59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aurizko multzo historikoaren babes plan berezia
behin betiko onestea

Aurizko Udaleko osoko bilkurak, 2011ko otsailaren 1ean egindako bileran, Aurizko multzo historikoaren babes plan berezia behin betiko onestea erabaki zuen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Auritzen, 2011ko otsailaren 17an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

I. HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Izaera, xedea eta eremua.

1. Babes plan berezi honen xedea Aurizko multzo historikoa antolatzea da. Multzo historiko hori irailaren 15eko 99/2008 Foru Dekretuak (2008ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa) deklaratu zuen interes kulturaleko ondasun, eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 37. artikuluak multzo historikoen babes plan berezietarako ezarritako ezaugarriak eman zizkion.

2. Horrez gain, haren hirigintzako izaerari dagokionez, plan bereziak udal plan orokorraren egiturazko determinazioak garatzen ditu. Hori dela eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 61.1 artikuluaren aurreikuspenen barruan dago.

3. Planaren eremua bat dator multzo historikoarekin, aipatutako foru dekretuan deklaratu bezala.

2. artikulua. Planaren agiriak.

1. Babes plan berezia jarraian adierazi diren agiriek osatuko dute:

a) Memoria.

b) Ebaluazio ekonomikoa eta etapakako plana.

c) Hirigintzako araudia.

d) Multzo historikoaren historia eta kultura ondarearen babes araudia.

e) Multzo historikoaren esparruan dauden eraikinen eta lurzatien katalogoa, "Planaren katalogoa" ere deitzen dena.

f) Informazio planoak.

g) Araudi planoak.

2. Memoriak planak ezartzen duen antolamenduaren deskribapena eta justifikazioa barne hartzen ditu, baita horiek idazteko erabili den informazioa ere.

3. Ebaluazio ekonomikoak eta etapakako planak planaren eduki ekonomikoa eta horren exekuzio erritmoa zehazten dituzte, eta informazio izaera hutsa daukate, hirigintzako araudian ezarritako epeak labur jasotzeari kalterik egin gabe.

4. Eraikinen eta lurzatien katalogoarekin eta araudi planoekin bat etorrita, hirigintzako araudiak lurzoruaren jabetza eskubidearen hirigintza edukiaren muga ezartzen du, lehendik dauden eraikinek eta planaren eremuan egiten diren hirigintza jarduketek bete beharreko forma, erabilera eta kudeaketa baldintzak finkatuta.

5. Babes araudiak multzo historikoaren historia eta kultura ondareari aplikatzen ahal zaion araubidea ezartzen du, hura mantentzea eta babestea bermatzeko asmoz.

6. Eraikinen eta lurzatien katalogoak multzo historikoaren eremuan dauden lurzati eta eraikinetako bakoitzari aplikatzen ahal zaion araudi partikularra biltzen du, eta, hala denean, "hirigintzako araudia" agirian ezartzen diren determinazioei lotzen zaie.

7. Informazio planoek planaren eremuko eraikuntzaren eta urbanizazioaren egoera eta ezaugarriak agertzen dituzte grafikoki, baita plan berezia idazteko unean indarra zuten arau subsidiarioen hirigintza determinazioak ere.

8. Araudi planoek planaren eremuko lurzoruaren forma, erabilera eta kudeaketa baldintza partikularrak ezartzen dituzte grafikoki, eta babes araudiaren aplikazioa jaso behar duten eremuak eta lurzatiak identifikatzen dituzte. Plano guztiak 1:1.000 eskalan aurkeztuko dira. Hurrengo zerrendan plano horietako bakoitzaren kodea eta edukia adierazi dira:

PEP.NOR 1. Forma: Lerrokadurak, garaierak eta sestrak

1:1.000

PEP.NOR 3. Erabilerak

1:1.000

PEP.NOR 4. Hirigintzako araubideak

1:1.000

9. Plan berezi hau unera arte indarra izan duten arau subsidioarioak ordezten dituen udal plan orokorrarekin batera idatzi denez, plan bereziaren agirietan ez da gehitu hiri instalazioen planorik, informazio hori daukaten plan orokorraren planoei lotuta.

3. artikulua. Planaren eta sektoreko legediaren arteko lotura.

1. Aurizko multzo historikoaren ezaugarriak direla-eta, plan hau historia eta kultura ondareari, etxebizitzen babes publikoari eta bizigarritasun baldintzei buruzko sektoreko legediaren esparruan aplikatu behar da.

2. Beraz, plan berezia aplikatzean honako foru lege eta dekretu hauek edo horiek ordezten dituen legedia hartu beharko dira aintzat:

a) 15/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa.

b) 14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa.

c) 8/2004 Foru Legea, ekainaren 24koa, Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzkoa, eta urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuak onetsitako garapen erregelamendua.

d) 142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena. 5/2006 Foru Dekretuak aldatu, eta 11/2006 Foru Aginduak osatu zuen.

4. artikulua. Historia eta kultura ondareari buruzko legediarekiko lotura.

1. Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, planaren katalogoak plan bereziaren babes araudian ezarritako babes mailetako bat esleitzen die eraikin batzuei, eta eraikin horiek garrantzi lokaleko ondasun deklaratu dira, plana oneste hutsarekin, onespen horrek Vianako Printzea Erakundearen aldeko txostena barne hartzen baitu.

2. Katalogoak eraikuntzako zenbait elementutarako -inskripzioak, harrizko kateadurak eta abar- ezartzen duen berariazko babesari kalterik egin gabe, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko Legearen bigarren xedapen gehigarrian elementu horietarako ezarritako deklarazio orokorraren eraginez interes kulturaleko ondasunaren izaera duten ezkutu historiak biltzen ditu berariaz katalogoak.

5. artikulua. Etxebizitzen babes publikoari buruzko legediarekiko lotura.

1. Plan bereziak determinazio egokiak ezartzen ditu, Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean eta urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuak onetsitako garapen erregelamenduan ezarritako laguntza ekonomikoak aplika daitezen.

2. Horrez gain, plan bereziaren onespenak lehentasunez zaharberritu beharreko eremutzat jotzea ahalbidetzen du, 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. artikulua. Plan bereziaren interpretazioa.

1. Plan bereziaren antolamenduaren araudi determinazioei eta aurreikuspenei buruzko edozein zalantza araudi planoen enuntziatu grafikoak eta planaren hirigintzako araudia lotuz interpretatu beharko da, espazio publikoa eta eraikina zaharberritzeko helburuak eta ondare eraiki interesgarriaren eta hiri bilbearen babesa aintzat hartuta, aplikatzen ahal den eta bereziki araudi honen 3. artikuluan aipatzen den sektoreko legeditik ondorioztatu bezala.

2. Idatzizko araudiaren eta araudi grafikoaren artean kontraesana badago, lehentasuna emanen zaio lehenbizikoaren edukiari, idatzizko araudia araudi planoei lotu ezean. Planoen artean desadostasuna badago, lehentasuna emanen zaio dena delako antolamendu alderdia berariaz arautzen duenari.

3. Nolanahi ere, eraikin baten babes araubidea, katalogoaren fitxaren bidez ezartzen dena, nagusitu eginen da hirigintzako arauditik edo araudi planoetatik eraikin horretarako ondorioztatzen ahal diren baldintzen aurrean. Gauzak horrela, baldintza horiek bakarrik aplikatzen ahalko zaizkio, horiek eta katalogoaren fitxan jasotako determinazioak kontraesanean ez badaude.

7. artikulua. Planaren interpretazioan erabiliko den kartografia.

1. Informazio eta araudi planoak idazteko unean indarra duen katastro ofiziala oinarri hartuta aurkeztu dira. Halaber, katalogoak eraikinak eta lurzatiak identifikatzen ditu, katastro horren arabera.

2. Beraz, etorkizunean katastroan gertatzen ahal den edozein aldaketak ez ditu aldatuko planak bere eremuko lurzoruetarako ezarritako determinazioak. Nolanahi ere, lurzoruak plan bereziaren dokumentazio grafikoan duen identifikaziora jo beharko da.

8. artikulua. Balizko xehetasun azterlanak.

1. Plan bereziak bere eremuko antolamendu xehakatua ezartzen du, eta, horrenbestez, ez dago zertan xehetasun azterlanen bidez garatu.

2. Dena den, obra lizentzia bat eman baino lehen, lerrokadurak eta sestrak berriro doitzeko asmoz beharrezkotzat jotzen bada xehetasun azterlana tramitatzea, Vianako Printzea Erakundeak xehetasun azterlanaren berri eman beharko du.

II. titulua

Plan bereziaren exekuzioa

1. kapitulua

Hiri lurzoruko jarduketak

9. artikulua. Zuzeneko jarduketa eta lizentzia eskaera.

1. Plan bereziaren eremuko hiri lurzoru osoa hiri lurzoru finkatua da. Hortaz, lurzoru horretan zuzenean jarduten ahalko da, bidezko obra lizentzia eskatuta eta emanda.

2. Lizentzia behar duten proiektuek egin nahi diren obra motak zehaztuko dituzte, titulu honen 2. kapituluan ezarritakoaren arabera. Gainera, eraikinean aurreikusten diren erabilerak adierazi beharko dituzte, hala denean, solairu, eraikuntza-atal edo azalera ezberdinen erabilera bereizita.

3. Eraikinaren erabilera aldatzeko ere lizentzia beharko da, jarduera sailkatua ezartzeko izan ezik. Izan ere, kasu horretan nahikoa izanen da legean ezarritako lizentziaren eskaera.

10. artikulua. Lurzoru publikoaren lagapena.

98.1.a) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoa aplikatuta, 5. poligonoko 263. lurzatiko jarduketak, jarduketa hori -eraispena ala obra berria den kontuan hartu gabe- egin baino lehen edo aldi berean, Orreaga kalean planak ezarritako lerrokadura ofizialetik kanpo dauden lurzoruak Udalari lagatzeko eta urbanizatzeko eskatuko du.

11. artikulua. Lurzati libreetako jarduketa, eraikina eraitsi ondoren.

1. Eraikin bat eraistearen ondorioz lurzatian inolako eraikinik ez badago, obra berriko lizentzia eskatu beharko da 4 urteko epean, eraispen lizentzia ematen denetik aurrera zenbatuta.

2. Nolanahi ere, egoera hori dakarren eraispen lizentzia 32. eta 33. artikuluetan ezarri bezala tramitatu beharko da.

2. kapitulua

Lurzoru urbanizaezineko jarduketak

12. artikulua. Lizentzia eskaera.

1. Planaren eremuko lurzoru urbanizaezineko edozein jarduketak plan honetan ezarritako baldintzak errespetatu beharko ditu, eta lizentzia eskaera beharko du.

2. Egintza hauek beharko dute udal lizentzia, zehatz-mehatz:

a) Landa finken bananketak eta banaketak.

b) Lur mugimenduak, adibidez, mozketa, lur berdinketa, indusketa eta betelanak.

c) Zuhaitzak landatzea.

d) Finkak ixtea edo lehendik dagoen itxitura formaren edo materialaren aldetik aldatzea.

e) Plan honek indarra hartzen duenean lehendik dauden eraikinetan egin nahi den beste edozein obra, eta eraikin horietako bakoitzean egun dauden erabilera aldaketak.

13. artikulua. Lehendik dauden eraikinetako jarduketak edo erabilera aldaketak.

Planaren eremuko lurzoru urbanizaezineko eraikinetako jarduketetan eta erabilera aldaketetan, hiri lurzoruko jarduketei aplikatzen zaizkien baldintza berdinak aplikatuko dira, katalogoaren fitxetan adierazten diren eta haien lurzoruaren sailkapenetik ondorioztatzen diren berezitasunak izanda.

3. kapitulua

Obra motak

14. artikulua. Eraikuntza proiektua.

1. Eraikuntza proiektuak dira, eraikuntza obrak gauzatzeko baldintzak eta xehetasunak zehaztea helburu duten eta haien ezaugarri fisikoak, osatuko dituzten materialak, erabilgarriak diren instalazioak, eraiki beharreko lurzatiaren barnean ingurunera egokitu beharra eta alde horien guztien kostuak zehazten dituzten proiektu teknikoak, Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoak zehaztu bezala.

2. Horien edukia eta tramitazioa indarrean dagoen legediari eta plan honetan bildutako determinazioei lotuko zaizkie.

3. Hori tramitatzeko eta hirigintzako araubideak eta babes araudia zuzen aplikatzeko, eraikinetako obrak honela sailkatuko dira: zaharberrikuntza, handitze, ordezpen, oin berriko eta eraispen obrak.

4. Aldi berean, zaharberrikuntza obrak honela sailkatuko dira, haien izaera eta helburua kontuan hartuta:

a) Kontserbazioa eta mantentzea.

b) Egokitzea.

c) Berregituratzea.

5. Hala denean, eraikuntza proiektuak obra mota ezberdinak aplikatuko ditu, jarduketa jasotzen duten eraikuntza-atal ezberdinetarako.

15. artikulua. Zaharberrikuntza obrak.

1. Zaharberrikuntza obratzat jotzen dira helburu hauetako bat edo gehiago xede dutenak:

a) Egitura egokitzea; hemen sartzen dira eraikinari eraikuntza aldetik behar diren segurtasun baldintzak emanen dizkioten obrak, egonkortasuna eta sendotasun mekanikoa bermatuko dituztenak.

b) Funtzioen aldetik egokitzeko obrak, adibidez, Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoak aipatzen dituen oinarrizko betekizunei dagokienez eraikinari baldintza hobeak ematen dizkiotenak. Nolanahi ere, eraikinak funtzioen aldetik egokitzeko obratzat jotzen dira oztopoak kentzea, irisgarritasuna sustatzea eta bizigarritasuna hobetzea helburu duten jarduketak.

c) Etxebizitzak dituen eraikin baten birmoldaketa, haren helburua bizitegitarako erabiltzen den azalera edo etxebizitzen kopurua aldatzea bada, edo etxebizitzarik gabeko eraikin baten birmoldaketa, helburua etxebizitzak sortzea bada.

2. Zaharberrikuntza obren artean, eraikinen arkitektura, historia eta ingurumen balioak direla-eta behar direnak ere sartzen dira, plan berezi honen araudian ezarri bezala.

3. Zaharberrikuntza obrek elementu interesgarriren bat ukitzen dutenean, proiektu teknikoak elementu horiek behar bezala identifikatu, eta egin beharreko obretan horiek mantentzea edo ordeztea aurreikusi beharko dute. Elementu interesgarritzat jotzen dira plan bereziaren babes araudian izaera horrekin aipatzen direnak edo planaren katalogoan horrelakotzat jotzen direnak.

16. artikulua. Zaharberrikuntza kalifikatuko obrak.

1. Zaharberrikuntza kalifikatuko obratzat jotzen dira, zaharberrikuntzarako esku-hartzeak eraikin bateko etxebizitza guztiak lotzen dituenean eta haren exekuzio materialeko aurrekontua, ukituriko metro eraikiez zatitutakoa, indarra duen modulu haztatuaren %70etik gorakoa denean. Obra horiek ordezpen obren baliokideak izanen dira, eraikina hartzen duen lurzatiari aplikatzen ahal zaion araudi partikularrak ezarritako determinazio guztiak bete behar baitituzte.

2. Zaharberrikuntza obrak abiarazteko lizentzia eskatzen denean eta ordezpen obren baliokidetzat jo ahal izateko, eskaera egin aurreko bost urteetan eraikinean amaitu diren obren aurrekontuak metatuko dira.

3. Era berean, zaharberrikuntza ordezpen obraren baliokidetzat joko da, lehendik dagoen eraikina erabat husten denean edo forjatuen (estalkia alde batera utzita) azaleren %60tik gora eraitsi eta berria jartzen denean, aurrekontua kontuan hartu gabe.

17. artikulua. Kontserbazio eta mantentze obrak.

1. Horrela esaten zaie eraikin bati edo horren zati bati irmotasuna, sendotasuna eta erabilera egokia ematea helburu duten zaharberrikuntza obrei.

2. Hondatu diren edo beren jatorrizko eginkizuna behar bezala betetzen ez duten elementuak edo akaberak aldatzea, dauden instalazioak berritzea eta instalazio berriak gehitzea ekar dezakete, egiturazko elementuak eta eraikinaren kanpoko itxura ukitzen ez badituzte. Nolanahi ere, indarra duen legediak ezartzen dituen segurtasun eta osasungarritasun baldintzei eutsi edo horiek leheneratu beharko dituzte.

3. Halaber, finkapen obrak sartzen dira, egiturazko elementu hondatuak (hala nola forjatuak, habeak, euskarriak, eustormak, estalkiko habeak, etab.) finkatu, indartu eta, horien ordez, antzeko ezaugarri formalak eta materialak dituztenak jartzeko esku-hartzeak biltzen dituztenak. Dena den, ezin izanen dira sartu egiturazko sistema aldatzen duten esku-hartzeak.

18. artikulua. Egokitze obrak.

1. Eraikina edo horren zati bat xedeko erabileretara egokitzea helburu duten zaharberrikuntza obrak dira. Horretarako, haren bizigarritasun baldintzak hobetuko dituzte, eta, hala denean, legez eraikin horretarako ezartzen diren gutxieneko baldintzak beteko dituzte.

2. Nolanahi ere, obra horiek eraikinaren jatorrizko baldintzei eutsiko diete, haren kanpoko bolumenari eta tipologiari dagokienez.

3. Beraz, barneko banaketa osatzen duten elementuak aldatzea eta instalazioak eguneratu, hobetu edo gehitzea onartuko da, bi kasuetan egiturazko sistema mantendu eta errespetatzen bada. Halaber, forjatuetan baoak zabaltzen ahalko dira, instalazioak pasatu, igogailuak jarri edo bizigarritasun baldintzak -adibidez, argiztapena- hobetu ahal izateko, horrek fatxadaren edo estalkiaren kanpoko itxura aldatzen ez badu.

4. Obra horiek segurtasun, osasungarritasun eta apaintasun baldintzak lortzeko behar diren finkapen obrak egitea ekarriko dute beti berekin.

