42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 159/2010 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Carlos Duro Razquinek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Construcciones y Albañileria Burlada Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 159/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira 2010eko urriaren 7an eta 2010eko abenduaren 15ean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Carlos Duro Razquinek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Construcciones y Albañilería Burlada Sociedad Limitadaren aurka, 974,51 euroko printzipala ordain dezan, gehi 58,47 euroko interesak eta 97,45 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Lan Prozedurari buruzko Legearen 274. artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, betearazpenpeko alderdiaren kaudimengabezia deklaratu baita behin-behinekoz, aurreko eginbidean ageri den bezala, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran, bai eta Seop Obras y Proyectos Sociedad Limitada enpresari eta haren konkurtsoko administratzaileei ere, behar diren ondorioetarako, alderdi interesdun baitira, betearazten den epaian ezarritako kondena solidarioaren ondorioz; eta ohartaraz bekie ebazpen honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahal dio abian jarritako betearazpenari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Construcciones y Albañilería Burlada Sociedad Limitadaren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 974,51 euro da, interesak 58,47 euro eta kostuak 97,45 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Eta Construcciones y Albañilería Burlada Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1101866