42. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

2010eko aurrekontuko aldaketen espedientea.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea.

Erabaki hori 2011ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da. (2011ko otsailaren 16ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena):

1.-Kreditu gehikuntzak, gastuen 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") bi kontu-sailetan, hurrenez hurren 7.410,40 euro eta 649,00 euro egiten dutenak, eta gastuen 2. kapituluko ("Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak") hiru kontu-sailetan, hurrenez hurren 70.000 euro, 15.592,31 euro eta 30.000 euro egiten dutenak. Gehikuntza hauek guztiak gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko dira.

Noain Elortzibarren, 2011ko otsailaren 16an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1102996