49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2011ko urtarrilaren 10ean, honako ebazpen hau eman zuen: hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Mª José Alberdi García de Galdianok sustatua, 1. poligonoko 740. lurzatian, Los Arcosko ASC 9 eta ASC 10 jarduketei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Los Arcosen, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1104178