59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

265/2011 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Adimen Osasuneko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuan lanbide karrerako ebaluazio batzordeak eratzea aurreikusi zen eta batzorde horietako kideek bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen bidez, Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen, Osasun Mentaleko Zuzendaritza eta Osasun Mentaleko arloko laguntza-zerbitzuak sortuta. Halaber, zenbait lanpostu amortizatu ziren, adibidez, zuzendariordearena eta Osasun Mentaleko Zuzendariordetzako Programen buruarena. Hori dela eta, bidezkoa da Adimen Osasuneko Ebaluazio Batzordeko kideren bat aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu eta haren zuzendaritza egitura ezartzen duen apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Domingo Cabrera Ortega jauna eta Carmen García de Eulate andrea Adimen Osasuneko Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea xedatzea.

2. Víctor Peralta Martín jauna eta Adriana Goñi Sarries andrea Adimen Osasuneko Ebaluazio Batzordeko buru eta kide izendatzea, hurrenez hurren.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordeari, Adimen Osasuneko zuzendariari, Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1102626