19. artikulua. Berregituratze obrak.

1. Horrela esaten zaie, eraikina edo horren zati bat xedeko erabileretara egokitzea helburu izanda, egiturazko elementuetako baten batzuk aldatzea dakarten zaharberrikuntza obrei.

2. Beraz, honako hauek barne hartuko dituzte: barnealdeko banaketa aldatzea -egiturazko elementuek hori osatzen dutenean-, forjatuak zati batean kentzea, kota aldatzea, tarteko solairuak eraikitzea, eskailerak aldatu edo kentzea eta eskailera berriak eraikitzea. Obra mota honetan hori guztia egiten ahalko da, nahiz eta jatorrizko tipologia aldatu.

3. Idatz-zati honen barnean sartuko dira estalkiaren egitura ordezteko obrak.

4. Nolanahi ere, obra horiek eraikinaren jatorrizko baldintzei eutsi beharko diete, haren kanpoko bolumenari dagokionez, estalkiaren forma eta antolaketa barne. Era berean, eraikinaren egiturazko elementuei eta egiturazko sistemari eutsi beharko diete, funtsean.

5. Obrek kanpoko bolumena handitzea badakarte, berregituratze eta handitze obratzat joko dira.

6. Eraikina osatzen duten eraikuntza-ataletako batean aurreikusitako obrek lehendik dauden egiturazko elementuei eta egiturazko sistemari funtsean eusten ez badiete, eraikuntza-atal horretan egiten diren obrak ordezpen obratzat joko dira, eta, horren ondorioz, obra mota horretarako ezartzen diren baldintzak aplikatuko zaizkie.

7. Obra mota horren helburua kontuan hartuta, Foru Komunitatean eskatzen den bizigarritasun araudiaren arabera, egonkortasuna, erresistentzia, tinkotasuna eta sendotasuna bermatzeko behar diren egokitze eta kontserbazio obrak barne hartu beharko dituzte beti.

20. artikulua. Handitze obrak.

Handitze obrak esaten zaie eraikin baten kanpoko bolumena edo haren azalera eraikia handitzea dakarten jarduketei. Horiek handitzeko, oinplanoan eraikitako azalera handitu, solairu kopurua gehitu, solairuen garaiera handitu edo estalkia igotzen ahalko da.

21. artikulua. Ordezpen obrak.

Lehendik dagoen eraikinaren lekuan eraikin berria egiteko obrak dira. Ordezpen obratzat joko dira, halaber, berregituratze obretatik haratago doazenak, nahiz eta eraikuntzaren atal jakin batzuetara mugatu.

22. artikulua. Oin berriko obrak.

Egun eraikinik ez duen lurzoruan eraikina egitea dakarten obrak dira.

23. artikulua. Estalkiko egitura ordezteko proiektuak.

1. Estalkiko egiturazko elementuak ordezteko helburua duten proiektuak dira.

2. Zehaztapen teknikoez eta legez edo erregelamenduz eskatutako segurtasun neurrien ezarpenaz gain, estalkiko egitura ordezteko proiektuak honako hauek barne hartu beharko ditu:

Dokumentazio grafikoan:

a) Estalkipearen eta teilatupearen plano bornatua; eta estalkiarena.

b) Altxaerak; horietan forjatuen garaiera, estalkiaren teilatu-hegalaren edo erlaitzaren garaiera, estalkiaren gailurrerainoko garaiera eta estalkiaren malda identifikatu eta mugatu beharko dira.

24. artikulua. Eraispen proiektuak.

1. Eraikin bat edo eraikuntza-atal bat eraisteko eta hondakinak kentzeko baldintzak eta xehetasunak zehaztea helburu duten proiektuak dira.

2. Zehaztapen teknikoez eta lege edo erregelamenduek eskatutako segurtasun neurriez gainera, eraispen proiektuek honako hauek bildu behar dituzte:

Memorian:

a) Lurzatiaren azalera osoa, eraikinak hartzen duen lurzatiaren azalera, eta azalera eraiki osoa, solairuka banakatua.

b) Eraikinean egoten ahal diren elementu interesgarrien identifikazioa eta deskribapena; horietaz hain, haien interesa baloratzeko behar diren argazkiak erantsiko dira. Horrelakotzat jotzen dira plan bereziaren babes araudian izaera horrekin aipatzen direnak, eraikinaren katalogoan horrelakotzat jotzen diren ala ez kontuan hartu gabe.

Dokumentazio grafikoan:

c) Lurzatiaren kokapen planoa eta eraikinak lurzatian duenarena.

d) Solairu bakoitzaren planoak, estalkipearena eta teilatupearena, baldin badaude, barne hartuta; eta estalkiarena.

e) Fatxada guztien altxaerak; horietan forjatuen garaiera, estalkiaren teilatu-hegalaren edo erlaitzaren garaiera, estalkiaren gailurrerainoko garaiera eta estalkiaren malda identifikatu eta mugatu beharko dira.

25. artikulua. Obra motak definitzeko erabilitako hitzak.

Obra motak definitzeko, jarraian aipatzen diren hitzak erabili dira, kasu bakoitzean adierazten den esanahiari loturik.

a) Eraikuntza-atala. Eraikuntza-atala esaten zaio eraikin bat osatzen duten eta formaren aldetik independenteak diren eraikuntza-bolumenetako bakoitzari. Beharrezkoa denean, araudi grafikoak atal ezberdinak identifikatzen ditu. Horrela, araudi partikularrak baldintza ezberdinak ezar ditzake bakoitzerako. Beste kasu batzuetan, aldiz, idatzizko araudia nahikoa da atal ezberdin horiek identifikatzeko.

b) Barnealdeko banaketa. Eraikinaren gela bizigarriak mugatzen dituzten eraikuntza elementuek osatzen dute.

c) Egiturazko elementua. Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoak (SE oinarrizko agiria) ezartzen duen definizioa aplikatuko da.

d) Fatxada. Fatxadatzat jotzen dira eraikinaren kanpoaldeko bolumena inguratu eta kanpoko espazioa ukitzen duten paramentu bertikal guztiak, hurbileko edo urruneko espazio publikotik (kaleak, plazak, bideak edo errepideak) ikus badaitezke. Beraz, zuzenean kalera begira dauden itxiturak ez ezik, lurzati librera, patioetara edo terrazetara begira daudenak ere fatxadak dira, espazio publikotik ikus badaitezke.

e) Egiturazko sistema. Eraikuntzari buruzko Kode Teknikoan (SE oinarrizko agiria) ezarritakoaren arabera, eraikuntzaren elementu erresistenteek eta horiek lan egiteko moduak osatuko dute.

f) Tipologia. Eraikinaren tipologia barneko eta kanpoko espazioen solairuko eta ataleko antolaketa eta banaketa dela ulertzen da, erabilera eta zeregin zehatzetara egokiturik. Errepikatzen diren eskema tipikoetan aurkezten dira. Bereziki, honako hauek zehazten dute tipologia: eraikinak lurzatian duen kokapena, atal eraikien jarrera erlatiboa, atalen arteko garaiera erlatiboa, eraikuntza-atal bakoitzaren estalki mota (laua edo inklinatua) eta eskaileraren eta patioen jarrera erlatiboa. Kontzeptu hori orokorragoa da, eta, horrenbestez, araudi honek eraikinen kanpoaldeko inguratzaileak bete beharreko estetika eta forma baldintzak ezartzeko erabiltzen duen eraikuntza tipologiaren kontzeptua barne hartzen du.

g) Kanpoko bolumena. Eraikinaren inguratzaile geometrikoak zehazten du bolumena. Araudiak bolumenari buruzko baldintzak zehaztuko ditu, eraikinaren garaieraren eta estalkirako baimendutako maldaren bidez.

4. kapitulua

Hirigintzako araubideak

26. artikulua. Hirigintzako araubidea.

1. Planaren araudi partikularrak hirigintzako hurrengo araubideetako bat ezartzen du eraikin bakoitzerako:

a) Kontserbazio araubidea.

b) Berritze eta obra berriko araubidea.

c) Indiferentzia araubidea.

d) Antolamenduz kanpo.

2. Gainera, plan bereziak eraikiezintzat jotzen dituen lurzatiak identifikatzen dira, baratze gisa mantentzeari eta, hala denean, araudi partikularrak eraikinen eta lurzatien katalogoaren bidez ezarri bezala ixteari kalterik egin gabe.

3. Babes araudiak berariazko araubidea ezartzen du zenbait eraikin eta elementutan egin nahi diren jarduketetarako, eraikinen eta lurzatien katalogoak babes maila zehatza esleitu baitie eraikin eta elementu horiei.

27. artikulua. Kontserbazio araubidea.

1. Araubide horretan sartzen dira, haien balio materiala eta ingurumenerako egokitzapena direla-eta, kontserbatzea merezi duten eraikinak.

2. Eraikin horietan onartzen da edozein motatako zaharberrikuntza obrak egitea, berregituratzea barne, eraikinari aplikatzen ahal zaion araudi partikularrak dakartzan mugak errespetatuta.

3. Indarra duen legediaren (4/2006 Foru Dekretuaren 77.1a artikulua) arabera, kontserbazio araubideak fatxadei eutsita eraikina osorik hustea dakarten obrak barne hartzen ditu, laguntza publikoa jasotzen ahal duten obren artean.

4. Harlanduzko lanak edo harlanduskoak ezin izanen dira emokatu. Paramentu horiek paramentuen arrasean elkartutako albo-junturei eutsita kontserbatuko dira. Halaber, ez da onartuko harrizko izkinetako kateadurak, leihoburuak edo harrizko janbak emokatzea, ageriko aldeetan landu badira eta ilaratu gabeko harlangaitz-hormetan egon arren.

5. Harlanduzko lanak dituzten fatxada-hormak badira, emokadura kentzea gomendatzen da. Nolanahi ere, eraikinaren fitxan adierazten diren kasuetan nahitaez egin behar da lan hori.

6. Artikulu honetan ezartzen den araubidea bakarrik aplikatuko zaie eraikinaren katalogoak esleitutako babes maila duten eraikinei, babes araudian eta katalogoaren fitxan eraikin horretarako ezartzen den babes araubidearekin bateragarria den neurrian.

28. artikulua. Kontserbazio araubidearen lekapena.

1. Kontserbazio araubidearen lekapena ematen ahalko da, eta, beraz, eraispena baimendu eta ordezpen obrak onartuko dira, hurrengo idatz-zatian adierazten diren inguruabarrak gertatzen direnean.

2. Eraikinak ez du inolako babes mailarik.

3. Egiturazko segurtasunari eta bizigarritasunari buruzko baldintzak bermatzeko beharrezko obrak eraikinaren azalera eraikiei hurrengo balioak aplikatzearen ondorioz sortzen den kostua baino garestiagoak dira:

a) 1,3 aldiz indarra duen modulu haztatua bider eraikinaren azalera eraiki osoa, beheko solairua eta -horiek baldin badaude- sestrapean daudenak kenduta.

b) 0,52 aldiz indarra duen modulu haztatua bider beheko solairuaren azalera eraikia.

4. Lekapenaren eskaera eginen da, beharrezko txosten eta irizpen teknikoak eta ekonomikoak aurkeztuz.

5. Kontserbazio araubidearen lekapenak badakar eraikin horri berritze araubidea aplikatzea eta, sei hilabeteko epean, eraispen eta obra berriko lizentziaren eskaera aurkeztea, 33. artikuluan ezarritakoaren arabera. Eraikin berriaren proiektuak ordezten duen eraikinaren eraikuntza lerrokadurei eta solairu kopuruari eutsi beharko die. Teilatu-hegalaren garaierak eta estalkiaren antolaketak eraikinari dagokion ordenantzak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Dena den, fatxaden osaeraren berezitasunei eusten ahalko zaie, baina katalogoaren fitxan ezegokitzat jotzen diren elementuak kenduko dira. Proiektuak Vianako Printzea Erakundearen aldeko txostena beharko du.

29. artikulua. Berritze eta obra berriko araubidea.

1. Haien kontserbazio egoera eta inguruko hiri ingurunerako egokitzapenik eza direla-eta, beste eraikin batek ordeztu behar dituenak barne hartzen ditu.

2. Nolanahi ere, araubide horretan sartutako eraikinetan nahitaezko obrak egiten ahalko dira, horiek kontserbatu eta mantentzeko, baina ez egokitzea edo berregituratzea dakarrenik.

3. Hirigintzako araubide hori duen eraikin bakoitzaren fitxak eraikin horietan gauzatzen ahal diren obretarako berariazko baldintzak adieraziko ditu, hala denean.

4. Araubide hori aplikatuko zaie lurzati batzuei, plan bereziak, katalogoaren bidez, eraikin berriak aurreikusi baditu horietarako.

30. artikulua. Indiferentzia araubidea.

1. Araubide horretan sartzen dira, haien balio materiala eta funtzionala alde batera utzita, multzo historikoaren ezaugarriekin behar bezala bat ez datozen eraikinak.

2. Indiferentzia araubideak zaharberrikuntza obrak zein ordezpen obrak onartzen ditu.

3. Indiferentzia araubidearen aplikazioa duten eraikinetan ordezpen obrak egiten direnean, eraikin berriek haiei dagokien ordenantzan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

4. Eraikin berriak alboko lurzatien mugetatik hiru metrotik beherako distantzian kokatzen ahalko dira, ordeztuko duten eraikinaren kokapena horixe bera zenean bakarrik. Dena den, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Eraikin berriaren oinplanoak jatorrizko eraikinak hartzen zuen eremua baino ezin izanen du hartu.

b) Eraikin berriak ezin izanen du izan jatorrizko eraikinak eremu horretan zuen garaiera baino handiagoa.

c) Eremu horretan kokaturiko eraikineko fatxadan baoak egiteari dagokionez, Foru Berrian horri buruz ezartzen denari jarraituko zaio.

5. Zaharberrikuntza obrak egin nahi badira, 27. artikuluaren 3. eta 6. idatz-zatien artean kontserbazio araubiderako ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko dira.

31. artikulua. Antolamenduz kanpo.

1. Araudi honen aurretik eraiki diren eta proposaturiko antolamenduarekin bat ez omen datozen eraikinak barne hartzen ditu.

2. Antolamenduz kanpokotzat jotzen diren eraikinei eta eraikuntza-atalei Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 84.3 artikuluan ezarritako araubidea aplikatuko zaie. Horren ondorioz, ez da onartuko finkatze obrarik, bolumena handitzerik, modernizatzerik eta desjabetze balioa gehitzerik, baina bai eraikinaren segurtasunerako eta higienerako eskatzen diren konponketak.

3. Antolamenduz kanpoko araubidea esleitzen bazaie, lurzati baten barnean dauden eraikuntza-atalak kendu (edo araudi aplikagarrira moldatu) beharko dira, lurzati horretako eraikin nagusian ordezpen, handitze edo zaharberrikuntza kalifikatuko obrak eginez gero. Eraikin nagusia izanen da espazio publikora begira dagoena.

32. artikulua. Eraispen lizentzia emateko baldintzak.

1. Indiferentzia araubidea duten eraikinetan bakarrik ematen ahalko da eraispen lizentzia, aldi berean obra berriko lizentzia eskatzen denean. Eraispenak eraikuntza-atal bakarra ukitzen badu, nahikoa izanen da lizentzia eskaeran bertan beharrezko obren proiektua aurkeztea, eraitsi ondoren mantenduko diren eraikuntza-atal guztiek ingurunera egokitu beharra bete dezaten. Horrek badakar multzoak hirigintzako araudian lurzati horretarako ezarritako baldintzak betetzea eta eraikinetik kanpoko azalerek akabera egokia izatea.

2. Berritze araubidea duten eraikinetan eraispen lizentzia eskatzen ahalko da, obra berriko lizentzia eskatu gabe. Kasu horietan, eraispen lizentzia ematearekin batera, ondoriozko lurzati librea, eta, hala denean, beste eraikin batzuetatik kanpoko ageriko azalerak egokitzeko baldintzak adieraziko dira.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarri gabeko kasuetan eraispen lizentziak aurretik aurri egoera adierazten duen espedientea tramitatzea eskatuko du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Dena den, eraikinek katalogoak esleituriko babes maila badaukate, araudi honen 88.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

33. artikulua. Eraispen lizentzia tramitatzea.

1. Eraitsi nahi den eraikinean edo eraikuntza-atalean elementu interesgarriren bat badago, 24. artikuluan ezarri bezala memorian identifikatzeaz gain, eraispen proiektuari eranskina gehitu beharko zaio, elementu horiek berrerabiltzeko modua adieraziko duena.

2. Eranskinak dokumentazio grafiko (plano eta altxaera mugatuak) eta idatzizko dokumentazio nahikoa izanen du, elementu horiek non eta nola berrerabiliko diren jakiteko. Logikoa denez, eranskinaren ordez, eraikin berriaren proiektua aurkezten ahalko da.

3. Eraikin berriko lizentzia emanen da, baldin eta eranskinaren aurreikuspenak betetzen badira, eta aurreikusitako irtenbidea hobetzea dakarten aldaketei kalterik egin gabe.

34. artikulua. Hirigintzako araubidearen eta onarturiko obra moten arteko lotura.

1. Artikulu honen amaieran erantsi den taulan, esleituriko hirigintzako araubidearen arabera eraikin batean egiten ahal diren obra motak adierazi dira.

2. Beraz, taulak kapitulu honen edukia laburbiltzen du, baina kontuan hartu behar da araubide bakoitzean obra mota bakoitzerako eskatzen diren baldintza zehatzak haiei dagozkien artikuluetan ezartzen direla.

ARAUBIDEA

ONARTURIKO OBRAK

ZAHARBERRIKUNTZA

HANDITZEA

ORDEZPENA

OBRA BERRIA

ERAISPENA

Kontserbazio araubidea

Kontserbazioa eta mantentzea

Eraikinen katalogoaren fitxak berariaz onartzen duenean

28. artikuluan ezarritako baldintzak beteta, kontserbazio araubidearen lekapena eskuratzen denean baino ez.

