1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
338/2011 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren haur eskoletan 2011-2012 ikasturterako haurrentzako tokiak eskatzeko deialdirako toki hutsen eskaintza onesten duena.
Ikusita Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 1/2011 Ebazpena, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2011-2012 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautzen duena.
Ikusirik Nafarroako Gobernuko haur eskoletan 2011-2012 ikasturterako haurrentzako tokiak eskatzeko deialdia kudeatzeaz arduratzen den hautaketa batzordearen akta.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren haur eskoletako deialdiaren haurrentzako ikaspostu hutsen eskaintza onestea, 2011-2012 ikasturterako. Tokiak ebazpen honen eranskinean jaso dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Familiaren Sustapenerako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2011ko otsailaren 21ean.-Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.
ERANSKINA 290 ikaspostu eskaintzen dira, honela banatuta ikastetxe eta adinen arabera: |
SEKTOREAK | JAIOTZE URTEA | N. JESUS Lanaldi osoa | N. JESUS Lanaldi erdia | IZARRA | EGUNSENTI | SANTA TERESA | SAN JORGE | LOS ÁNGELES | RONCESVALLES | NINIA ETXEA | GUZTIRA |
Haurtzaindegia | 2009ko urtarrilaren 1a 2009ko abuztuaren 31 | 11 | 9 | 14 | 9 | 1 | 11 | 3 | 3 | 7 | 68 |
Ertainak | 2009ko irailaren 1a 2009ko abenduaren 31 | 3 | 3 | 7 | 4 | 1 | 5 | 1 | 2 | 3 | 29 |
Ibiltariak, 1 | 2010eko urtarrilaren 1a 2010eko ekainaren 30a | 11 | | 10 | 15 | 11 | 9 | 7 | 16 | 7 | 93 |
Ibiltariak, 2 | 2010eko uztailaren 1a 2010eko irailaren 30a | 7 |
Bularreko haurrak Iruña | 2010eko urriaren 1a 2011ko apirilaren 26a | | | | | 6 | 14 | 13 | 13 | 14 | 60 |
Bularreko haurrak Egunsenti eta Niño Jesús | 2010eko urriaren 1a 2011ko maiatzaren 2a | 14 | | | 14 | | | | | | 28 |
Bularreko haurrak Izarra | 2010eko urriaren 1a 2011ko maiatzaren 12a | | | 12 | | | | | | | 12 |
Guztira | 39 | 12 | 43 | 42 | 26 | 39 | 24 | 34 | 31 | 290 |
F1103493 |
Iragarkiaren kodea: F1103493