49. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberaren zerbitzuko auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Behin-behineko izendapena.

Bukatu da Comptos Ganberako auditore izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, lehendakaritzak 2009ko abuztuaren 20an emandako Ebazpenaren bidez onetsia. Urtarrilaren 10eko Nafarroako Parlamentuaren Aldizkarian, 1. zenbakian, eta urtarrilaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 14. zenbakian, Karen Moreno Orduña andrea izendatzeko proposamena argitaratu zen. Orain, deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoarekin bat, deialdiaren 7. oinarriko 3. atalean aipatutako agiriak aurkeztu dituelarik, bidezkoa da proposatutako izangaiaren behin-behineko izendapena egitea, argitaratu ondoren dagokion lanpostua behin-behineko har dezan eta deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitako praktikaldia egiten has dadin.

Hortaz, lehendakaritza honek, dagozkion ahalmenak eta eskumenak erabiliz,

EBATZI DU:

Lehena.-Karen Moreno Orduña andrea Nafarroako Comptos Ganberako behin-behineko funtzionario izendatzea, auditore gisa.

Bigarrena.-Auditore gisa behin betiko izendatzeko, interesdunak sei hilabeteko praktikaldia gainditu beharko duela ezartzea. Praktikaldia hasiko da bere plazaren behin-behineko jabetza hartzearekin batera.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea eta Comptos Ganberako idazkari nagusiari eta interesdunari jakinaraz dakiela agintzea, izendatuak deialdiko lanpostua har dezan, behin-behineko izendapen hau jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 16an.-Comptos Ganberako lehendakaria, Helio Robleda Cabezas.

Iragarkiaren kodea: F1102916