59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIOTZARI

Oihan aprobetxamendua enkantean

Biotzariko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2011ko oihan plana: La Sierra alderdian, 1.547 ler gorri, 588 metro kubiko zur eta 372 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 32.143,73 euro.

Enkantea 2011ko martxoaren 26an eginen da, Biotzariko Kontzejuko Batzar Aretoan, eguerdiko 12etan.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Kontzejuaren Idazkaritzan.

Biotzarin, 2011ko martxoaren 15ean.-Kontzejuburua, José María Alonso Bortiri.

Iragarkiaren kodea: L1105175