62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

212/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Tramitazio Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako ikastaroaren eta praktika baztergarrien aldien antolaketa, plangintza eta gauzatzea ezartzen dituena, baita horietan parte hartzen duten praktiketako funtzionarioen balorazioa ere.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 485. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak hautatzeko prozesuetan ikastaro teoriko eta praktiko bat eginen da, edo praktikaldi bat, baztergarria izan daitekeena. Ildo horretan, Justizia Administrazioan sartzea, bertako lanpostuak betetzea eta bertako funtzionarioen lanbide-igoera arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluan arautzen dira praktikaldi edo ikastaro baztergarria.

Maiatzaren 31ko JUS/1653/2010, 1654/2010 eta 1655/2010 Aginduen bidez, honako deialdiak egin ziren: sarrera irekiko sistema orokorren bidez Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautaketa prozesuarena; sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaketa prozesuarena; eta sarrera irekiko eta barne igoerako sistema orokorren bidez Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautapen prozesuarena. JUS/3337/2008 Aginduaren 6.6 oinarriak ezartzen duenez, Justizia Ministerioak eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoek zehaztutako destinoko institutu, unitate nahiz zentroetara bidaliko dira praktiketako funtzionarioak, lehiatzen diren lurralde eremuan, ikastaroa eta praktikaldi baztergarria egiteko. Era berean, JUS/1654/2010 eta 1655/2010 Aginduen 7.8 oinarriak aurreikuspen bera ezartzen du praktikaldi baztergarrirako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari dagokio, bere estatutuetan ezarritakoarekin bat eskudun diren gobernu organoen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak sartu eta mailaz igotzeko deialdiak onetsi eta tramitatzea.

Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoari esleitzen zaizkio, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzuko langileak hautatu eta mailaz igotzeko modua kudeatzeko eskumena, baita langile horien hautaproben ondoko prestakuntza ikastaroak antolatu, planifikatu nahiz gauzatzekoa ere.

Era berean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Nafarroako administrazio publikoen goi mailako erakunde tekniko den aldetik, bere ardurapean du, besteak beste, Nafarroako sektore publikoa hobetzen duen edozein jarduera osagarri egitea, bere estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera.

Horrenbestez, bidezko da maiatzaren 31ko JUS/1653/2010, 1654/2010 eta 1655/2010 Aginduetan aurreikusitako ikastaro eta praktikaldi baztergarriak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren zereginak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak gauzatzea, horrek baititu eskumenak langileen gainean Nafarroako Foru Komunitatean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antola, planifika eta gauza ditzala Laguntza Judizialeko, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko eta Tramitazio Prozesal eta Administratiboko Kidegoetako ikastaroa eta praktikaldi baztergarriak, baita horietan parte hartzen duten praktiketako funtzionarioen balorazioa ere.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua jotzea destinoko zentro gisa, aipatutako deialdietan aurreikusitako ikastaro eta praktikaldi baztergarrietan parte hartzen duten praktiketako funtzionarioentzat.

3. Praktiketako funtzionarioak, praktikaldi baztergarria bukaturik, eta karrerako funtzionario izendatu arte, kasua bada, Nafarroan kokatutako organo eta zerbitzu judizialetan zerbitzu emateko atxikitzen ahalko dira.

4. Foru agindu honen ondoriozko gastuak, 15.000 euro gehienez ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiko "Nafarroan justiziako langileak prestatzeko jarduerak" izeneko 060001-06000-2266-112100 kontu-sailaren kargura ordainduko dira.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari eta Justizia Ministerioko Justizia Administrazioarekiko Harremanen Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 2an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1104152