-

28. artikuluan ezarritako baldintzak beteta, kontserbazio arau

Egokitzea

Berritze eta obra berriko araubidea

Kontserbazioa eta mantentzea

-

Eraikinen katalogoaren fitxak ezartzen dituen baldintzak eta lurzati horri aplikatzen ahal zaion hirigintzako araubidea betetzen diren guztietan

Katalogoaren aurreikuspenen arabera, aukera hori duten lurzatietan baino ez

Eraispen lizentziaren eskaerarekin batera, hori ordezten duen obra berrirako lizentzia eskaera aurkezten den guztietan

Indiferentzia araubidea

Eraikinen katalogoaren fitxak ezartzen dituen baldintzak eta lurzati horri aplikatzen ahal zaion hirigintzako araubidea betetzen diren guztietan

-

Eraikinen katalogoaren fitxak ezartzen dituen baldintzak eta lurzati horri aplikatzen ahal zaion hirigintzako araubidea betetzen diren guztietan

-

Eraispen lizentziaren eskaerarekin batera, hori ordezten duen obra berrirako lizentzia eskaera aurkezten den guztietan

Antolamenduz kanpo

Segurtasuna eta higienea direla-eta behar diren konponketak baino ez

-

-

Eraikinen katalogoaren fitxak ezartzen dituen baldintzak eta lurzati horri aplikatzen ahal zaion hirigintzako araubidea betetzen diren guztietan

Beti

III. titulua

Hiri lurzoruaren araudi partikularra

1. kapitulua

Araudi horren sistematika

35. artikulua. Kapituluen edukia.

1. Titulu honen kapituluetan plan bereziaren eremuan lehendik dauden edo eraikitzen ahal diren eraikinen kudeaketa, eraikigarritasun, erabilera eta forma baldintzak ezartzen dira.

2. Baldintza horiek aplikatzeko, eraikin edo lurzati bakoitzari esleitzen zaizkion hirigintzako araubidea eta ordenantza hartu beharko dira kontuan.

36. artikulua. Eraikinen eta lurzatien katalogoa.

1. Plan bereziak eraikinen eta lurzatien katalogoa ditu bere dokumentuen artean. Katalogo horretan plan bereziaren eremuan dauden eta gaur egun eraikinak dituzten lurzatietako bakoitzerako fitxa dago.

2. Ondorio praktikoetarako, katalogoak eraikin ezberdintzat jotzen ditu forma eta bolumen ezaugarriak (solairuen kopurua, estalki mota eta abar) dituzten eraikuntza-atalak, nahiz eta eraikin horiek egiturazko elementu komun batzuk izan.

3. Lurzatian eraikin bat baino gehiago badaude, nagusia izanen da fatxada espazio publikora begira duena, eta bestea, aldiz, eraikin osagarritzat joko da. Eraikin nagusiaz gain, eraikin osagarri bat baino gehiago badaude, eraikin horietako bakoitza identifikatzeko, gako ezberdina esleituko zaie: EA.1, EA.2, etab.

4. Katalogoaren bidez, eraikin bakoitzerako araudi honen I. tituluan ezarritako hirigintzako araubideetako bat ezarriko da, eraikin horietan egiten ahal diren jarduketek bete beharreko baldintza partikularrak finkatuko dira, eta, hala denean, hari dagokion babes maila esleitzen zaio. Horren ondorioz, IV. tituluan aipatzen den babes araudiak osatzen duen katalogoa bat dator 35/2002 Foru Legearen 63. artikuluaren aurreikuspenekin, planaren eremurako.

5. Halaber, katalogoak multzo historikoaren eremuan kokatuta dauden eta eraikinik ez duten lurzatietarako fitxa dauka, eraikigarriak diren ala ez adierazita eta horietako bakoitzaren eraikuntza aukerak ezarrita.

37. artikulua. Elementu ezegokiak.

1. Eraikinen eta lurzatien katalogoaren fitxetan eraikinean dauden eta hiribilduko arkitektura tradizionalaren ikuspuntutik ezegokiak diren elementuak identifikatzen dira.

2. Multzo historikoan tipologia bat baino gehiago daudela eta eremuetako batzuek ezaugarri propioak dituztela kontuan hartuta, katalogoaren fitxen baldintza partikularren atalean elementu ezegoki horietako batzuk finkatzen dira edo horiek kendu beharra ezartzen da, obra zehatz batzuk egiten direnean. Elementu horietako bat finkatzeak hori kendu beharrik ez egotea dakar. Hala ere, hori kentzea onartuko da, eraikinaren fitxan berariaz bestelakoa ezarri ezean.

3. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen kasuak alde batera utzita, katalogoak ezegokitzat jotzen dituen elementuak kendu beharko dira, obra handiak egiten direnean edo obra horiek elementu ezegokia edo horrek hartzen duen eraikuntza elementua ukitzen dutenean.

4. Gainerako elementu ezegokiei dagokienez, fitxak adierazten du noiz kendu beharko diren, edo hurrengo idatz-zatian oro har ezarritakoari lotzen zaio.

5. Jarraian adierazten diren elementuak -katalogoan identifikatzen diren ala ez kontuan hartu gabe- kendu egin beharko dira, kasu bakoitzean aipatzen diren jarduketak egitean:

a) Metalezko edo fibrozementuzko estalkiak, haien egoera dela-eta estalkiaren materiala ordeztu behar denean edo estalkiaren egitura aldatu nahi edo behar denean.

b) Haien forma dela-eta (pinoien jarrera, malda, teilatu-hegalen ezaugarri formalak eta materialak, etab.) ordenantzetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten estalkiak, haien egoera dela-eta estalkiaren egitura ordeztu behar denean edo hori aldatu nahi denean. Era berean, kasu horretan estalki lauak sartzen dira, beste eraikin baten ondoan egoteagatik horien ordez estalki inklinatuak jartzeak lehendik dagoen baoren bat ixtea ekarri ezean.

c) Harlanduaren imitazioa, pintatuz edo emokadura hondatuz: Fatxada horretan emokadura ordezten denean edo berregituratze obrak egiten direnean.

d) Harrizko fabrikaren albo-juntura nabarmenak, hondatuz edo pintatuz, fatxada horretan emokadura ordezten denean edo berregituratze obrak egiten direnean.

e) Leihoburu ezegokiak: Horiek dituen fatxada ukitzen duten berregituratze obretan.

f) Harrizko plakazko estaldura: Berregituratze kalifikatuko obrak egiten diren guztietan eta plakazko estaldura duen fatxadako baoen %50 edo gehiago aldatzea edo egitea dakarten berregituratze obrak egiten direnean. Plakazko estaldurak lurzatiko itxituran daudenean eta azaleraren %25ean edo hortik gorakoan egoera txarra dutenean, ez da onartuko plakazko estaldura hori ordeztea, eta itxitura ordenantzetan ezarri bezala egin beharko da.

g) Emokadurak estalitako izkinetako kateadurak. Fatxadaren emokadura berritzen denean, horiek leheneratu eta agerian geratu beharko dira.

h) Ateak eta arotz lan metalikoak: Haien egoera dela-eta horiek ordeztu behar direnean edo aldatu nahi direnean, aplikatzen ahal zaizkien ordenantzetan (ORD-A edo ORD-B) ezarritako baldintzak betetzen dituzten arotz lanak erabiliko dira.

i) Aplikatzen ahal diren ordenantzetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten balaustradak eta karel trinkoak, barandak eta, oro har, babes elementuak: Haien egoera dela-eta horiek ordeztu behar direnean edo aldatu nahi direnean, aplikatzen ahal diren ordenantzetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten barandak erabiliko dira.

j) Pertsiana bilgarriak: Pertsianari dagokion baoaren arotz lanak ordezten direnean.

k) Aplikatzen ahal diren ordenantzen baldintzak betetzen ez dituzten lurzatiko itxiturak. Haien egoera dela-eta horiek ordeztu behar direnean edo aldatu nahi direnean, aplikatzen ahal diren ordenantzetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten barandak erabiliko dira. Gainera, hurrengo azpiatalean adierazten dena hartu beharko da kontuan.

l) Lurzatiko harri emokatuzko itxiturak: harria agerian utzi beharko dute, emokaduraren egoera dela-eta azaleraren %25ean edo hortik gorakoan berritu behar denean.

6. Aurreko idatz-zatian aipatzen den lotura ez da zehatza. Hori dela eta, idatz-zati horretan ezarri ez diren kasuak 2. idatz-zatian adierazten den irizpidea aplikatuz konpondu beharko dira.

38. artikulua. Eraikuntzari buruzko ordenantzak.

1. PEP.NOR 3 araudi planoak ordenantza bat esleitzen dio planaren eremuan sartutako lurzatietako bakoitzari. Gainera, eraikinen bat duten lurzatiei dagokienez, datu hori katalogoan ere adierazten da.

2. Titulu honen 4. eta 5. kapituluetan ezarri bezala, eraikigarritasun eta forma baldintzak ezberdinak dira zati batean, ORD-A ala ORD-B ordenantza aplikatzen den kontuan hartuta.

39. artikulua. Aplikazio eremua.

1. Jatorrizko gunearen ordenantza (ORD-A) Aurizko gune historikoaren hiri ehunari aplikatzen zaio. Herrigune horrek jatorrizko ezaugarri morfologiko eta tipologikoei eusten die funtsean.

2. Hedapen eremuaren ordenantza (ORD-B) jatorrizko gunearen ondoko eremuei aplikatzen zaie, horietan jatorrizko hiri ehunaren ezaugarriei zati batean bakarrik eusten zaiela.

3. Ordenantza horietako bakoitzean ezartzen diren baldintzak osorik aplikatzen zaizkie ordezpen obrei edo obra berriei.

4. Berregituratze eta egokitze obrek ordenantzek obrak berak aldatuko dituen elementuetarako ezartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte. Dena den, obra mota horretan ordenantzak ez betetzeko salbuespenak onartzen ahalko dira, lizentzia behar duen proiektuak justifikatzen badu baldintza horiek ez datozela bat zaharberritu nahi den eraikinaren ezaugarriekin. Baimen horrek Vianako Printzea Erakundeak aurretik txosten loteslea ematea eskatuko du.

5. Gainera, katalogoaren eraikin batzuei buruzko fitxetan berariaz aipatzen dira eraikin horietan egiten diren obrek bete beharreko berariazko baldintzak. Kasu horietan, ordenantzen aplikazioak baldintza horien betetze-maila osatzen du.

2. kapitulua

Hiri lurzoruaren kudeaketa eta eraikigarritasun baldintzak

40. artikulua. Gutxieneko lurzati eraikigarria.

Eraikigarriak dira lurzati guztiak, baratze gisa erabili ohi direnak, PEP.NOR.2.0 erabilera planoan horrelakotzat jotzen direnak eta, 47.2 artikuluan adierazi bezala, jada eraikita dauden beste lurzati batzuei lotuta daudenak izan ezik.

41. artikulua. Lurzatia banantzeko baldintzak.

1. Bi eraikin edo gehiago izateagatik banantzen ahal diren lurzatiak adierazten dira eraikinen katalogoan. Horrela, lurzati berrietako bakoitzak eraikin bat izanen du, bizigarritasun zedula eskuratzeko beharrezko baldintzak dituena. Banantzeko lizentziaren eskaerak lurzati berrien eraikinak baldintza hori betetzen duela egiaztatzeko behar den dokumentazio grafikoa gehitu beharko du.

2. Plan bereziaren hiri lurzoruan kokaturiko gainerako lurzatiak ezin dira banandu. Nolanahi ere, Udalaren lurzatiak banantzen ahalko dira, lehengo herrilurretako lurzatiak zirenak, bananketa horren helburua lurzoruko erabilera eta jabari publikoko azalera handitzea bada.

42. artikulua. Lurzatien eransketa.

Debekatuta dago lurzatien eransketa, bizitegitarako eraikina duen lurzati bati baratzea edo eraikin osagarria daukan beste lurzati bat gehitu nahi zaionean izan ezik. Nolanahi ere, plan bereziak jatorrizko lurzatietako bakoitzerako ezartzen dituen forma baldintzei eutsiko zaie.

43. artikulua. Espazio publikoaren lagapena eta urbanizazioa.

Araudi planoetan (PEP.NOR 1 eta PEP.NOR 3), bai bideak handitzeko, bai aparkatzeko lekua egoteko, espazio publikorako laga behar diren eremuak adierazten dira. Espazio horren urbanizazioak bermatu beharko du bide horren urbanizazioarekin koherentea izanen dela (materialei eta diseinuari dagokienez).

3. kapitulua

Hiri lurzoruaren erabilera baldintzak

44. artikulua. Kalifikazio xehakatua.

1. PEP.NOR 2 planoan lurzoruaren eta eraikinaren erabilera xehakatua ezarri da, honako erabileretako bat esleituta.

2. Eraikinean.

a) Bizitegia.

b) Biltegia.

c) Ekipamendua.

3. Eraiki gabeko lurzoruan.

a) Baratzea.

b) Bizitegitarako lurzati librea.

c) Ibilgailuetarako bideak.

d) Oinezkoentzakoak.

e) Plazak.

45. artikulua. Balizko beste erabilera batzuk.

1. PEP.NOR 2 planoan esleituriko erabilerez gain, honako hauek bizitegitarako erabilerarekin bateragarritzat jotzen dira:

a) Aldi baterako bizitegiak edo komunitate bizitegiak (aldi baterakoak: hotelak, ostatuak eta pentsioak; komunitatekoak: zahar-etxeak, erlijioari lotutakoak...).

b) Garajea.

c) Merkataritza (txikizkako merkataritzarako establezimenduak) eta hirugarren sektorekoa (haien zerbitzuak hartzen dituzten pertsonentzat zabalik dauden establezimenduak).

d) Abokatu eta arkitektoen bulego profesionalak eta abar.

e) Artisautza lantegiak. Banakako edo familiako produkzio edo zerbitzu jarduerak barne hartzen ditu, 5 Kw-tik gorako potentzia ez duten aparatuak baditu eta jarduera gauzatzeko azalera erabilgarria 125 m²-tik gorakoa ez bada. Adibidez: ile-apaindegiak, jostundegiak, gozogintzako lantegiak eta abar.

f) Mota guztietako elkarteen egoitzak.

g) Tabernak, jatetxeak eta jolas zerbitzuak.

2. Araudi grafikoaren bidez biltegiaren erabilera esleituta duten eraikinetan honako erabilera hauek ere gauzatzen ahalko dira:

a) Garajea.

b) Merkataritza (txikizkako merkataritzarako establezimenduak) eta hirugarren sektorekoa (haien zerbitzuak hartzen dituzten pertsonentzat zabalik dauden establezimenduak).

c) Abokatu eta arkitektoen bulego profesionalak eta abar.

d) Artisautza lantegiak. Banakako edo familiako produkzio edo zerbitzu jarduerak barne hartzen ditu, 5 Kw-tik gorako potentzia ez duten aparatuak baditu eta jarduera gauzatzeko azalera erabilgarria 125 m²-tik gorakoa ez bada. Adibidez: ile-apaindegiak, jostundegiak, gozogintzako lantegiak eta abar.

e) Mota guztietako elkarteen egoitzak.

f) Tabernak, jatetxeak eta jolas zerbitzuak.

3. Debekatuta daude oro har multzo historikoan nekazaritza eta abeltzaintzako eta industriako erabilerak, artikulu honen 1.e) eta 2.d) ataletan aipatzen diren artisautza industriak eta familiakoak izan ezik.

4. Artikulu honen 1. eta 3. idatz-zatien artean aipatzen diren erabilerak ez direnak ezartzeko aukera agertzen bada, erabilera antzekoenerako ezarritako araubidea aplikatuko da, bizitegitarako erabilerarekin bateragarria den aztertuta.

46. artikulua. Etxebizitzen gehieneko kopurua.

1. PEP.NOR 2 planoaren arabera bizitegitarako erabilera duen eraikin batek izaten ahal dituen etxebizitzen gehieneko kopurua honako baldintza hauek mugatuko dute, eraikinen eta lurzatien katalogoak beste baldintza batzuk adierazten dituenean izan ezik:

a) Hiru etxebizitza, gehienez.

b) Etxebizitzaren batez besteko azalera eraikia, garajeak okupatutako azalera kenduta, 60 m2-koa edo handiagoa izanen da.

c) Lurzati librean edo eraikinaren barnean, aparkaleku kopuru jakin bat ezarri beharko da, hain zuzen ere etxebizitza kopurua bider 1,5 eginez ateratzen den kopurua, edo hortik gorakoa.

2. Baldintza horiek obra berrietan zein etxebizitza kopurua gehitzea dakarten ordezpen edo zaharberrikuntza obretan bete beharko dira.

3. Dena den, etxebizitzako aparkalekuen kopuruaren eskaera lekatzen ahalko da ordezpen edo zaharberrikuntza obrak egiten direnean, lurzatiaren edo eraikinaren ezaugarriak direla-eta baldintza horiek bete ezin direla justifikatzen bada.

47. artikulua. Bizitegitarako lurzati librearen erabilerak.

1. PEP.NOR.2 erabilera planoan eraikinak okupatu gabeko bizitegitarako lurzatiaren eremuak adierazi dira. Hala eta guztiz ere, eraikinak lurzoru hori okupatzen ahalko du, PEP.NOR.1 forma planoan okupazio hori onartzen duten eraikuntza lerrokadurak ezartzen direnean.

2. Halaber, bizitegitarako lurzati librearen erabilera esleitzen zaie, eraikinik ez duten arren, jada eraiki diren bizitegitarako beste lurzati batzuei erabileraren eta jabetzaren aldetik lotuta dauden lurzati batzuei. Inguruabar hori berariaz adieraziko da katalogoaren fitxan, eta kasu horietan lurzati horiek eraikiezinak izanen dira.

48. artikulua. Baratzeen eta lorategien erabilera.

1. Erabilera hori esleituta duten lurzatien izaera babesteko, horietan debekatuta dago edozer eraikitzea. Hori dela eta, PEP.NOR.3 planoan eraikiezinak direla adieraziko da.

