45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Lurzatiaren lagapena

Tafallako Udalak, 2011ko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 24. poligonoko 118. lurzatia doan lagatzea Nafarroako Gobernuari (Osasun Departamentua), bertan eraiki dezan Espezialitate Zentroa.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2011ko otsailaren 24an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1103522