2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Herrilurren desafektazioa. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2010eko abenduaren 14an egin bilkuran, kide guztiak ados jarrita, hasiera batez onetsi zuen Iturengo katastroko 4. poligonoko 38. lurzatiko 62 metro karratu herrilurretatik desafektatzea, ondotik haren erabilera Juan Antonio Echeveste Ariztoy jaunari lagatzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatuari jarraikiz, delako erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, aipatu epearen barnean interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Iturenen, 2011ko otsailaren 1ean.-Alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.
Iragarkiaren kodea: L1103504