2. Dena den, katalogoaren fitxak lurzatia ixtea onartzen badu, itxiko diren mugetako baten gainean estalpea izatea baimenduko da, 49.3 artikuluan eraikin horretarako ezartzen diren baldintzak betetzen dituena.

4. kapitulua

Jatorrizko gunearen ordenantza (ORD-A)

1. ATALA

Forma eta bolumen baldintzak

49. artikulua. Lurzatiko eraikinen kopurua.

1. Ordezpen obretan ezin izanen da gehitu eraikinen lehengo kopurua.

2. Eraikinen eta lurzatien katalogoaren fitxan bestelako determinazioa ezartzen denean izan ezik, plan berezi honek indarra hartzen duenean gehieneko azalera eraikia eta lurzatiaren gehieneko okupazioa izanen dira lurzati horretan dagoen eraikinari dagozkionak.

3. Ez da eraikintzat jotzen lurzati librean kokatzen ahal den egurtegia (gehienez bat lurzati bakoitzeko). Honako ezaugarriak izanen ditu: 15 m²-ko gehieneko azalera, 2,50 m-ko gehieneko garaiera, eta aurrealdeetako itxiturarik gabe. Hala ere, lurzatiko eraikinen baten gainean jartzen ahalko da, baina kasu horretan ezin izanen da ikusi bide publikotik. Horrez gain, LAHFLren 64. artikuluaren arabera ematen diren eraikuntzari buruzko udal ordenantzak bete beharko ditu.

50. artikulua. Eraikinaren garaiera: solairu kopurua.

1. Kontserbazio araubidea duten eraikinetan teilatu-hegalaren garaiera eta eraikinak egun duen solairu kopurua finkatzen dira, 28. artikulua aplikatuta egiten diren aldaketei kalterik egin gabe.

2. Gainerako araubideetan, ordezpen edo obra berriko obrak egiten badira, solairu kopurua forma planoetan (PEP.NOR.1) finkatuko da. Horietan hurrengo gakoak erabiltzen dira:

B

Beheko solairua

I

Beheko solairuaren gaineko solairu bat

II

Beheko solairuaren gaineko bi solairu

3. Aurreko idatz-zatian adierazitako kasuetan:

a) Teilatu-hegalaren gehieneko garaiera solairu kopuruaren araberakoa izanen da:

B

Teilatu-hegalaren gehieneko garaiera: 3,40 m

B+I

Teilatu-hegalaren gehieneko garaiera: 6,50 m

B+II

Teilatu-hegalaren gehieneko garaiera: 9,00 m

b) Indiferentzia araubidean, ordezpen obrak aurreko atalean adierazten den garaieraraino bakarrik heltzen ahalko dira, ordezten den eraikinak garaiera hori edo handiagoa badu.

c) Kasu guztietan, forma planoan adierazten diren solairuez gain, estalkipea eraikitzen ahalko da, adierazten den teilatu-hegalaren gehieneko garaiera errespetatuta.

51. artikulua. Teilatu-hegalaren garaiera.

1. Teilatu-hegalaren garaiera eraikinaren euskarria den lurzorutik (publikoa edo pribatua) teilatu-hegalaren eta fatxadaren arteko elkarguneraino neurtuko da beti, hurrengo idatz-zatietan adierazten den bertikalean.

2. Estalkia fatxada nagusian pinoia (triangeluarra edo trapezoidala) egoteko moduan jartzen denean, teilatu-hegalaren garaiera fatxada nagusiaren bi ertzetan neurtuko da. Bi garaiera horien batezbesteko aritmetikoa eraikin horretarako ezarritako teilatu-hegalaren gehieneko garaiera bezalakoa edo txikiagoa izan beharko da.

3. Gainerako kasuetan teilatu-hegalaren garaiera fatxada nagusiaren erdi-erdian kokaturiko bertikalean neurtzen da.

52. artikulua. Lurzatiaren okupazioa eta azalera eraikigarria.

1. Berritze, obra berri eta indiferentzia araubideetan eraikin berriak PEP.NOR1 forma planoan ezarritako gehieneko lerrokadurak errespetatu beharko ditu.

2. Gainera, eraikin berriak lurzatian okupatutako azalerak hurrengo baldintza beteko du:

a) Ordezpen jarduketa bada, lurzatian okupatutako azalera ordezten den eraikinak okupatzen zuena bezalakoa edo txikiagoa izan beharko da.

b) Obra berria bada, okupatzen ahal duen gehieneko azalera katalogoaren fitxan ezartzen da.

3. Gehieneko azalera eraikigarria gehieneko lurzatiaren okupazioaren eta eraikin horretarako ezarritako solairu kopuruaren aplikazioak zehazten du.

53. artikulua. Eraikin nagusiaren kokapena.

1. Eraikin nagusia fatxada nagusia kalera begira dagoela kokatuko da beti, lerrokadura ofizialaren gainean edo horretatik atzeraemanda. Nolanahi ere, forma planoetan ezartzen diren gehieneko edo nahitaezko lerrokadurak errespetatu beharko dira.

2. Eraikin osagarriaren estalkiak ezin izanen du unitatea osatu eraikin nagusiaren estalkiarekin.

3. Fatxada nagusia atzeraemanda dagoenean, ez da onartuko inolako eraikinik egitea fatxadaren eta lerrokadura ofizialaren artean.

4. Plan berezi honek indarra hartzen duenean lehendik dauden eta baldintza hori betetzen ez duten eraikin osagarriak finkatzen dira, baina, ordezpen obrak egiten badira, eraikin berria artikulu honetan ezartzen diren baldintzetara egokitu beharko da.

54. artikulua. Eraikin nagusiaren forma eta bolumena.

1. Eraikin nagusiaren oinplanoa angeluzuzena izanen da, eta alde handienaren eta txikienaren arteko proportzioa 1,5ekoa edo handiagoa izanen da.

2. Alde txikiena fatxada nagusia izanen da, espazio publikora begira egonen da, eta 5,50 m-ko gutxieneko luzera izanen du, lurzatiaren zabalera dela-eta hori egin ezin denean izan ezik. Gainerako fatxadak alboko fatxadak izanen dira.

3. Izkinan dauden lurzatietan, eraikinak jatorrizko gunean nagusia den orientazioa izanen du (San Nikolas kalearekiko perpendikularra, nabarmenki).

4. Estalkia inklinatua izan beharko da, eta ordenantzaren (67. artikulua) estetika eta eraikuntza baldintzetan ezartzen diren isurkiak eta maldak errespetatuko ditu.

5. Eraikinaren solairu guztiek azalera osoa okupatuko dute.

55. artikulua. Eraikin osagarriaren kokapena.

1. Eraikin osagarria eraikin nagusiaren ondoan baino ezin izanen da kokatu.

2. Eraikin osagarriko fatxada ezin izanen da lerrokatu bizitegitarako eraikineko fatxada nagusiarekin, eta fatxada nagusiaren lerrokaduratik metro bat atzerago, gutxienez, kokatu beharko da.

3. Eraikin osagarriaren estalkiak ezin izanen du unitatea osatu eraikin nagusiaren estalkiarekin.

56. artikulua. Eraikin osagarriaren forma eta bolumena.

1. Eraikin nagusiak oinplano angeluzuzena izanen du.

2. Eraikinak solairu bakarra izanen du, eta teilatu-hegalaren gehieneko garaiera 3,50 m-koa izanen da. Arau orokor horren salbuespenak onartuko dira, eraikinaren katalogoaren fitxan berariaz adierazten denean.

57. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

1. Eraikina lerrokadura ofizialaren gainean jartzen bada, eraikinaren alboko aldeetan kokaturiko lurzatiko itxiturak lerrokadura ofizialetik 100 cm atzerago, gutxienez, kokatuko dira.

2. Eraikina lerrokadura ofizialetik atzerago kokatzen bada, eraikinaren alboko itxiturak fatxadaren planotik 10 cm atzerago, gutxienez, kokatu beharko dira.

3. Lurzatiko itxiturak harrizkoak, obra emokatuzko fabrikakoak, burdinazkoak edo heskaizkoak izanen dira, eta ez dute 150 cm-tik gorako garaiera izanen. Hala ere, itxitura harrizkoa edo obra emokatuzko fabrikakoa bada, haren gehieneko garaiera 120 cm-koa izanen da, nahiz eta burdinarekin edo heskaiarekin osatzen ahalko den 150 cm-raino. Debekatuta dago burdin hesiaren goialdean puntako elementuak egotea.

4. Hirikoak diren eta ez diren beste finka batzuekiko gainerako mugetan itxitura aurreko idatz-zatian adierazitako ezaugarriekin egiten ahalko da, ala heskaiarekin, hesi metalikoarekin edo zurezko sarearekin osatzen edo horiekin ordezten ahalko da 200 cm-raino. Zurezko piezak azalera bertikalean zati trinkoa babes azalera osoaren %50etik gorakoa ez izateko moduan kokatuko dira.

5. Ez da onartuko inola ere itxituren eremu ez-trinkoetan (lerrokadura ofizialean edo beste muga batzuetan) elementu opako edo zeharrargiak jartzea (adibidez, plastikoa, kanaberak eta abar).

6. Artikulu honetan ezarritako baldintzak obra berria edo ordezpena egiten denean ez ezik, jada eraiki den lurzati batean itxitura berria eraiki nahi denean ere aplikatzen ahalko dira.

2. ATALA

Estetika eta eraikuntza baldintzak

58. artikulua. Fatxadako materialak.

1. Eraikinen kanpoko itxiturak karezko morteroarekin emokatuko dira -udalerrian egin ohi den bezala-, edo, beste material bat bada, masako emokadura koloreztatua izanen da, zuri matean, hain zuzen. Fatxada nagusia harlanduzko lanez egiten ahalko da, baita izkinetako kateadurak edo edozein fatxadatako baoen janbak ere.

2. Ageriko harriaren kasuan, hiribilduko etxeetan ohikoak direnak erabili beharko dira eta, bereziki, kareharriak. Hurrengo motetako bat aukeratuko da, eta motak elkarrekin konbinatzen ahalko dira portadetan eta izkinetako kateaduretan:

a) Aezkoako edo Baztango gorria.

b) Orotz-Beteluko edo Sepulvedako beixa.

c) Indurain grisa edo Debakoa.

3. Muga geografikoak adierazten dira harriaren ezaugarriak zehazteko, eta, beraz, ez dakar jatorri geografiko zehatzik ezinbestean.

4. Ageriko harriaren kasuan, aldeek mutxardadura izanen dute, eta ohiko aparailuak erabili beharko dira: luzekako edo luze-zeharkako harlanduak edo harlanduskoak. Ez da inoiz ere onartuko albo-junturak berriro pintatzea edo hargin-lanak agerian uztea, horiek irregularrak badira.

5. Harria elementu batzuetan (hala nola izkinetako kateadurak edo baoetako janbak) bakarrik agerian dagoenean eta gainerako elementuetan emokatuta dagoenean, emokaduraren eta harriaren kanpoko azalera plano berean egon beharko dira. Emokadura harlangaitz-hormako fabrikaren gainean jartzen bada, eta, beraz, agerian utzi nahi den harria baino gehiago irteten bada, horretara hurbiltzean alakaketa izanen du angelu esekiaren bidez.

6. Ez da onartuko harrizko plakazko estaldura. Hori dela eta, agerian utzi nahi diren harriak paramentu autosostengatzailea emateko behar bezain lodiak izanen dira. Hormigoizko edo altzairuzko egitura eta izkinetako kateadurak erabili nahi badira, barnetik hustu diren harriak erabili beharko dira, izkinaren ertzaren ondoan albo-junturarik utzi gabe harroinak estaltzeko.

7. Berregituratze edo egokitze obrek agerian utzi beharko dute beti harlanduaren teknika. Gainerako fabriketan emokadurari eutsiko zaio.

8. Ez da onartuko ageriko adreilua, ezta zurezko bilbadura ere.

59. artikulua. Azpadurak, kateadurak eta oinaldeak.

1. Itxitura zarpiatu edo emokatuetan, baoetako harrizko azpadurak eta eraikinaren izkinetako kateadura onartuko dira, baina kasu horietan ingurunean ohikoa den harria erabili beharko da. Harriaren gutxieneko lodiera 15 cm-koa izanen da, eta haren aparailuak aurreko artikuluan ageriko harriaren fabrikarako ezarri diren baldintzak beteko ditu. Nolanahi ere, harri landua, mekanikoki zerratu gabea eta leundu gabea, erabiliko da.

2. Harrizko oinaldeek baldintza bera bete beharko dute, eta ezin izanen dira beheko solairuko leihoen leiho-ertza baino garaiagoak izan.

3. Ez da onartuko baoen azpadura edo izkinetako kateadura imitatzea, emokadura handituz edo koloretan pintatuz. Hala eta guztiz ere, ageriko harrizko oinalderik ez badago, kolore ilunean pintatzea onartuko da. Haren gehieneko garaiera beheko solairuko leihoen leiho-ertzena izanen da.

4. Debekatuta daude zurezko ateburuak eta buru aizunak.

60. artikulua. Baoen osaera.

1. Fatxadetako baoen kokapenak trikoteak baoaren gainean daukan nagusitasuna agertu beharko du.

2. Horregatik, solairu bakoitzean baoen zabaleraren eta trikotearen zabaleraren arteko proportzioa ezin izanen da 1/1,5ekoa baino handiagoa izan.

3. Nolanahi ere, bao baten kanpoko ertza eraikinaren ertzetik metro batera, gutxienez, egon beharko da.

4. Fatxada nagusian eta atzekoan baoek osaera ardatz bertikalak eta horizontalak errespetatuko dituzte. Eraikinaren sarbide nagusia fatxada nagusian kokatuko da.

5. Alboko fatxadetan baoak ausaz antolatzen ahalko dira, baina, nolanahi ere, 2. idatz-zatian ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

61. artikulua. Baoen forma.

1. Hurrengo artikuluan ezartzen denari kalterik egin gabe, baoek proportzio angeluzuzenak eta bertikalak izanen dituzte beti: gehieneko zabalera 120 cm-koa izanen da, eta garaiera zabaleraren 1,2koa edo handiagoa izanen da.

2. Salbuetsita egonen dira estalkipean dauden baoak, hor bao karratuak edo horizontalak onartuko baitira, haien zabalera gainerako solairuetako baoen zabalera baino handiagoa ez bada.

3. Baoen leiho-ertza forjatutik 90 cm-ko garaieran, gutxienez, kokatuko da (hala denean, arotz lanetan bastidore finkoa jarriko da, CTE-DB-SU1 agiriaren 3.2.1 zenbakian eskatzen den babesa bermatzen duena).

4. Balkoiei dagozkien baoak (hegala izanda ere) ardatz berean kokatzen diren gainerako baoak bezain zabalak izanen dira, eta ez dute izanen 220 cm-tik gorako garaierarik.

5. Fatxada nagusiko sarbideko ateari dagokion baoak 250 cm-ko gehieneko garaiera izaten ahalko du, ateburuaren barnealdearen eta lehen solairuko forjatuaren behealdearen arteko distantzia 50 cm-koa, gutxienez, bada. Dena den, garaiera zabaleraren 1,2koa edo handiagoa izanen da.

62. artikulua. Garajeetako eta biltegietako ateak.

1. Garajeetako eta biltegietako ateek 300 cm-ko gehieneko zabalera eta 250 cm-ko garaiera izaten ahalko dituzte, ateburuaren barnealdearen eta lehen solairuko forjatuaren behealdearen arteko distantzia 50 cm-koa, gutxienez, bada.

2. Ahal den guztietan, ate horiek eraikin osagarrian jarriko dira edo, bestela, alboko fatxadetako batean, eta inoiz ez fatxada nagusian.

3. Bao horien arotz lanek 71. artikuluan oro har ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, nahiz eta egitura metalikoa erabiltzea onartzen den, artikulu horretan adierazten diren materialetako batekin kanporantz estaltzen bada. Berariaz debekatuta daude pertsiana motako itxiturak.

63. artikulua. Bao berriak egitea.

Araudi honetan ezarritako gainerako baldintzak beteta, fatxadetako baten batean bao berriak egiten direnean, janbak bao berriak hartzen dituen fatxadaren ezaugarriak kontuan hartuta egin beharko dira, Zehazki:

a) Ageriko harrizko fatxadetan janbak harlanduzkoak izanen dira, eta leihoburua eta leiho-ertza -hegala badu, hori txikia izan arren-, aldiz, harri bakar batez eginen dira. Dena den, baoaren goialdea arku zuzen batez egiten ahalko da, ezkutuko metalezko edo hormigoizko habe batek arkua sendotuko duela ala ez. Era berean, leiho-ertza hainbat piezak osatzen ahalko dute.

b) Fatxada emokatuetan bao osoa emokatuko da, harrizko azpadura izan ezean.

64. artikulua. Balkoien baldintzak.

1. Balkoiak lehen solairuan baino ez dira onartuko, eta 80 cm-ko hegala izanen dute, gehienez. Lauza irtenak erabiliko dira, lauzaren euskarri habeak fatxadatik harantzago jartzea eragotzita. Hegal hori fatxadarekiko perpendikularrak diren zurezko habeen bidez egitea onartuko da, baina haien eraikuntza funtzioak eskatzen dituen eskuairaldeak eta formak izan beharko dituzte, egiturazko beste elementu batzuk xaflaz edo zurez estaltzea eragotzita.

2. Hegalaren lauzak 15 cm-ko lodiera izanen du, gehienez. Lauzaren goiko akabera ezin izanen da kanpora begira egin, eta ezarritako 15 cm-ko gehieneko ertzaren barnean geratuko da. Ez da onartuko hegalak jabaloien edo besoen gainean jartzea.

3. Balkoiaren oinplanoa angeluzuzena izanen da. Oinplanoaren luzerak jarraian adierazten diren baldintzak bete beharko ditu, zein fatxadatan dauden kontuan hartuta.

