala jokatzen ez badu, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Gorabehera hori aldez aurreko ebazpen bidez adieraziko da.

Zazpigarren oinarria.-Ebazpena eta diru-laguntzak ordaintzea.

Diru-laguntzak norgehiagokako prozedura bidez emanen dira, onetsitako hiruhileko eskaeren arabera.

Hiruhileko bakoitzean ematekoak diren diru-laguntzen zenbatekoa aurrekontuan baliagarri dagoen dirua baino gehiago bada, laguntzak modu proportzionalean murriztuko dira, baliagarri dagoen kopurua osotara erabili arte.

7.1. Baloraziorako Batzorde Teknikoa eskaerak ebaluatzeaz arduratuko da. Batzordea osatuko dute Euskarabideko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendariak (batzordeburu arituko da), zerbitzu horretako atalburu bat eta laguntzen deialdiaz arduratzen den teknikaria (idazkari arituko da). Batzorde horren irizpena loteslea izanen da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

7.2. Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendariak bideratuko du prozedura. Hark, batzordearen ebaluazioa ikusirik, ebazpena proposatuko du.

7.3. Deialdi honen xede diren diru-laguntzak Euskarabidea erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu, eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Ebazpena hurrengo 15 egun balioduneko epean jakinaraziko da.

7.4. Aldi bakoitzari dagozkion diru-laguntzen ordainketa eginen da deialdi honen 6.2 puntuan egiaztagiriak aurkezteko adierazitako epeak bukatzen diren egunaren ondoko hilabetean.

Zortzigarren oinarria.-Onuradunen betebeharrak, diru-laguntzen jarraipena eta kontrola.

8.1. Ikastegiak ikaslearen ebaluazio erregistroaren fitxa izanen du eta horretan idatziko dira etengabeko ebaluazioaren edo eskola-bertaratzearen datuak.

8.2. Ikasleak etengabe ebaluatuko dira, eta ikastaroa hastean eta bukatzean azterketak eginen dira. Ebaluazio prozesuetan erabilitako probak ikasturtean zehar kontserbatuko dira eta azterketa horien emaitzak amaierako ebaluazioaren aktan bilduko dira.

8.3. Administrazioak noiznahi eska ditzake fitxa horiek eta kontabilitateko agiriak, pedagogiakoak edo bestelakoak.

8.4. Urtarrilaren 11 baino lehenago, diruz lagundutako entitateek memoria aurkeztuko dute, eta hartan ebaluatuko da diruz lagundutako jardueren programazio orokorra bete den ala ez; eta horrekin batera, ikasleen ebaluazioaren amaierako akta aurkeztuko dute.

8.5. Era berean, Administrazioak bertaratze- eta aprobetxamendu-txostenak eska ditzake eta, hartara, ikastegiak txosten horiek egin beharko ditu; euskaltegiaren arduradunak sinatuko ditu. Txosten horietan honako hau agertuko da:

-Ikaslearen datuak: izen-abizenak eta IFZ.

-Ikastaroaren datuak: ikastaroaren hasiera- eta bukaera-egunak, maila, eskola-ordutegia, eskola-orduen kopurua (barnetegian, baita zenbat egun ere) eta matrikularen prezioa.

-Aprobetxamendu datuak: hasiera maila eta bukaeran lortutako maila, jasotako eskola-orduak. Era berean, ikaslearen aprobetxamenduaren gaineko balorazio laburra sartuko da.

8.6. Diru-laguntza honen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izanen dituzte agerian eduki horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

8.7. Deialdi hau argitaratzen den egunetik hasita, administrazioak ikastegi onuradunei haien laguntza eska dakieke Nafarroan helduen euskalduntzearekin loturiko datu estatistikoak jasotzeko.

8.8. Onuradunak, luze-zabalean, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharren mende izanen dira.

Bederatzigarren oinarria.-Datuen tratamendua.

Ikasleen eta irakasleen datuen trataera Datuak Babesteari buruzko abenduaren 23ko 15/1999 Lege organikoan ezarritakoaren araberakoa izanen da.

Hamargarren oinarria.-Ez-betetzeak eta arau-hausteak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, bai eta diru-laguntzak itzultzeari dagokionez ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean adierazitakoari jarraituko zaio.

Ez-betetze arintzat joko dira irregulartasun formalak. Halakoetan, ez-betetzearekiko proportzionalak izanen diren itzulketak edo ez-ordaintze partzialak eginen dira. Ez-betetze larritzat joko dira funtsezko gaiei dagozkienak. Halakoetan, arau orokorra izanen da itzulketa edo ez- ordaintze osoa, galarazi gabe, bi kasuetan ere, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako kasuetarako berandutza korrituak eskatzea.

Hamaikagarren oinarria.-Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako diru-laguntza bateragarria da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, nazionalek zein nazioartekoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin.

Hamabigarren oinarria.-Diru-laguntzen berri ematea.

11.1. Ematen diren diru-laguntzak eta onuradunen eta baztertuen zerrendak Euskarabidearen web orrian jarriko dira jendaurrean.

http://www.euskarabidea.es

11.2. Entitate guztiek diruz lagundutako ikastaroen propagandan adierazi beharko dute finantzazio hori publikoa dela (11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa; 15. artikulua "Emandako diru-laguntzen publizitatea").

Hamahirugarren oinarria.-Aplikatuko den araudia.

