59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoa partaide duen "Campus Iberus: Ebro Haraneko Nazioarteko Bikaintasun Campusa" proiektuaren jarraipen batzordean Hezkuntza Departamentuak izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Hezkuntza Ministerioak iazko apirilaren 8an emandako EDU/903/2010 Aginduan Nazioarteko Bikaintasun Campusaren programa osatzen duten azpiprogrametako laguntzak emateko oinarriak ezarri ziren. Apirilaren 27ko EDU/1069/2010 Aginduan programa horretako laguntzen deialdia egin zen 2010erako.

2010eko urriaren 21ean, Unibertsitateetarako estatu idazkariak ebazpena eman zuen, aurkeztu ziren proiektuei, apirilaren 8ko EDU/903/2010 Aginduaren III. kapituluan araututako prozeduraren bidez, "Nazioarteko Bikaintasun Campusa" kalifikazioa emateari buruzkoa. Besteak beste, "Campus Iberus: Ebro Haraneko Nazioarteko Bikaintasun Campusa" izeneko proiektua hautatu zen. Nafarroako Unibertsitate Publikoak proiektu horretan parte hartzen du Errioxako eta Lleidako unibertsitateekin batera, Zaragozako Unibertsitateak koordinaturik.

2010eko abenduaren 16an Hezkuntza Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen nazioarteko bikaintasun campusen proiektuak finantzatzeko. Hitzarmenean ezarritakoa behar bezala gauzatu eta betetzen dela bermatzea jarraipen batzorde baten eginkizuna da. Batzorde horretako kideak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko hiru ordezkari, Hezkuntza Departamentuak hautatuak, eta Estatuko Administrazio Orokorreko beste hiru (horietako bi Hezkuntza Ministerioak hautatuko ditu eta bestea, aldiz, Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatean duen Ordezkaritzak).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena. "Campus Iberus: Ebro Haraneko Nazioarteko Bikaintasun Campusa" proiektuaren jarraipen batzordean Hezkuntza Departamentuak izanen dituen ordezkariak izendatzea. Hauek dira:

Pedro González Felipe, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.

María Antonia Del Burgo Tajadura, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Javier Pérez Remondegui, Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burua.

Bigarrena. Batzordeko ordezkari horien ordezkoak izendatzea, honakoak:

Javier Iturbide Díaz, Unibertsitate Hedapenerako Ataleko burua.

Javier Izcue Argandoña, Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.

Carlos Pequeño Gutiérrez, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoko burua.

Hirugarrena. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena. Foru agindu hau igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalari, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiari, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1102528