4. Fatxada nagusiko balkoiek, haize-kontrako hormei lotutakoek, fatxada nagusi osoa hartuko dute, haize-kontrako bi horma daudenean. Haize-kontrako horma bakarra dagoenean, haren luzerak hurrengo baldintzak bete beharko ditu: 200 cm-koa edo hortik gorakoa izatea, eta fatxadaren aurrealdearen erdia baino luzeagoa izatea.

5. Alboko fatxadetan balkoien aurrealdea 200 cm-tik gorakoa eta 400 cm-tik beherakoa izan beharko da.

6. Balkoien kanpoko ertzak eraikinaren ertzetatik metro bateko distantzian, gutxienez, egon beharko dira, galeriaren amaiera haize-kontrako horma bat denean izan ezik.

7. Oro har debekatuta daude gorputz irten itxiak, itxituraren materiala (adibidez, obra-fabrika, beiraz hornitutako arotz lanak eta abar) edozein dela ere.

8. Balkoietako barandak burdina forjatuzkoak edo burdinurtuzkoak izan beharko dira edo, bestela, eraikinaren kanpoko arotz lanen akabera berdina duen zurezkoak. Ertz metalikoez egindako baranda ere onartuko da, burdina forjatuan erabiltzen diren eskuairaldeen antzekoak dituena. Beraz, ezin izanen da erabili pletina tolesturik edo makurturik. Debekatuta daude obrako karelak edo balaustradak, harrizkoak edo aurrefabrikatutakoak.

65. artikulua. Teilatu-hegalak.

1. Espazio publikoaren ondoan kokatzen diren estalkiaren isurki triangeluarrak teilatu-hegalean luzatu beharko dira; haien gidalerroa horizontala eta zuzena izanen da beti.

2. Teilatu-hegalak zurezkoak izan beharko dira, eta isurki triangeluarraren planoari jarraikiz kokatuko dira. Horrela, plano horietan kokaturiko piezek (astazaldiak edo gapirioak alboetan; pinoia duen fatxadako petralak...) teilatu-hegalari eusten jarraituko dute.

3. Pinoiaren gainetik irteten den teilatu-hegala errematatzeko pieza bereziak erabiltzen direnean, zeramikazkoak izanen dira beti, eta haien azalera bertikalak azken gapirioa estaliko du, haren ertza gainditu gabe.

4. Lau isurkiko estalkietan, hegalaren behealdea plano horizontal batean harburuak eta oholtxoak jarriz egiten ahalko da.

5. Teilatu-hegalaren hegalak, fatxadatik neurtutakoak, hurrengo baldintzak bete beharko ditu:

a) Isurialde triangeluarrak ura isurtzen duen aldean 50 cm-tik 70 cm-ra artekoa izanen da.

b) Pinoian 50 cm-tik 100 cm-ra artekoa izanen da.

c) Haize-kontrako hormak daudenean, horma horietako puntu irtenenetik neurtutako hegala ez da 30 cm-tik gorakoa izanen.

d) Teilatu-hegala espazio publikoaren sestratik 3,20 m-tik beherako distantzian dagoenean, ezin izanen da haren gainetik jarri, nahiz eta horrek aurreko azpiataletan adierazi den gutxieneko hegala ez izatea ekarri berekin.

6. Teilatu-hegala aurreko idatz-zatian adierazitako gutxieneko luzeran baino laburragoan irtetea onartuko da, gutxieneko hegal hori egoteko alboko lurzatiaren gainean hedatu behar bada. Gainera, hegal hori ezinbestean murriztu beharko da, 3,50 m-tik beherako garaieran badago.

66. artikulua. Atzeraemateko aukera.

1. Arau orokor gisa, debekatuta daude atzeraemanguneak eraikinetako itxituretan. Hona hemen salbuespenak:

a) Kanpora begira dagoen ezkaratzak eragiten dituenak, sarbiderako baoa arku baten bidez estaltzen denean.

b) Eraikinaren bi alboetan haize-kontrako hormak egoteak eragiten duen fatxadaren atzeraemangune orokorra.

2. Haize-kontrako hormak daudenean, fatxadaren bi alboetan jarri beharko dira.

67. artikulua. Eraikin nagusiaren estalkiak.

1. Estalkiak lau isurkikoak izanen dira, eraikinen katalogoaren fitxan berariaz adierazten diren salbuespenak egonda. Kanporantz isuriko dute beti.

2. Eraikinaren aurrealdearen gainean kokaturiko estalkien isurialde triangeluarrak laburragoak izaten ahalko dira, baldin eta isurialde triangeluar horren garaiera alboko isurialde triangeluarren garaieraren 1/3 edo handiagoa bada.

3. Lau isurkiko estalkiek %90 eta %100 arteko maldak izanen dituzte; bi isurkiko estalkietan, berriz, maldak %75 eta %90 artekoak izanen dira. Estalkiaren isurialde triangeluarrak etenak izaten ahalko dira, maldari buruzko baldintzak errespetatzen dituen inguratzailearen barnean badaude. Estalkiak simetria-ardatzaren arabera kokatzea eskatuko da, eta, gainera, maldak berdinak edo antzekoak izanen dira gailurraren bi alboetan.

4. Eraikinaren oinplanoak hori onartzen duenean, estalkia simetria-ardatzaren arabera kokatuko da. Nolanahi ere, isurialde triangeluarren maldak berdinak edo antzekoak izanen dira gailurraren bi alboetan.

5. Estaltzeko material gisa zeramikazko teila laua (Marseillako teila edo antzekoa) erabiliko da. Eraikinen katalogoan arau orokor horren salbuespenak onartzen dituzten eraikinak adierazten dira. Horrez gain, kasu bakoitzean adieraziko da zein baldintza bete beharko dituen estaltzeko erabiltzen den materialak.

6. Estalkiaren planoaren gainetik, honako eraikuntza hauek baino ez dira onartuko:

a) Tximiniak, obrakoak izan ohi direnak; hala ere, burdinurtuzkoak ere onartuko dira. Tximinia metalikoak edo beste material batekoak direnean, emokatuta egonen den adreiluko fabrikaz estali beharko dira.

b) Aireztapen hodiak.

c) Antenak, hala denean, espazio publikotik eta bereziki San Nikolas kaletik ahalik eta gutxien ikusten den estalkiko tokian kokatu beharko direnak.

d) Baoek estalkian behar dituztenak, ordenantza honetan horietarako ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

e) Horren ondorioz, berariaz debekatuta daude txapitulak.

f) Elurraren aurkako babesak, kobrezkoak edo beste material batekoak izanen direnak. Altzairu galbanizatua erabiltzen bada, teilaren kolorearen antzekoa erabiliz pintatu beharko da.

68. artikulua. Erretenak eta zorrotenak.

1. Erretenek estalkiko ura biltzen dutenean, horiek teilatu-hegalaren ertzeko ageriko tokian jarriko dira. Horrela, geometrikoki horren luzapena direla emanen du. Ura fatxadaren ondoan kokaturiko zorrotenetatik joanen da.

2. Erretenen eta zorrotenen kokapenak teilatu-hegalak eta fatxadako horma-atalak errespetatuko ditu ahalik eta neurri handienean, fatxadaren osaera orokorrean duten efektua kontuan hartuta. Hori dela eta, proiektu teknikoaren altxaeretan eta sekzioetan behar bezala agertuko dira.

3. Ahal den guztietan, lurzati pribatuko lorategi batera (eremu iragazkorra) zuzenean isuriko dute ura. San Nikolas kalean kokaturiko eraikinetan zorrotenek kalean zehar doazen alboko ubideetan zuzenean isurtzen ahalko dute, ez baitago oinaren parean erregistratzeko moduko kutxatilarik. Beste kale batean kokaturiko eraikinei dagokienez, zorrotenek lurzatian bertan isuri ezin badute, horiek horizontalki luzatu beharko dira espaloiaren azpitik, zintarria zeharkatuta eta horrek eta galtzadak osatzen duten ubidean isurita.

4. Euri-uren sarea eta saneamendu sarea lotzeko, Udalaren baimena behar da. Hori bakarrik emanen da, beste aukerarik ez dagoenean, eta lizentzian hori berariaz adieraziko da. Dena den, ezin da pentsatu baimena dagoenik, lizentzia eskaerarekin batera emandako dokumentazio teknikoan adierazteagatik.

5. Erretenen sekzioa erdizirkularra izanen da nabarmen, eta zorrotenena, ostera, zirkularra. Kobrezkoak, zinkezkoak edo beste metal batekoak izanen dira. Dena den, azken kasu horretan fatxadaren akaberarekin bat datozen koloreetan pintatu edo lakatuko dira. Ez da inola ere onartuko ageriko PVCzko zorrotenik. Zorrotenen beheko bi metroak burdinurtuz edo talkaren kontrako beste edozein materialez egindako tutuekin indartuko dira.

69. artikulua. Eraikin osagarrien estalkiak.

1. Eraikin horien estalkiei eraikin nagusirako ezartzen diren baldintza berdinak aplikatuko zaizkie. Hala ere, eraikin horrek solairu bakarra duenean, %75etik beherako maldak onartuko dira estalkietan, baldin eta %45ekoak edo handiagoak badira.

2. Eraikin osagarria eraikin nagusiari atxikita dagoenean, estalki horren eta eraikin nagusiko fatxadaren edo estalkiaren arteko elkargunea behar bezalakoa izateko kokatu beharko da. Eraikin osagarriaren gailurra eraikin nagusiaren teilatu-hegala baino garaiagoa denean, eraikin horren estalkiaren isurialde triangeluarrak eraikin nagusiaren estalkiaren isurialde triangeluarretara heldu arte luzatu beharko dira.

3. Oro har, eraikin osagarrietan ez dira onartuko estalki lauak edo isurki batekoak, eraikin hori eraikin nagusiaren ondoan badago ere. Eraikinen katalogoan arau horren salbuespenak onartzen dituzten kasuak adierazten dira. Horrez gain, kasu bakoitzean adieraziko da zein baldintza partikular bete beharko dituen estalkiak. Salbuespenezko kasu horietan, estalkia ibiltzeko modukoa bada, babes baranda izan beharko du, 62.9 artikuluan balkoietako barandetarako ezarritako ezaugarri berdinak izanen dituena.

70. artikulua. Estalkiaren planoetako baoak.

1. Teilatupeari argiztapena eta aireztapena eman nahian, argi-zuloak edo sabai-leihoak jartzea onartuko da. Hala ere, horiek ez dira 10 cm-tan baino gehiagotan irten behar teilen goialdeak zehaztutako planotik. Dena den, alboko fatxadetara isurtzen duten isurialde triangeluarretan baino ez dira onartuko. Baina alboko fatxadetara isurtzen duten isurialde triangeluarretan ere debekatuta egonen dira, horiek San Nikolas kalerantz isurtzen badute.

2. Argi-zulo edo sabai-leihoen azalera osoa ez da isurialde triangeluarraren azaleraren %2,5etik gorakoa izanen -ezta %1,5etik gorakoa ere, babes maila edo kontserbazio araubidea duten eta Vianako Printzea Erakundeak kasu zehatzerako egokitzapenari buruz emandako txosten loteslea duten eraikinetan-, eta argi-zulo bakoitzaren kanpoko gehieneko neurriak 55 cm-ko zabalera eta 100 cm-ko garaiera izanen dira. Gainera, haien ertzak teilatu-hegaletatik eta gailurretik 1,5 m-ko distantzian eta isurkien elkargunetik 2 m-ko distantzian egonen dira, gutxienez, eta denak maila berean egonen dira, 1,8 m-ko gutxieneko distantziarekin. Argi-estalkiak barnekoak izanen dira.

3. Debekatuta daude teilatu-gailurraren gainean kokatutako linterna motako sabai-leihoak.

71. artikulua. Arotz lanak.

1. Baoetako arotz lanak zurezkoak izanen dira, hura pintatua edo haren kolorekoa izan, baldin eta zur argia ez bada.

2. Argi-estalkiak kontraleiho trinkoak edo Mallorcako motakoak izanen dira, pintatuak zein haien kolorekoak, eta hiribilduko arkitektura tradizionalean ohi bezala jarriko dira.

3. Arotz lanak pintatzeko, gorri ingelesa, itsas urdina, marroia eta berde iluna erabiltzen ahalko dira. Nolanahi ere, kolore berdina erabili beharko da kanpoko arotz lan guztietarako, gidariak eta beste osagarri batzuk barne.

4. Ez da pertsiana bilgarririk onartuko.

5. Katalogoak ez die babes mailarik esleitu eraikin batzuei, eta horietan kanpoko arotz lanak PVCzkoak edo antzeko beste material sintetiko batez izatea onartuko da, baita aurreko epigrafean adierazitakoarekin bat datozen koloreetan eta tonuetan lakaturiko aluminiozkoak ere, baldin eta ohiko arotz lanen berezko eskuairaldeen eta kanpoko itxuraren antzekoak badituzte. Nolanahi ere, kontraleihoak zurezkoak izanen dira.

72. artikulua. Antenak eta instalazio bereziak.

1. Antenak eta beste edozein instalazio berezi espazio publikotik ahalik eta begi-inpaktu txikiena izateko moduan kokatu beharko dira. Ez dira inola ere kokatuko fatxadetan edo espazio horretatik ikusten ahal den lurzati librean, eta, estalkiaren gainean kokatzen badira, 67.7 artikuluan adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

2. Debekatuta dago metalezko edo hodi aurrefabrikatuzko tximiniak kokatzea eraikineko fatxadetan.

3. Debekatuta dago fatxadan hodi elektrikoak edo beste mota batekoak, eraikinei zerbitzua emateko direnak, kokatzea. Hargune kutxak alboko fatxadetako batean edo, hala denean, lurzatiko itxituren barnealdean kokatuko dira.

4. Enpresa hornitzaileek ez badute onartzen hodi horiek ezkutuan egotea, haien kokapena aztertuko da, haien ibilbideak ahalik eta kalte gutxien ekar diezaion fatxadaren osaerari, norabide bertikalei edo horizontalei jarraikiz eta ageri-agerian ez dauden tokietatik joan daitezen. Gainera, baimena eskatu beharko zaio Udalari, horrela jarduteko. Eskaerarekin batera, hodi hori agerian kokatu beharra azaltzen duten agiriak -enpresa hornitzailearen idazkia, aplikatzen ahal den araudia eta abar- aurkeztuko dira, baita hodien ibilbidea islatzen duen marrazkia ere, kokapen egokiena aukeratu dela jakinarazten duena. Modu berean jokatuko da, hargune kutxak kaletik agerian geratzen den paramentu paralelo batean kokatu behar direnean.

5. Obra lizentziak araudian eta bereziki artikulu honetan ezartzen dena betetzearen baldintzapean emanen dira beti. Hori dela eta, 4. idatz-zatian aipatzen diren baimenak lizentzia emateko zeuden baldintzen aldaketatzat joko dira.

6. Eraikinaren erabilera pribatibokoak ez diren instalazioei dagokienez, enpresa hornitzaileari eskatuko zaio Udalaren baimena eskuratzeko eta jabeari edo ordezkariari baimen horren kopia emateko. Kasu horretan, Udalbatzari dagokio hodiak ibilbide egokiaren arabera egiteko eskatzea, udal teknikarien bidez.

7. Kultura zuzendari nagusiaren 302/2007 Ebazpena (2007ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, ekainaren 29an), Nafarroako zenbait herri eta, horien artean, Auritz Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuen aplikazio eremutik kanpo uzten dituena, erabiliz, debekatuta dago eraikinen estalkian eguzki energia biltzeko plakak jartzea.

73. artikulua. Errotuluak eta publizitatea.

1. Kartel, errotulu, iragarki eta panel bidezko kanpoaldeko publizitatea, pertsona fisiko edo juridikoen, elkarteen edo taldeen izen soziala, salerosketa edo merkataritza jarduerak nahiz jarduera profesionalak, eta informazio orokorrekoak, turismokoak, edo kultura eta aisiako jarduerak aditzera emateko baliatzen direnetara mugatuko da plan bereziaren esparru osoan, betiere plan honetan ezarritako baldintzak betez, eta aurretik udal lizentzia eskuratuta.

2. Lizentzia eskaerarekin batera beharrezko informazioa erantsiko da beti, 1:10 eskalan edo handiagoan egindako errotuluaren marrazkia eta jarri nahi den errotulua agertzen duen fatxadaren altxaera planoa barne.

3. Berariaz debekatzen da kartel, iragarki edo informazioak eraikin, horma edo hesien gainean jartzea, horretarako egokituta ez dauden lekuetan; eta kanpoaldeko euskarriak eta armazoi exentu edo argidunak finkatzea hesi, kale, plaza, eraikin, erlaitz edo teilatuetan, lorategietan edo espazio publikoetan.

4. Solairu ezberdinetan garatzen ahal diren jarduera profesionalak adierazteko plakek 0,15 metro karratuko gehieneko azalera izanen dute, eta beheko solairuko fatxadan kokatzen ahalko dira, sarbideko atearen ondoan. Letrak eta anagramak baino ez ditu izanen, kolore bakarrean eta metalezko akabera duen plakan grabatutakoak. Hainbat jarduera iragarri nahi direnean, mota bereko (materialari, koloreari, letrari eta abarri dagokienez) plakak kokatuko dira, batasuna osatuta multzokatuko direnak.

5. Errotuluak letra solteekin osatuko dira, eta berariaz debekatuta egonen dira errotulu trinkoak, aurreko paragrafoan aipatutako jarduera profesionalak adierazteko plakak izan ezik. Letra solteak elementu gardenen edo armazoien gainean kokatuko dira. Errotuluaren azalera opako osoa 0,42 m²-koa izanen da, gehienez.

6. Honako hauek ere baimentzen ahalko dira:

a) Turismo ostatuak adierazteko plakak, 146/2005 Foru Dekretuak edo hori ordezten duen araudiak ezarri bezala.

b) Farmazien ohiko adierazgarria den gurutze berdea. Hori karratu baten barnean egonen da, eta karratuaren aldea 60 cm-koa izanen da, gehienez. Gurutzearen azalera opakoa izan beharko da.

