45. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Ultracongelados Virto, S.A.k egina.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 22/11.

Titularra: Ultracongelados Virto, S.A.

Jarduera: barazki izoztuen fabrika.

Kokalekua: Bodega Romana industrialdea, M2-1 U-2.

Udalerria: Funes.

Iruñean, 2011ko otsailaren 22an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1103556