Modalitate hau honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da: oinarri hauek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea. Halaber, 161/1988 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduko 3. artikuluan xedatutakoa ere aplikatuko da. Erregelamendu horren bidez arautzen da helduen euskalduntzean diharduten entitate pribatuei laguntzak ematea.

Hamalaugarren oinarria.-Administrazio helegiteak.

Deialdi honen kontra, eta haren arauen eta hura aplikatzean emandako egintzen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.

II. ERANSKINA

Euskaltegiaren datuak:

Euskaltegia/Gau-eskola ......................................... IFK

Helbidea ...................................... Telefonoa

Posta kodea .................... Herria

Helbide elektronikoa

Arduradunaren izen-deiturak ................................ IFZ

Finantzaketa:

-Aurrekontuak:

Langileak

euro

Gizarte Segurantza

euro

Funtzionamendua

euro

-2010-2011 ikasturtean jasotzekoak diren diru-laguntzak:

Hezkuntza Departamentukoak

euro

Bestelakoak

euro

-Kuota (ikasle bakoitzeko): matrikula; hileko/hiruhileko/urteko kuota:

Irakasleak:

Lanaldi osokoak

Lanaldi erdikoak

Ordukakoak

Erdi mailako tituludunak

Ikasketa-titulurik gabeak

EGAdunen kopurua (*)

EGA gabekoen kopurua

Irakasleak, osotara

(*) EGA edo baliokideak ("D" titulua, hizkuntza eskola ofizialetakoak, Euskal Filologia...).

Nik, ..................(e)k, .........(e)ko "................" Euskaltegiaren arduradun naizen honek, nire erantzukizunpean aitortzen dut, helduen euskalduntzea sustatzen duten entitateendako 2011ko diru-laguntzen deialdirako, .....(e)ko .........aren ........(e)ko ........ zenbakidun NAOn argitaratutakorako, dagokion eskabide honekin batera aurkeztu diren datuak egiazkoak direla. Orobat, Hezkuntza Departamentua baimentzen dut, egoki denean, ordezkatzen dudan euskaltegiaren Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak begira ditzan.

........................(e)n, .................(e)ko .............aren .............(e)an.

IKASTEGIKO ZUZENDARIA

III. ERANSKINA

Ikastaldeen informazioa

Euskaltegia/Gaueskola:

Arduraduna:

Telefonoa: ....................................................... Ikasturtea: 2010-2011

Herria:

Ikastaldearen datuak:

Zk.

HIRUHILEKOA

MAILA (URRATSA)

BESTE

MAILA BAT

MODALITATEA

(aurrez aurrekoa/autoikaskuntza/ barnetegia)

IRAKASLEA: IZENA

LEHEN DEITURA

BIGARREN DEITURA

TITULUA

BESTE TITULU MOTA BAT

Ordutegia:

Astelehena

Asteartea

Asteaz.

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

Ikastaroaren iraupena eta ikasle kopurua:

HASIERA

BUKAERA

IKASLE KOPURUA

ESKOLA-ORDUAK ASTEAN/EGUN KOPURUA (Barnetegietan)

Ikastaldearen ordu/egun kopurua:

Urria

Azaroa

Abendua

Osotara 1. Hiruh.

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Osotara

2. Hiruh.

Apirila

Maiatza

Ekaina

Osotara 3. Hiruh.

Uztaila

Abuztua

Iraila

Osotara

uda

Bertaratzea (taldearen batez bestekoa)

1. Hiruhilekoa

2. Hiruhilekoa

3. Hiruhilekoa

Uda

% ...

% ...

% ...

% ...

Matrikulazio diru-sarrerak:

IV. ERANSKINA

Euskaltegia/Gaueskola:

Arduraduna: ......... Telefonoa: ........................ Ikasturtea: 2010-2011

Ikastaldearen zenbakia: ....... Hiruhilekoa ........ Maila (urratsa)

Modalitatea ............................................ (aurrez .................... aurrekoa/autoikaskuntza/barnetegia) irakaslea:

Ikasleak:

LEHEN

DEITURA

BIGARREN DEITURA

IZENA

HELBIDEA

PK

HERRIA

IFZ

V. ERANSKINA

Frogagiriak. Diruz lagundutako aldiari dagozkion diru-sarreren
eta gastuen ziurtagiria

Euskategia: ................................ Herria: ........... Telefonoa:

Helbide elektronikoa: ............ Zuzendaria edo arduraduna:

Matrikulazio diru-sarrerak:

IKASTALDEA

ZENBAKIA

(KODEA)

MAILA

MODALITATEA

IKASLE KOPURUA

MATRIKULAREN PREZIOA

GUZTIRA

euro

euro

euro

euro

euro

euro

euro

euro

euro

euro

euro

euro

Gastuen zerrenda:

Langileak

euro

Gizarte Segurantza

euro

Funtzionamendua

euro

Nik, ..................(e)k, .........(e)ko "................" Euskaltegiaren arduradun naizen honek, nire erantzukizunpean aitortzen dut, helduen euskalduntzea sustatzen duten entitateendako 2011o diru-laguntzen deialdirako, .........(e)ko ............aren ...........(e)ko ...... zenbakidun NAOn argitaratutakorako, dagokion ziurtagiri honekin batera aurkeztu diren datuak egiazkoak direla ..........................(e)n, .................(e)ko .............aren .............(e)an.

.......................(e)n, .................(e)ko .............aren .............(e)an.

IKASTEGIKO ZUZENDARIA

Iragarkiaren kodea: F1105526