5. kapitulua

Hedapen eremuaren ordenantza (ORD-B)

1. ATALA

Forma baldintzak

74. artikulua. Eraikinaren forma ezaugarriak.

Hedapen eremuan (ORD-B), proiektatzen diren eraikinek ORD-A ordenantzan jatorrizko gunerako ezartzen diren forma, bolumen eta kokapen baldintzak bete beharko dituzte, salbuespenak salbuespen.

75. artikulua. Eraikin nagusiaren forma.

Eraikin nagusiak oinplano angeluzuzena izanen du, alde handiaren eta txikiaren arteko proportzioa 1,2koa izanen dela. Fatxada nagusia alde txikian jarriko da, eta espazio publikora begira kokatuko da. Izkinan dauden lurzatietan, eraikinak jatorrizko gunean nagusia den orientazioa izanen du (San Nikolas kalearekiko perpendikularra, nabarmenki).

76. artikulua. Atzeraemateko aukera.

Arau orokor gisa, debekatuta daude atzeraemanguneak eraikinetako itxituretan, kanpora begira dagoen ezkaratzak eragiten dituenak izan ezik.

77. artikulua. Ataripe irekiak.

Eraikin nagusiari oinplanoan jarraian adierazitako neurriak, gehienez, dituen ataripea atxikitzen ahalko zaio: 3 m-ko luzera eta 2 m-ko zabalera. Irekita egonen da beti haren alboetako hirutatik, eta estalkia hiru isurkikoa izanen da; malda %30ekoa izanen da, eta eraikin nagusirako ezartzen den teila erabiliko da.

2. ATALA

Estetika eta eraikuntza baldintzak

78. artikulua. Irizpide orokorra.

1. Gune historikoarekiko kokapena eta hurbileko ingurunean lehendik dauden eraikinak kontuan hartuta, eraikin berrien hiri ingurunerako egokitzapena aurreko artikuluetan ezarritako baldintzen araberakoa izanen da.

2. Era berean, ORD-A ordenantzan hurrengo elementuetarako ezartzen diren baldintzak bete behar dira.

3. Hurrengo artikuluetan ORD-A ordenantzako estetika eta eraikuntza baldintzak bezain zorrotzak ez direnak ezartzen dira; dena den, baldintza horiek nahikoa dira hiri ingurunearekiko gutxieneko koherentzia bermatzeko.

4. Hala eta guztiz ere, hiribilduko arkitektura tradizionalaren elementuetako baten bat erabili nahi bada, ORD-A ordenantzan horietarako ezartzen diren material eta eraikuntza ezaugarriak errespetatu beharko dira.

5. Dena den, ORD-A ordenantzan hurrengo elementuetarako ezartzen diren baldintzak errespetatu beharko dira:

a) Estaltzeko materiala.

b) Estalkiaren planoaren gainean kokatzen ahal diren eraikinak.

c) Erretenak eta zorrotenak.

d) Teilatu-hegalak.

e) Estalkiaren planoetako baoak.

f) Antenak, instalazio bereziak, errotuluak eta publizitatea.

g) Arotz lanak.

h) Garajeetako eta biltegietako ateak.

i) Balkoiak.

j) Lurzatietako itxiturak eta barandak.

79. artikulua. Estalkietarako baldintzak.

1. Estalkiak bi, hiru edo lau isurkikoak izaten ahalko dira. Hala ere, indiferentzia araubidea duten eta egun lau isurkiko estalkiak dituzten eraikinek estalkiaren antolaketa horri eutsi beharko diote, ordezpen obrak eginda ere.

2. Solairu bakarra duten eraikin osagarrietan, %75etik beherako maldak onartuko dira estalkietan, baldin eta %45ekoak edo handiagoak badira. Gainera, eraikin nagusiari atxikita daudenean, estalkiak isurki batekoak izaten ahalko dira, baldin eta gailurra atxikitako eraikin nagusiko fatxadaren gainean jartzen bada.

3. Gainerako baldintzak ORD-A ordenantzak arautzen dituen jatorrizko guneko eraikinetarako ezarritakoak izanen dira.

80. artikulua. Fatxadako materialak.

1. Eraikinetako kanpoko itxiturak karezko morteroarekin emokatuko dira -udalerrian egin ohi den bezala-, edo, beste material bat bada, masako emokadura koloreztatua izanen da, zuri matean, hain zuzen. Fatxada nagusia harlanduzko lanez egiten ahalko da, baita izkinetako kateadurak edo edozein fatxadatako baoren janbak ere.

2. Ageriko harriaren kasuan, ohiko aparailuak erabili beharko dira: luzekako edo luze-zeharkako harlanduak eta harlangaitz-horma ilaratua. Gainera, 58.2 artikuluan (ORD-A) jatorrizko gunerako adierazten diren harri motetako bat erabiliko da ezinbestean. Ez da inoiz ere onartuko albo-junturak berriro pintatzea.

3. Dena den, hormigoizko edo metalezko elementuak erabiltzea onartuko da. Hala eta guztiz ere, debekatuta dago material horiek neurri handian erabiltzea, adibidez, fatxadako itxitura gisa erabiltzea.

4. Ez da onartuko ageriko adreilua, ezta zurezko bilbadura ere.

81. artikulua. Fatxadaren osaera.

1. Fatxadaren osaera librea izaten ahalko da, trikoteak baoaren gainean daukan nagusitasuna errespetatzen bada.

2. Harrizko azpadurak edo kateadurak badaude, ORD-A ordenantzan elementu horietarako ezarritako baldintzak bete beharko dira.

IV. titulua

Lurzoru urbanizaezinaren araudi partikularra

82. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren kategoriak.

1. Aurizko multzo historikoaren interes kulturaleko ondasunaren mugaketan eta, beraz, plan berezi honen eremuan sartutako lurzoru urbanizaezina bi kategoriatan banatzen da.

2. Hiri lurzoruaren mendebaldean dagoen lurzoru urbanizaezina babestu beharreko lurzoru urbanizaezin gisa kategorizatu da, haren balio kulturala dela-eta.

3. Hiri lurzoruaren mugaketaren ekialdean dagoen lurzoru urbanizaezina zaindu beharreko lurzoru urbanizaezin gisa kategorizatu da, garapen eredua babesteko. Egungo katastroaren arabera, 5. poligonoko 4C, 4D, 4E, 181A eta 181B azpilurzatiak barne hartzen ditu.

83. artikulua. Balio kulturala babesteko lurzoruaren araubidea.

1. Lurzoru horretan debekatuta egonen dira eraikuntzako edozein jarduera (artikulu honetan bertan adierazten diren salbuespenak egonda), meategiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea eta harrobiak. Halaber, debekatuta dago estalguneak eta, oro har, aldi baterako edozein eraikin jartzea eta publizitate kartelak ipintzea.

2. Eraikuntzaz kanpoko gainerako jarduerak onartzen ahalko dira, baldin eta eremuaren irudia eta inguruetatik eta, bereziki, errepidetik eta Done Jakue bidetik multzo historikoaz dagoen bista arriskuan jartzen ez badituzte.

3. 6. poligonoko 23., 25., 28., 55., 194. eta 195. lurzatietan dauden eraikinak finkatzen dira, eta PEP.NOR 3 planoaren eta katalogoaren fitxaren bidez horietako bakoitzerako ezartzen diren hirigintzako araubidea eta ordenantza aplikatuko zaizkie. Berariaz debekatuta daude handitze obrak.

4. Lehendik dauden eraikinetan.

a) Honako erabilera hauek onartuko dira: nekazaritzako biltegia, merkataritza, hirugarren sektoreko erabilerak, artisautza lantegiak, tabernak eta jolas zerbitzuak. Hala eta guztiz ere, erabilera horiek ezin izanen dituzte ukitu eraikinak barne hartzen dituzten herrilurretako lurzatiak. Izan ere, kasu horretan, jarduera lizentziaz gain, administrazio emakida beharko litzateke.

b) Debekatuta dago abeltzaintzako eta bizitegitarako erabilera. Dena den, egun dauden abeltzaintzako jarduerei eusten ahalko zaie, sektoreko legediak ezarri bezala.

5. 6. poligonoko herrilurretako 142. lurzatian dauden estalguneak antolamendutik kanpo daude, ez baitute betetzen 35/2002 Foru Legearen 88. artikuluan eskatutako ingurunera egokitu beharra.

84. artikulua. Garapen eredua zaintzeko lurzoruaren araubidea.

1. Lurzoru horretan eraikuntzaz kanpoko jarduera guztiak onartuko dira, salbu lurra mugitu beharra dakarten jarduerak, zeinetarako erregelamendu bidez ezarria baitago baimena behar dela.

2. Mintegiak eta negutegiak baino ezin izanen dira onartu, eta berariaz debekatuta daude aisiarako etxolak, nekazaritzarekin edo baratzezaintzarekin edozein harreman izanda ere.

85. artikulua. Lurzatietako itxitura.

1. Lurzoru urbanizaezineko lurzatiei dagozkien katalogoaren fitxetan berariaz adierazten da lurzatia ixten ahal den ala ez. Dena den, katalogoak ez badu itxitura onartzen eta nekazaritzako erabilerak hori gomendatzen badu, Udalak baimentzen ahalko du lurzatia ixtea metalezko sarearen bidez. 200 cm-ko garaiera izanen du, gehienez, eta nolanahi ere, jabari hidraulikoaren zortasuna (5 m ubidetik) eta bide publikoen kanpoko ertzetik 3 m-ko distantzia errespetatuko dira.

2. Katalogoan lurzatia ixtea onartzen bada, 120 cm-rainoko garaiera, gehienez, duen harrizko horma trinkoa kokatzen ahalko da, heskaiz, metalezko sareaz edo zurezko burdin sareaz osatutakoa 150 cm-ko garaieraraino. Zurezko piezak azalera bertikalean trikotea babes azalera osoaren %50etik gorakoa ez izateko moduan kokatuko dira. Era berean, itxitura heskaiz, metalezko sareaz edo zurezko burdin sareaz egiten ahalko da 200 cm-ko garaiera osoan, aurretik adierazi diren baldintzak beteta. Ezin izanen da inola ere gehitu itxituraren opakutasuna areagotzen duen elementurik.

3. Itxituraren garaierak tarte bakoitzaren erdiko puntuaren sestratik neurtuko dira. Tarte inklinatuetan (tartearen muturren sestren artean 100 cm-tik gorako aldea dutenak) itxitura mailakatua erabiliko da. Horrela, hormaren puntu altueneko eta baxueneko garaieren arteko aldea ez da 100 cm-tik gorakoa izanen. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen gehieneko garaierak mailakatze bakoitzaren erdiko puntuan neurtuko dira.

V. titulua

Babes araudia

1. kapitulua

Ohar orokorrak

86. artikulua. Babesaren xedea eta sistematika.

1. Aurizko multzo historikoaren eremuko historia eta kultura ondarea babestu nahi da babes araudi honen bidez, kasu bakoitzean eraikin edo elementu bakoitzerako zehazten diren baldintza partikularrekin. Bereziki, babes hori bermatzeko bide hauek ezarri dira: intereseko eraikinak, elementuak eta tokiak zenbait babes mailatan sailkatzen dituen katalogoa, eta maila horietako bakoitzari aplikatu beharreko araubidea zehazten duen babes araudia.

2. Babes araudiaren eraginkortasunak honakoa dakar:

a) Eraikinaren balizko obra motak zehaztea, planaren hirigintzako araudiaren II. tituluaren III. kapituluan adierazitakoak.

b) Babesturiko eraikinen elementu eta osagai formalak eta materialak identifikatzea, multzo historikoaren eraikinen eta lurzatien katalogoaren fitxetan agertutakoak.

3. Gainerakoan, katalogoak, multzoko eraikinetako batzuei aplikatu beharreko babes maila esleitzearekin batera, horietan egin nahi diren jarduketei aplikatu beharreko baldintza partikularrak zehazten ditu. Araudi honen eranskin gisa babesturiko eraikinen eta elementuen zerrenda gehitu da.

87. artikulua. Babes mailak.

1. Aurizko balio historikoak eta kulturalak babesteko zenbait babes maila ezarri, eta babesa merezi duten eraikin eta elementu guztiak babes maila horietako batean sailkatu dira. Zehazki, hiru maila hauek ezarri dira:

a) I. Egitura babesa.

b) II. Ingurumen babesa.

c) III. Elementu berezien babesa.

2. Babes maila zehazteko, kontuan hartuko dira babesa merezi duten balio historikoak eta kulturalak -batik bat arkitektonikoak eta hirigintzakoak-, baina, horrez gain, kontuan hartuko da zer obra mota izan daitekeen komenigarria edo beharrezkoa, eraikinaren bizigarritasuna eta kontserbazioa bermatzeko.

88. artikulua. Garrantzi lokaleko ondasunak.

1. Aurizko multzo historikoaren interes kulturaleko ondasunaren izaerari kalterik egin gabe, eraikinen katalogoak esleitutako I. edo II. babes maila (egitura edo ingurumen babesa) duten eraikinak garrantzi lokaleko ondasunak izanen dira.

2. Ondasun horiei bereziki aplikatu beharreko kontserbazio beharra gorabehera eraikin horietako baten aurri egoeraren espedientea hasten bada, Udalak Vianako Printzea Erakundeari jakinarazi beharko dio, eta, 14/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, eraikina ezin izanen da eraitsi haren baimenik gabe; baimen horrek balizko eraispenaren norainokoa eta eraikin berriak bete beharreko baldintzak zehaztuko ditu.

89. artikulua. I. babes maila: egitura babesa.

1. Aurizko hirigunearen barnean haien balio historiko eta kulturalagatik kontserbatu beharko liratekeen balio handiko eraikinei aplikatzen zaie, lekuko memoria kolektiboari eusteko. Gainera, osatzen joan ziren tipologien adierazgarri dira, eta tipologia horiek agertzen dituzte batez ere bolumetrian (oinplanoaren forma, eraikinaren garaiera eta estalkiaren forma) eta fatxadaren osaeran (ardatz bertikalen eta horizontalen arteko elkarguneko baoak).

2. Maila hori duten eraikinak PEP.NOR 3 planoan agertzen dira.

90. artikulua. II. babes maila: ingurumen babesa.

1. Lurzatian eta espazio publikoari dagokionez duten kokapenari esker, herriko hiri ehuna berezia izatea dakarten eraikinei aplikatzen zaie.

2. Maila hori duten eraikinak PEP.NOR 3 planoan agertzen dira.

91. artikulua. III. babes maila: elementu bereziak.

1. Araubide hori aplikatuko zaie espazio publikoan edo eraikinen batean dauden elementuei, haien interes historikoa eta kulturala direla-eta kontserbatzea merezi dutenak.

2. Lehenik eta behin, babes maila hori dute eraikinetako fatxadetan dauden armarriek eta inskripzioek; haien kokapena PEP.NOR 3 planoan adierazten da. Horrez gain, eraikinen katalogoaren fitxan babes maila hori dutela adierazten da.

3. Nolanahi ere, eraikinaren edozein tokitan dauden portadek, arkuek, baoen markoak, izkinetako kateadurek eta abarrek babes maila hori izanen dute, eta haiek egotea eraikinen katalogoan agertzen da, elementu bereziak diren aldetik.

4. Dena den, katalogoko eraikinei buruzko obra lizentzia eskatu eta emateko tramitazioan, lehendik egoten ahal den beste edozein elementu interesgarri zehaztu beharko da -tramite horretan bereziki hartuko dira aintzat eraikinaren barnean egoten ahal diren elementuak-. Elementu horiei ere babes maila hori aplikatuko zaie.

92. artikulua. Jarduketa mota.

Obra mota bakoitzean sartutako jarduketen norainokoa edo eraikin bakoitzean baimentzen ahal den jarduketa mota zehazteko, babes araudiak 15. artikulutik 21. artikulura artean zehaztu diren hitzak erabiltzen ditu.

93. artikulua. Jarduketa moten aplikazioan kontuan hartu behar diren alderdi zehatzak.

1. Kontserbazio obretan material mota aldatzeko baimena ematen ahalko da soil-soilik ikuspuntu teknikotik konponbide gomendagarria denean. Aldatu behar diren elementuen zenbatekoa eta materialaren mantentze-kostua ere kontuan hartuko dira.

2. Egokitze obretan fatxadaren eta estalkiaren osagai materialak mantendu beharko dira, baldin eta eraikina noizkoa den edo zer tipologia duen erakusten badute.

3. Berregituratze obretan forjatuen kota aldatzea onartuko da, baldin eta aldaketa horrek ez badu eragozten fatxadan ageri diren baoen erabilera eta zentzua mantentzea. Betiere, eraikinaren edo eraikuntza-atalaren kanpoaldeko bolumenari eutsi behar zaio.

94. artikulua. Elementuen babesa.

1. Araudiak egitura osorik edo elementu zehatz batzuetan kontserbatzea eskatzen duenean, lehendik dagoen egitura sistemari eutsi beharko zaio. Horren ondorioz, bakarrik onartuko da, egitura osatzen duten elementuetako batzuen ordez, eginkizunaren eta material motaren aldetik antzekoak diren beste batzuk jartzea.

2. Araudi honek fatxada edo horren zati bat kontserbatzea eskatzen duenean, fatxada osoaren kontserbazio materiala egin beharko da, kasu bakoitzean adierazten ahal diren salbuespenak aplikatuta. Hala ere, fatxadaren ezaugarri formalak eta materialak kontserbatzeak jarraian adierazten diren baldintzak baino ez ditu ukituko.

3. Fatxadaren ezaugarri formalek haren arkitektura osaera barne hartzen dute, baoen kokapen erlatiboak, neurriek eta proportzioak, horiek kokatzeko moduak, forjatuek eta eskailerek kanpora begira duten formak eta gailur motak zehaztu bezala. Nolanahi ere, egungo garaiera fatxadaren ezaugarri formaletan sartuko da.

