42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 987/2009 prozedura

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.

Margarita Perez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Nekane Astiz Otazu prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 987/2009 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Fernando Geovanny Rosero Benalcazarren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Ana Alexandra Luzuriaga Saltosen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Astiz prokuradore andreak, Alexandra Luzuriaga Santos ordezkatuz, auzi-ihesean den Fernando Geovanny Rosero Benalcazarren aurka jarri duen demanda, eta behin betiko neurri hauek ezartzen ditut Gary Fernando Rosero Luzuriaga adingabearentzat:

-Semearen zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot.

-Ez da bidezkoa aitaren eta semearen arteko bisita eta egonaldietarako araubiderik ezartzea, ez delako ezer eskatu.

-Fernando Geovanny Roserok hilean 150 euro ordainduko ditu semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunetan ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezkatzen duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

-Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte semearen gastu bereziak.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, epaitegi honetan idazkia aurkeztu beharko da bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Errekurtsoa jartzearekin batera frogatu egin behar da organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Fernando Geovanny Rosero Benalcazarri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Epaile magistratua, Margarita Perez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1101870