2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Gizarte-langilearen izendapena proposamena
Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak 2011ko otsailaren 18an egin bilkuran, erabaki hau hartu zen, besteak beste:
Ikusirik gizarte langile lanpostu bat, lan-araubidekoa, betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko izendapen proposamena;
Kontuan hartuz deialdiko 9 eta 10. aginduetan ezarritakoa,
Honako hau erabaki da:
Lehena.-Onestea azterketa gainditu eta puntuazio altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena, alegia:
-Alfonso del Val Agustín.
Bigarrena.-Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, deialdiko 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa 15 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izateko.
Hirugarrena.-Erabaki hauek interesdunei eta langileriaren bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Eguesen, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1103120