4. Ezaugarri materialak izanen dira fatxada eta haren estaldura osatzen dituen elementu materialaren mota eta elementu material horiek fatxadan duten banaketa.

5. Araudiak estalkiaren ezaugarri formalak kontserbatzea eskatzen duenean, azalera horren forma geometrikoaz ari da: horizontala edo inklinatua, isurki batekoa edo gehiagokoa, laua edo makurtua eta abar. Ezaugarri formalen artean estalkiaren eta bolumena ixten duten paramentu bertikalen arteko elkargune mota, erlaitzak, teilatu-hegalak eta abar sartzen dira.

6. Ezaugarri materialen nahitaezko kontserbazioa ezartzearekin batera, estalki hori osatzen duen material mota kontserbatzea eskatzen da, eta, hala denean, materialek estalkiaren zati ezberdinetan banatzeko duten modua.

2. kapitulua

Babes araubide orokorra

95. artikulua. Babes maila guztietarako arau orokorrak.

1. Babes mailaren batean sailkatutako eraikin eta elementuak babestea lehenetsi behar da eraikin edo elementu horien gaineko beste edozein jarduketaren aldean.

2. Harlanduzko lanak edo harlangaitz-horma ilaratukoak ezin izanen dira entokatu. Paramentu horiek paramentuen arrasean elkartutako albo-junturei eutsita kontserbatuko dira.

3. Halaber, ez da onartuko harrizko izkinetako kateadurak, leihoburuak edo janbak entokatzea, ilaratu gabeko harlangaitz-hormetan egon arren.

4. Egun emokadura batek estaltzen dituen harlanduzko hormei dagokienez eta izkinetako kateadurei eta harrizko markoei dagokienez, emokadura kentzea gomendatzen da. Nolanahi ere, hori ezinbestean egin beharko da, harlanduzko paramentuan jarduten duten berregituratze obretarako edo paramentuaren %30etik gorako azaleran emokadura ordezteko lizentzia eskatzen bada.

5. Era berean, estalkian jardutea dakarten berregituratze obrak egiten direnean edo estalkiaren %30etik gorako azaleran materiala ordezteko lizentzia eskatzen denean, 67. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten estalkiak ordeztu beharko dira.

96. artikulua. I. babes mailaren araubidea: egitura babesa.

1. Fatxada nagusian egokitze eta kontserbazio obrak baino ez dira onartuko. Hala ere, eraikinen katalogoaren fitxan bestelakoa adierazi ezean, gainerako fatxadetan baoak egiteko edo aldatzeko berregituratze obrak onartuko dira.

2. Eraikinaren barnean edozein motatako obrak, berregituratze obrak barne, egiten ahalko dira, katalogoaren fitxan eraikinaren geletako batzuk babestu ezean. Horrek onartutako obra edo aldaketa mota baldintzatuko du.

3. Eraikinaren egungo bolumenari eutsi beharko zaio. Hori dela eta, ez da inolako handitze obrarik onartuko. Eraikin horietan gauzatzen diren obrek plan bereziaren hirigintzako araudiaren ORD-A ordenantzan ezarritako bolumen eta forma baldintzak zein estetika eta eraikuntza baldintzak bete beharko dituzte.

4. Debekatuta daude ordezpen obrak. Babes maila hori duen eraikin baterako aurri egoeraren espedientea hasi behar bada, titulu honen 88.2 artikuluan adierazitako tramitea gauzatu beharko da.

5. Babesak eraikina hartzen duen lurzati osoa ukitzen du. Eremu horren barnean ezin izanen da beste eraikinik egin, ezta haren kokapena aldatu ere, indiferentzia araubidearen aplikazioa duen eraikinen bat badago.

6. Babes maila hori duten eraikinetako obretarako udal lizentzia emateko, Vianako Printzea Erakundeak aurretik txosten loteslea eman beharko du hurrengo kasuetan:

a) Babesturiko eraikinaren edo lurzati librearen kanpoko itxura ukitzen bada.

b) Katalogoaren fitxak bereziki babesten dituen eraikinaren barneko geletako batean edozein obra edo aldaketa egiteko, lizentzia eskatuko da.

97. artikulua. II. babes mailaren araubidea: ingurumen babesa.

1. Babes maila hori duten eraikinetan kontserbazio, egokitze eta berregituratze obrak egiten ahalko dira, eraikinaren kanpoko bolumena ukitu gabe.

2. Eraikinaren barnean edozein motatako obrak egiten ahalko dira, katalogoaren fitxan eraikinaren geletako batzuk babestu ezean. Horrek onartutako obra edo aldaketa mota baldintzatuko du.

3. Eraikinaren egungo bolumenari eutsi beharko zaio. Hori dela eta, ez da inolako handitze obrarik onartuko. Estalkia ordeztea onartuko da, maldari eta isurkien antolaketari eusten bazaie. Nolanahi ere, 67. artikuluan ezarritako material eta forma baldintzak beteko dira.

4. Debekatuta daude ordezpen obrak. Babes maila hori duen eraikin baterako aurri egoeraren espedientea hasi behar bada, titulu honen 88.2 artikuluan adierazitako tramitea gauzatu beharko da.

5. Babesak eraikina hartzen duen lurzati osoa ukitzen du. Eremu horren barnean eraikin berriak eraikitzen ahalko dira, katalogoaren fitxetan ezartzen diren baldintzak errespetatuta. Dena den, oro har ezin izanen zaie atal berririk gehitu maila horrek babesten dituen eraikuntza-atalei.

6. Eraikin horietan gauzatzen diren obrek plan bereziaren hirigintzako araudiaren ORD-A ordenantzan ezarritako bolumen eta forma baldintzak zein estetika eta eraikuntza baldintzak bete beharko dituzte. Babesturiko eraikina aldatzea dakarten obrek Vianako Printzea Erakundeak aurretik txosten loteslea ematea beharko dute.

98. artikulua. III. babes mailaren araubidea: elementu bereziak.

1. Elementu horiek osorik babestu behar dira, eta haietan kontserbazio jarduketak baizik ez dira onartu behar. Behar denean, zaharberritze teknikak erabiliko dira, eta elementu bereziak hondatzen ahal dituen edozein erabilera edo ekintza saihestuko da.

2. Gainera, eraikina eraitsi edo horretan obrak egiten direnean, behar diren aurreneurriak hartuko dira, babesturiko elementu hori honda ez dadin.

3. Armarriak direnean, jatorrizko lekuan jarri beharko dira. Inskripzioak dituzten harriei, arkuei eta portadei dagokienez, eta horrelako elementuren batek gaur egun fatxadan edo tokian duen kokalekua aldatu beharra badago, arretaz aztertuko da kokaleku berria, eta ingurunea zainduko da. Era berean, horrelako elementuak dituzten fatxadak berregituratzeko obrak egiten direnean, obra horiek elementu babestuaren inguruneari nola eragiten dioten aztertu beharko da.

4. Nolanahi ere, lizentzia eskaerarekin batera aurkezten den proiektuan artikulu honen 3. idatz-zatian adierazten diren baldintzak betetzen direla justifikatuko da. Lizentzia betetze hori bermatuta dagoenean baino ez da emanen.

5. Armarria duen fatxadan berregituratze obrak egiten direnean, armarria zaharberritu nahi denean edo III. babes maila duen beste elementu baten kokapena aldatzea beharrezkotzat jotzen denean, Vianako Printzea Erakundeak aldeko txostena eman beharko du, udal lizentzia eman baino lehen.

99. artikulua. Aspaldiko gotorlekuaren kokapenean dauden hormei aplikatu beharreko araubidea.

1. Herrigunearen mendebaldean dauden eta aspaldiko hesiaren balizko ibilbideari jarraitzen dioten baratzeen eustormak eraikitzea eta finkatzea onartuko da.

2. Obra horiek ageriko azalera harlangaitz-hormakoa izateko moduan egin beharko dira, ureztaketaren edo euriaren ondorioz lur-mugimenduak saihesteko ezinbesteko garaiera hartuta lurraren gainetik.

3. Eraikin berriak edo horma horien kanpoko itxura aldatzen duten finkatze obrak badira, hasi baino lehen, Vianako Printzea Erakundearen aldeko txosten loteslea izan beharko dute.

4. Horma horiei oinarria ematen dien lurra hondeatzean, kontuan hartuko da beharbada aztarna arkeologikoak aurkituko direla. Horregatik, hondeaketa horiek arreta handiz egin beharko dira, eta, interes arkeologikoa duten aztarnak aurkitzen badira, obrak berehala eten, eta, 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan ezarritakoaren arabera, horren berri emanen zaio Vianako Printzea Erakundeari, hark ebatzi zain egonda.

100. artikulua. San Nikolas kaleko ubideen babesa.

1. San Nikolas kalearen bi alboetan kokaturiko ubideak estali gabe utziko dira, kale horretako eraikinetara eta lurzatietara sartzeko behar diren salbuespenak aplikatuta. Horrez gain, urak horiek garbi egoteko behar bezalako emaria duela bermatuko da.

2. Igarobide horiek egun bezala kokatuko dira: etxeko atearen ondoan espaloia luzatuz ubidearen gainetik, edo lurzoruaren parean saretoa jarriz, ibilgailuak lurzati librera sartzeko.

3. Igarobide berrietarako lizentzia emanen da benetan behar direnean baino ez, eta inoiz ez dena delako lurzatirako dagoeneko beste bat badago -espaloia luzatzeko edo saretoa finkatzeko-.

3. kapitulua

Kontserbatzeko eta ingurunera egokitzeko betebeharrak

101. artikulua. Kultura eta historia ondarea kontserbatzeko betebeharra.

1. Aurizko multzo historikoaren babesak, interes kulturaleko ondasun deklaratu zuen foru aginduan ezarritako mugaketa duenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 87. eta 88. artikuluek edozein lursail edo eraikinen jabeentzat oro har ezartzen dituzten kontserbatzeko eta ingurunera egokitzeko betebeharrak zehatz-mehatz betetzea dakar.

2. Beraz, ofizioz edo hirugarren batek eskatuta, Udalak exekuzio agindua ematen ahalko du, jabeari ingurunera egokitzeko betebeharra betetzeko agintzeko.

102. artikulua. Errekerimenduaren edukia.

1. Errekerimenduak ondokoak adierazi beharko ditu zehatz-mehatz, horiek bete daitezen:

a) Eraikina kontserbatzeko segurtasun, osasungarritasun eta bizigarritasun arrazoiengatik eta eraikina eta lurzatiak multzo historikoaren izaerari eta inguruneari dagokien apaindura egoeran mantentzeagatik egin beharreko kontserbazio obrak.

b) Eraikina edo horren zati bat planaren hirigintzako araudiak onartzen ez dituen erabileretarako erabiltzeari utzi beharra, 45.4 artikuluaren arabera, erabilera onartezinen parekagarriak diren erabilerak ere bai.

c) Eraikinean lehendik dauden eta, obra handiagorik egin gabe, kentzen ahal diren elementu ezegokiak kendu beharra. Elementu ezegokitzat jotzen dira planaren hirigintzako araudia betetzen ez dutenak edo eraikinen eta lurzatien katalogoan horrelakotzat jotzen direnak, plan honek indarra hartu ondorengoak diren edo lehendik dauden kontuan hartu gabe, kasu horretan horiek hartzen dituen eraikinari dagokion katalogoaren fitxan berariaz finkatu ezean.

d) Lurzatietan uzten diren eta espazio publikotik edo bideetatik ikusten ahal diren elementuak, planak lurzatiari esleitutako erabileraren berezkoak ez direnak, edo, haien kokapena, masa, garaiera, osaera, kolorea edo materialak direla-eta, multzo historikoaren eraikinak ikusteko ikus eremua mugatu, paisaiaren harmonia apurtu edo haren perspektiba desitxuratzen dutenak.

2. Errekerimenduak hori betetzeko epea adieraziko du, beti 15 egunekoa edo luzeagoa izanen dena, eta, nolanahi ere, nahikoa izanen dena eskatzen diren jarduketak egiteko edo horiek abiarazteko, tamaina dela-eta epe luzeagoa behar dutenean.

3. Egin beharreko jarduketek lizentzia ematea eskatzen badute, errekerimenduak berak haren emakida biltzen ahalko du, baldin eta eskatutako jarduketaren ezaugarriek ez badakarte proiektu teknikoa aurkeztuta hori eskatzea. Bestela, errekerimenduak lizentzia emateko behar den dokumentazioa epe zehatz batean aurkeztu beharra adieraziko du.

4. Aipatutako foru legearen 195. artikuluan ezarritakoaren arabera, jabeak irtenbide teknikoak proposatu, arrazoiak emanda luzapena eskatu, eta berari dagozkion laguntza ekonomikoak eskatzen ahalko ditu idatziz.

5. Aurkeztutako idazkiari buruz Udalak ematen duen ebazpenak agertutako kontuei erantzunen die, eta epe berria ezarriko du, jabeak egin ez den betebeharra gauzatzeko beharrezko jarduketak bete ditzan. Epe berri hori bat etorriko da eskatzen den jarduketaren izaerarekin.

6. Udal administrazioa ez den organoari laguntza ekonomikoa eskatzeak ez du etenen Udalak emandako exekuzio aginduan ezarri den epea.

103. artikulua. Kontserbatzeko eta ingurunera egokitzeko betebeharrak ez betetzea.

1. Aipatutako foru legearen 195.3 artikuluaren arabera, exekuzio agindu bat betetzen ez bada, Udalak ahalmena izanen du subsidiarioki egiteko eta zigor-isunak ezartzeko, hamabi jarraian gehienez, hilabetean behin ordaindu beharrekoak, 600 eta 6.000 euro bitartekoak, harik eta kontserbaziorako legezko beharkizunaren mugaraino.

2. Bete gabeko betebeharraren izaera eta ondorioak ikusita, Udalak erabakitzen ahalko du zigor-isunak ezartzea ala agindutako jarduketa subsidiarioki egitea.

3. Isunak ezartzea hautatzen badu, horiek ezartzen dituen ebazpenak agindu den jarduketaren balorazio ekonomikoa adierazi beharko du bere oinarrietan.

4. Betiere, azken isunaren ondoriozko hilabeteko borondatezko epea amaitzen bada behartuak agindua bete gabe, administrazio jardulea behartuta egonen da agindutako obrak subsidiarioki egitera, behartuaren kontura.

II. ERAIKINEN ETA LURZATIEN KATALOGOA

Aurizko multzo historikoaren eraikinen eta lurzatien katalogoak ezartzen du, plan bereziaren hirigintzako araudiaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, multzo historikoan dauden eraikinetako bakoitzaren hirigintzako araubidea, eta, hala denean, hari dagokion babes maila esleitzen dio. Gainera, eraikin horietan egiten ahal diren jarduketek bete beharreko baldintza partikularrak ezartzen ditu.

Ondorio praktikoetarako, katalogoak eraikin ezberdintzat jotzen ditu forma eta bolumen ezaugarriak (solairuen kopurua, estalki mota eta abar) dituzten eraikuntza-atalak, nahiz eta eraikin horiek egiturazko elementu komun batzuk izan.

Lurzatian eraikin bat baino gehiago badaude, nagusia izanen da fatxada espazio publikora begira duena, eta bestea, aldiz, eraikin osagarritzat joko da. Eraikin nagusiaz gain, eraikin osagarri bat baino gehiago badaude, eraikin horietako bakoitza identifikatzeko, gako ezberdina esleituko zaie: EA.1, EA.2, etab.

Halaber, katalogoak multzo historikoaren eremuan kokatuta dauden eta eraikinik ez duten lurzatietarako fitxa dauka, eraikigarriak diren ala ez adierazita eta horietako bakoitzaren eraikuntza aukerak ezarrita.

