2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRE
Herri larreen aprobetxamendua enkantean
Dei egilea: Bidaurreko Kontzejua.
Esleipenaren xedea: Bidaurreko herri larreen aprobetxamendua Idoiko gainetik Biguria eta artegiaren arteko mugaraino (itxitura gabeko eremua).
Ezaugarriak: Enkante publikoa egiteko modua gutunazal itxia izanen da, sesteoarekin.
Hasierako prezioa: 4.208 euro.
Agiriak: baldintza-agirian agertzen direnak, hori 2011ko urtarrilaren 15eko aktan onetsi baitzen.
Aurkezteko epeak: 2011ko martxoaren 4tik martxoaren 19ko 9ak arte.
Aurkezteko tokia: Bidaurreko Kontzejuan, betiera aldez aurretik honako telefonora deituta: 609 720 676. Eskura emanen dira.
Emaitzak: 2011ko martxoaren 19an, 10:00etan.
Bidaurren, 2011ko urtarrilaren 18an.-Kontzejuburua, José Miguel Echarte Arteta.
Iragarkiaren kodea: L1102938