57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

111/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Nafarroa, bizitzeko moduak 2010" turismo jardueretako doako bisiten eta deskontuen kanpaina luzatu eta dagokion gastua baimentzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren martxoaren 17ko 28/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 2010eko laguntzen deialdia turismo jardueretako doako bisitetarako eta deskontuetarako.

Deialdiaren 6. oinarriak (Neurriaren erreferentziako aldia) dioenez, "Kanpaina.... 2010eko aurrekontuko dirua agortzen denean bukatuko da eta, edonola ere, 2010eko abenduaren 31n".

Harik eta 2011ko proposamen berria, prestatzen ari dena, onetsi arte neurri horrek jarrai dezan, egokitzat jo da oraingo kanpainako erreferentzia aldia luzatzea 2011ko martxoaren 31 bitarte edo, oraingoa ordeztuko duen deialdi berria onetsi arte, halakorik egiten bada.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Nafarroa, bizitzeko moduak" turismo jardueretako doako bisiten eta deskontuen kanpainaren erreferentzia aldia luzatzea 2010eko otsailaren 28a arte, edo oraingoa ozdeztuko duen deialdia berria onetsi arte, halakorik egiten bada.

2. Gehienez 150.000 euroko gastua baimentzea, "Krisiaren kontrako neurriak. Doako bisitak eta deskontuak turismo jardueretan" izeneko A10001 A1100 4809 432300 kontu-sailaren kargura, 2011ko gastuen aurrekontutik.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Deialdi honen eta oinarrien aurka, espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren ondoko egunetik hasita. Halaber, Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egin daiteke aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarri moduan eta epean.

Foru agindu hau jakinaraziko zaie Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko abenduaren 31n.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F1102527