Fitxak lurzatiaren katastro identifikazioaren arabera antolatzen dira. Katalogoaren kontsulta errazteko, lehen orrialdeetan fitxen zerrenda batzuk daude, jarraian adierazi bezala:

Multzo historikoaren eraikinei
dagozkien fitxen zerrenda

ETXEAREN IZENA

POLIGONOA/LURZATIA

AGUIO

6 / 7

AIAN

5 / 12

ANAI ETA EDER

5 / 250

ANTXILENA

6 / 42

APEZARENA

5 / 219

ARGIZARIGILEARENA

5 / 15

ARRESERENA

5 / 220

ARRETXE

6 / 3

ARTZAIA

5 / 24

AUNTZAIENA

6 / 35

BERGARA

5 / 38

BERNATENA

5 / 10

BIKARIONEKOA

6 / 41

BIRRIO

6 / 47

BERRI BORDA

5 / 252

LENGUSUKO BORDA

5 / 29

MANESENAKO BORDA

5 / 52

OTSALDE BORDA

5 / 34

BOTERORENA

6 / 46

DOMINGO

5 / 45

DORREKOA

5 / 43

ERLANDE

6 / 19

ERREKA

5 / 4

ERRO

5 / 7

ESKARRAMANENA

6 / 13

ESPELOSIN

6 / 5

ETXEBERRIA

5 / 1

ETXEXURI

5 / 11

ETXEXURI

5 / 11

FERNANDIKORENA

5 / 46

PILOTALEKUA

5 / 18

GARATE

6 / 16

GAZTELU

5 / 33

GERMÁN

5 / 20

GOIZUETA

6 / 36

HERRERO

5 / 2

INARREA

6 / 39

IORROKOTO

6 / 47

ITURRIENEA

5 / 3

JUANANJELENEA

6 / 38

JUANDEABURRE

5 / 8

JUANISKOZENA

6 / 44

KORROSKET

5 / 14

LASTAPE

6 / 40

GARBITOKIA

5 / 9

GARBITOKIA

5 / 32

LENGUSU

5 / 45

LOIGORRI

6 / 12

LOIUREN BORDA

6 / 6

LOIZU

6 / 2

LOPERENA

6 / 10

LORENTXENA

5 / 44

MANDARRA

5 / 221

MANESENA

5 / 48

MARTINDORRE

5 / 253

MARTINZURGINENEA

6 / 17

MASO

6 / 48

MIGEL JOSE

5 / 50

OIARBIDE

5 / 16

OLORIZ

6 / 52

OLORIZ

6 / 52

ORDOKI

6 / 14

ORDOTXENA

6 / 20

OTERMIN

6 / 1

OTSALDE

5 / 39

PELLOSKIL

5 / 51

PETAN EDO ASTIZ

5 / 23

PORKAXORENA

6 / 49

PUTXURENA

6 / 45

RESA

6 / 50

RESA (ERNETA)

6 / 51

RESA (ORTEGA)

6 / 50

SARASA

5 / 54

SUXAI

5 / 22

TANTIPULI

6 / 37

TXANTXUTENA

6 / 15

TXIKIPOLIT

5 / 42

TXITSASTEARENA

6 / 43

URDOZENA

6 / 42

URKIA

5 / 13

URRUTIA

5 / 19

VILLA MARÍA

5 / 263

ZAITZUARENA

5 / 223

ZALDARRIAGA

5 / 41

IZENIK GABEKO ETXEA

5 / 25

IZENIK GABEKO ETXEA

5 / 30

IZENIK GABEKO ETXEA

6 / 208

EKIPAMENDUA EDO ZUZKIDURA

POLIGONOA / LURZATIA

UDALETXEA

5 / 37

OSASUN ZENTROA

5 / 207

FARMAZIA

5 / 47

BARIKO SAN NIKOLAS ELIZA

5 / 218

PISUA

5 / 21

TELEFÓNICA

5 / 36

TRANSFORMADORE ELEKTRIKOA

6 / 21

ERAIKINA

POLIGONOA / LURZATIA

BILTEGIA

5 / 204

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 8

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 9

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 11

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 25

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 28

UKUILUA

6 / 23

UKUILUA

6 / 54

UKUILUA

6 / 194

UKUILUA

6 / 195

UKUILUA

6 / 217

BORDA TXIKIA

5 / 28

Katastro identifikazioaren arabera antolatutako fitxen zerrenda

POLIGONOA / LURZATIA

ERAIKINA

5 / 1

ETXEBERRIA

5 / 2

HERRERO

5 / 3

ITURRIENEA

5 / 4

ERREKA

5 / 7

ERRO

5 / 8

JUANDEABURRE

5 / 9

GARBITOKIA

5 / 10

BERNATENA

5 / 11

ETXEXURI

5 / 11

ETXEXURI

5 / 12

AIAN

5 / 13

URKIA

5 / 14

KORROSKET

5 / 15

ARGIZARIGILEARENA

5 / 16

OIARBIDE

5 / 18

PILOTALEKUA

5 / 19

URRUTIA

5 / 20

GERMÁN

5 / 21

PISUA

5 / 23

PETAN EDO ASTIZ

5 / 24

ARTZAIA

5 / 25

IZENIK GABEKO ETXEA

5 / 28

BORDA TXIKIA

5 / 29

LENGUSUKO BORDA

5 / 30

IZENIK GABEKO ERAIKINA

5 / 31

ERAIKI GABEA

5 / 32

GARBITOKIA

5 / 33

GAZTELU

5 / 34

OTSALDE BORDA

5 / 36

TELEFÓNICA

5 / 37

UDALETXEA

5 / 38

BERGARA

5 / 39

OTSALDE

5 / 41

ZALDARRIAGA

5 / 42

TXIKIPOLIT

5 / 43

DORREKOA

5 / 44

LORENTXENA

5 / 45

DOMINGO

5 / 45

LENGUSU

5 / 46

FERNANDIKORENA

5 / 47

FARMAZIA

5 / 48

MANESENA

5 / 50

MIGEL JOSE

5 / 51

PELLOSKIL

5 / 52

MANESENAKO BORDA

5 / 53

ERAIKI GABEA

5 / 54

SARASA

5 / 77

ERAIKI GABEA

5 / 181

ERAIKI GABEA

5 / 182

ERAIKI GABEA

5 / 204

BILTEGIA

5 / 207

OSASUN ZENTROA

5 / 218

BARIKO SAN NIKOLAS ELIZA

5 / 219

APEZARENA

5 / 22

SUXAI

5 / 220

ARRESERENA

5 / 221

MANDARRA

5 / 222

ERAIKI GABEA

5 / 223

ZAITZUARENA

5 / 224

ERAIKI GABEA

5 / 250

ANAI ETA EDER

5 / 251

ERAIKI GABEA

5 / 252

BERRI BORDA

5 / 253

MARTINDORRE

5 / 263

VILLA MARÍA

5 / 267,1

ERAIKI GABEA

5 / 267,2

ERAIKI GABEA

5 / 267,3

ERAIKI GABEA

5 / 267,4

ERAIKI GABEA

5 / 268

ERAIKI GABEA

6 / 1

OTERMIN

6 / 2

LOIZU

6 / 3

ARRETXE

6 / 5

ESPELOSIN

6 / 6

LOIUREN BORDA

6 / 7

AGUIO

6 / 8

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 9

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 10

LOPERENA

6 / 11

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 12

LOIGORRI

6 / 13

ESKARRAMANENA

6 / 14

ORDOKI

6 / 15

TXANTXUTENA

6 / 16

GARATE

6 / 17

MARTINZURGINENEA

6 / 19

ERLANDE

6 / 20

ORDOTXENA

6 / 23

UKUILUA

6 / 24

ERAIKI GABEA

6 / 25

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 26

ERAIKI GABEA

6 / 27

ERAIKI GABEA

6 / 28

NEKAZARITZAKO BILTEGIA

6 / 29

ERAIKI GABEA

6 / 30

ERAIKI GABEA

6 / 32

ERAIKI GABEA

6 / 33

ERAIKI GABEA

6 / 35

AUNTZAIENA

6 / 36

GOIZUETA

6 / 37

TANTIPULI

6 / 38

JUANANJELENEA

6 / 39

INARREA

6 / 40

LASTAPE

6 / 41

BIKARIONEKOA

6 / 42

ANTXILENA

6 / 42

URDOZENA

6 / 43

TXITSASTEARENA

6 / 44

JUANISKOZENA

6 / 45

PUTXURENA

6 / 46

BOTERORENA

6 / 47

BIRRIO

6 / 47

IORROKOTO

6 / 48

MASO

6 / 49

PORKAXORENA

6 / 50

RESA

6 / 50

RESA (ORTEGA)

6 / 51

RESA (ERNETA)

6 / 52

OLORIZ

6 / 52

OLORIZ

6 / 54

UKUILUA

6 / 55

ERAIKI GABEA

6 / 56

ERAIKI GABEA

6 / 136

ERAIKI GABEA

6 / 138

ERAIKI GABEA

6 / 142

ERAIKI GABEA

6 / 143

ERAIKI GABEA

6 / 166

ERAIKI GABEA

6 / 167

ERAIKI GABEA

6 / 168

ERAIKI GABEA

6 / 169

ERAIKI GABEA

6 / 170

ERAIKI GABEA

6 / 171

ERAIKI GABEA

6 / 173

ERAIKI GABEA

6 / 192

ERAIKI GABEA

6 / 193

ERAIKI GABEA

6 / 194

UKUILUA

6 / 195

UKUILUA

6 / 208

IZENIK GABEKO ETXEA

6 / 211

ERAIKI GABEA

6 / 216

ERAIKI GABEA

6 / 217

UKUILUA

6 / 226,1

ERAIKI GABEA

6 / 226,2

ERAIKI GABEA

6 / 226,3

ERAIKI GABEA

6 / 266

ERAIKI GABEA

6 / 267

ERAIKI GABEA

6 / 268

ERAIKI GABEA

6 / 270

ERAIKI GABEA

6 / 271

ERAIKI GABEA

6 / 272

ERAIKI GABEA

6 / 273

ERAIKI GABEA

6 / 274

ERAIKI GABEA

Babesturiko eraikin eta elementuen katalogoa

I. maila: egitura babesa

5. POLIGONOA

11. LURZATIA

ETXEXURI

5. POLIGONOA

12. LURZATIA

AIAN

5. POLIGONOA

15. LURZATIA

ARGIZARIGILEARENA

5. POLIGONOA

16. LURZATIA

OIARBIDE

5. POLIGONOA

38. LURZATIA

BERGARA

5. POLIGONOA

54. LURZATIA

SARASA

5. POLIGONOA

218. LURZATIA

BARIKO SAN NIKOLAS ELIZA

5. POLIGONOA

220. LURZATIA

ARRESERENA

6. POLIGONOA

5. LURZATIA

ESPELOSIN

6. POLIGONOA

7. LURZATIA

AGUIO

6. POLIGONOA

36. LURZATIA

GOIZUETA

6. POLIGONOA

41. LURZATIA

BIKARIONEKOA

6. POLIGONOA

49. LURZATIA

PORKAXORENA

II. maila: ingurumen babesa

5. POLIGONOA

1. LURZATIA

ETXEBERRIA

5. POLIGONOA

7. LURZATIA

ERRO

5. POLIGONOA

9. LURZATIA

GARBITOKIA

5. POLIGONOA

10. LURZATIA

BERNATENA

5. POLIGONOA

32. LURZATIA

GARBITOKIA

5. POLIGONOA

37. LURZATIA

UDALETXEA

5. POLIGONOA

39. LURZATIA

OTSALDE

5. POLIGONOA

41. LURZATIA

ZALDARRIAGA

5. POLIGONOA

42. LURZATIA

TXIKIPOLIT

5. POLIGONOA

46. LURZATIA

FERNANDIKORENA

5. POLIGONOA

47. LURZATIA

FARMAZIA

5. POLIGONOA

48. LURZATIA

MANESENA

5. POLIGONOA

253. LURZATIA

MARTINDORRE

5. POLIGONOA

263. LURZATIA

VILLA MARÍA

6. POLIGONOA

2. LURZATIA

LOIZU

6. POLIGONOA

10. LURZATIA

LOPERENA

6. POLIGONOA

12. LURZATIA

LOIGORRI

6. POLIGONOA

13. LURZATIA

ESKARRAMANENA

6. POLIGONOA

14. LURZATIA

ORDOKI

6. POLIGONOA

15. LURZATIA

TXANTXUTENA

6. POLIGONOA

16. LURZATIA

GARATE

6. POLIGONOA

17. LURZATIA

MARTINZURGINENEA

6. POLIGONOA

19. LURZATIA

ERLANDE

6. POLIGONOA

20. LURZATIA

ORDOTXENA

6. POLIGONOA

35. LURZATIA

AUNTZAIENA

6. POLIGONOA

40. LURZATIA

LASTAPE

6. POLIGONOA

42. LURZATIA

URDOZENA

6. POLIGONOA

44. LURZATIA

JUANISKOZENA

6. POLIGONOA

45. LURZATIA

PUTXURENA

6. POLIGONOA

47. LURZATIA

BIRRIO

6. POLIGONOA

48. LURZATIA

MASO

6. POLIGONOA

50. LURZATIA

RESA (ORTEGA)

6. POLIGONOA

51. LURZATIA

RESA (ERNETA)

6. POLIGONOA

52. LURZATIA

OLORIZ

III. maila: elementu berezien babesa

5. POLIGONOA

10. LURZATIA

BERNATENA

Inskripzioa: "Año de 1780"

5. POLIGONOA

11. LURZATIA

ETXEXURI

Jauregitarren armarria (IKO), inskripzioa: "1843" kustodiaren gainean

5. POLIGONOA

12. LURZATIA

AIAN

Inskripzioa: "Añode / 1796", eta gainean, "y" forma duen silueta, portada eta izkinetako kateadurak

5. POLIGONOA

15. LURZATIA

ARGIZARIGILEARENA

ERAIKIN NAGUSIA

Armarria (IKO), portada, izkinetako kateadurak, fatxada nagusiko leiho-ertzak eta atzealdeko fatxadako haize-kontrako hormak

5. POLIGONOA

15. LURZATIA

ARGIZARIGILEARENA

ERAIKIN OSAGARRIA

"Año 1796" inskripzioa duen portada zuzena eta izkinetako kateadurak

5. POLIGONOA

16. LURZATIA

OIARBIDE

Inskripzioa: "1979", eta gainean gurutze-bidearen gaineko gurutzea, goiko angeluetan bi izar eta beheko angeluetan tanta formako bi silueta dituena. Fatxadako haize-kontrako hormak

5. POLIGONOA

18. LURZATIA

PILOTALEKUA

Inskripzioa: "Josta-Leku", bi aingeruk albotik babesten duten medailoi baten barnean; eta azpian: "1948an beritua"; izkinetako kateadurak eta baoen markoak. Pilotalekuaren harrizko aurrealdea eta lurzorua. Estalkiaren zurezko teilatu-zurajea

5. POLIGONOA

28. LURZATIA

BORDA TXIKIA

Lurzatiko itxitura, Dorrekoa kalera begira dagoena izan ezik (haren ibilbidea eta eraikuntza mota direla-eta, ziur aski aspaldiko gotorlekuaren zati izanen da)

5. POLIGONOA

38. LURZATIA

BERGARA

Armarria (IKO), harrizko markoak. Atzealdeko fatxadako haize-kontrako hormak eta hormatik hormara doan balkoi jarraitua

5. POLIGONOA

42. LURZATIA

TXIKIPOLIT

Inskripzioa: "Txiki polit", eta azpian "B.E." inizialak, landare irudi batek bereizita. Goialdean ama birjinaren eta haurraren irudiak, albo batetik ehizarako adar batek eta mazo batek babestuta eta beste aldetik ezpata batek babestuta. Harlanduzko markoak

5. POLIGONOA

44. LURZATIA

LORENTXENA

Inskripzioa arkuaren giltzarriaren gainean: "1853", eta zenbaki horren gainean bi izarrek albotik babestutako kustodia; beste inskripzio bat balkoien artean: "(Recarte año 1832)". Izkinetako kateadurak

5. POLIGONOA

49. LURZATIA

MARDIRENA

Inskripzioa: "Año de/ 1800", eta gainean gurutze-bidearen gaineko gurutzea, goiko angeluetan bi izar eta beheko angeluetan tanta formako bi silueta dituena. Izkinetako kateadurak eta baoen markoak

5. POLIGONOA

218. LURZATIA

BARIKO SAN NIKOLAS ELIZA

Estilo klasizistako portada, horretan hiribilduaren armarria (IKO) eta azpian "1699" urtea agertzen direla. Urtea portadaren pinakuluan ere aipatzen da.

Barruan bi leiho txaranbeldu, bi nerbio-abiagune gurutzadurako mentsulen gainean, eta beste bi, hondatuago daudenak, nabeko behealdean. Erretaula, ama birjinaren irudia eta gurutzatua. Dorrean María eta Beatriz kanpaiak.

5. POLIGONOA

219. LURZATIA

APEZARENA

Inskripzioa: "Casa /vicarial / año 1832". Izkinetako kateadurak, baoen markoak, eta fatxada nagusiko haize-kontrako hormak. Plazaren beheko aldea eta goiko aldea bereizten dituen horman, badago Done Jakue bidearen alegoria duen erliebe bat.

5. POLIGONOA

220. LURZATIA

ARRESERENA

Inskripzioa: "A M" eta azpian "año /1893"; portada, izkinetako kateadurak eta markoak

5. POLIGONOA

253. LURZATIA

MARTINDORRE

Lauza, "Burguete" errotulua daukana, eta Nafarroako ezkutua (Orreagatik etorriz dagoen lehenbiziko fatxadan)

6. POLIGONOA

7. LURZATIA

AGUIO

Inskripzioa: "Añode/ 1796". Goian gurutzea dago, eta behean, aldiz, bihotza. Markoak fatxada nagusiko baoetan

6. POLIGONOA

12. LURZATIA

LOIGORRI

Arku apaldu baten gainean, honako inskripzio hau dago: "Año de /1800", eta horren gainean goiko angeluetan bi izarrek albotik babesturiko gurutzea dago. Aspaldiko giltzarria dauka: "(año de 1976)", gurutze baten azpian. Hori egun ez dagoen Ancresena etxearena zen. Lurzoruan dago, hegoaldera begira dagoen alboko fatxadaren mendebaldeko muturraren ondoan.

6. POLIGONOA

13. LURZATIA

ESKARRAMANENA

Inskripzioa: "Añode / E1780", markoak eta haize-kontrako hormak

6. POLIGONOA

15. LURZATIA

TXANTXUTENA

Inskripzioa: "Azanza /ño/de 1780", eta behealdean loreen motiboa duen silueta

6. POLIGONOA

16. LURZATIA

GARATE

Armarria (IKO), inskripzioa eta leiho-ertzak

6. POLIGONOA

17. LURZATIA

MARTINZURGINENEA

Inskripzioak, bata beheko solairuan eta bestea lehen solairuan; portada, izkinetako kateadurak eta baoen markoa, fatxada nagusiko beheko solairuan.

6. POLIGONOA

19. LURZATIA

ERLANDE

Inskripzioa: Bi bihotzek albotik babesturiko gurutzea (Ordotxenarekin osatzen duen etxekartera begira dagoen horman dago, ipar-mendebaldeko izkinatik gertu); izkinetako kateadurak eta baoen markoak

6. POLIGONOA

36. LURZATIA

GOIZUETA

Inskripzioa: "año 1824", erdian gurutzea duela; hiru portada, atariaren legarreztatzea eta kanpai-formako tximinia duen ezkaratza

6. POLIGONOA

41. LURZATIA

BIKARIONEKOA

Inskripzioa: "1760", loreen motiboak dituena eta beltzez nabarmenduta dagoena; portada, haize-kontrako hormak, izkinetako kateadurak eta baoen markoak

6. POLIGONOA

42. LURZATIA

URDOZENA

Portada, izkinetako kateadurak eta labea edo txakurtegia

6. POLIGONOA

49. LURZATIA

PORKAXORENA

Inskripzioa: "Año /de / 1866", bi kustodiak albotik babestutakoa; portada, haize-kontrako hormak, izkinetako kateadurak eta fatxada nagusiko leihoen markoak

L1103115

Iragarkiaren kodea: L1103115