45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1028/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

Alderdi betearazlearen, hots, Terradisa, S.A.ren aldeko betearazpena abiarazten da, betearazpenpeko alderdiak, hots, Joan Ander Arriaga Velez jaunak, mila eta hogeita hiru euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (1.023,58 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Javier Araiz Rodríguez prokuradore jaunak ordezkatu du alderdi betearazlea.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.-Epaile magistratua-Idazkaria.

Eta Joan Ander Arriaga Velezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1102160