34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

300/2011 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko deialdia onesten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriak ezartzen du irakasleak funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen dela.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrak ezartzen duenez, aipatu legea ezartzen den urteetan, irakasleak funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura bat eginen da. Prozedura horren barnean, lehiaketaldian prestakuntza akademikoa baloratuko da eta, bereziki, ikastetxe publikoetan hezkuntza etapa berean irakasle lanetan izaniko esperientzia, legeek baimentzen dituzten mugen barruan. Gainera, oposizioaldia kasuan kasuko espezialitatearen edukiez, gaitasun pedagogikoaz eta irakaskuntzarako behar diren tekniken ezagutzaz izanen da. Oposizioaldiak proba bakar bat izanen du.

Arau hori betez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi eta lege horretako hamazazpigarren xedapen iragankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautzen duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuko lehen xedapen iragankorrak xedatzen duenez, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa ezartzen den urteetan deialdien xede diren irakasleen kidegoetan sartzeko prozedurei aplikatuko zaizkie VI. tituluko xedapenak.

Otsailaren 14ko 2011 Foru Dekretuaren bidez, maisu-maistren kidegoko 132 lanpostu huts betetzeko lan eskaintza egin da.

Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuak, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez eskuordeturik dituen eskudantziak erabiliz, erabaki du:

1.-Prozedura hauek iragartzea:

I.-Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura.

II.-Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

2. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kudeaketarako Atalera eta Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora.

I. TITULUA

Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura

Hautapen prozedura honek oinarri hauek izanen ditu:

Lehena.-Arau orokorrak.

1. Maisu-maistren kidegoko 132 lanpostu betetzeko hautapen prozedurarako deia egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan aritzeko.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginak, abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen bidez onartutako idazketaren arabera, duen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, eskainitako lanpostu guztien %5 gorde dira %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte, ezgaitasun maila dagokion unean frogatzen badute eta lanpostuari dagozkion lan eta eginkizunekin bateragarria dela ziurtatzen badute. Xedapen horrek, gainera, ezartzen du pertsona horiek betetzen dituzten lanpostuak deitutako lanpostuen %3 baino gutxiago baldin badira, txanda horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak hurrengo ekitaldiko kupoari (%5) gehituko zaizkiola, baina lanpostuen %10 gainditu gabe. Hortaz, oraingo lanpostu kopuruaren %5ari beste 6 lanpostu gehitu behar zaizkio, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik datozenak.

Elbarrientzat gordetako lanpostuak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, sarbide irekiko prozeduran betetzeko.

2. Deialdian ateratako lanpostuak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzaren eta prozeduraren arabera:

ESPEZIALITATEAK

SARBIDE IREKIA

ELBARRIENTZAKO ERRESERBA

Entzumena eta hizkuntza (euskaraz)

5

1

Ingelesa (gaztelaniaz)

73

7

Ingelesa (euskaraz)

18

2

Pedagogia terapeutikoa (euskaraz)

5

1

Euskara (Nafarroa)

18

2

GUZTIRA

119

13

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, aditzera ematen da deialdian ateratako espezialitateetako lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

3. Hautapen prozedura honi ondoko hauek aplikatuko zaizkio:

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (106. Estatuko Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa); langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua; otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzkoa (51. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa); otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntzako kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua onesten duena eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den aldi baterako sarrera-araubidea arautzen duena (53. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa); bai eta aplikagarri diren gainerako xedapenetan eta deialdi honetan berean xedatutakoa ere.

Bigarrena.-Hautagaien betekizunak.

Hautapen prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

1. Betebehar orokorrak.

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo ondoko arauak aplikatuak dituen Estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.

Ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, izangaiaren aurreko ahaide zuzenek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Maisu-maistren kidegoari eta aukeratu nahi den espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek zigor edo auzi bidez euren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

e) Karrerako funtzionarioa ez izatea, ez eta praktiketakoa ere, edo maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzeko esperoan ez egotea.

f) Maisuaren edo maistraren titulua edo horren baliokidea izatea. Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle tituluak eta Lehen Hezkuntzako maisuaren edo maistraren tituluak maisuaren edo maistraren tituluaren balio bera dute, irakaslanaren ondorioetarako.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuan eta azaroaren 3ko 3686/2004 ECI Aginduan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2. Elbarrientzako gordetako txandan parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, maisu-maistren kidegoan sartzeko eskatutako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta lortu nahi den espezialitaterako behar dena ere bai.

Hautapen prozeduran izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen hirugarren oinarriko 2. ataleko D) letran aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.

Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute espezialitate eta hizkuntza bereko sarbide irekiko txandan parte hartu.

3. Euskaraz eman beharreko lanpostuak eta Euskara (Nafarroa) espezialitateko lanpostuak eskuratu ahal izateko betebehar berariazkoak.

1. atalean ezarritako betebehar orokorrez gainera, izangaiek Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea izan beharko dute.

4. Espainiar nazionalitatea ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak:

Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaz egoki egiten dutela frogatu beharko dute ondoko bide hauetako baten bidez:

-Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma izatea, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisako Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), Gaztelaniaren C1 mailako Diploma, edo hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiria izatea edo Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziadun titulua izatea.

-Gaztelaniazko proba bat gainditzea. Proba horrek bi zati izanen ditu: bata, gaztelaniazko idazlana, gutxienez berrehun hitzekoa, eta Epaimahaiarekin solasaldia izatea. Proban "gai" edo "ez gai" emanen da. "Ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiak eta gaztelania maila neurtzeko proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozesutik baztertuko dira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Gainera, gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea duten izangaiak gaztelaniaren ezagutza egiaztatzetik salbuetsita egonen dira eta, orobat, Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak.

5. Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.

Hirugarrena.-Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Halaber, parte hartzeko eskabidea eta ordainketa gutuna Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) jarriko dira.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek zehaztu beharko dute zein espezialitate eta hizkuntzatan parte hartzen duten, deialdi honetako lehenengo oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horretaz gainera, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten espezialitate eta hizkuntza bakoitzean, ondoko hauen arabera:

Zein prozeduraren bidez parte hartzen den:

-Sarbide irekia.

-Elbarrientzako erreserba.

Era berean, Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) fitxa bat egonen da izangaien eskura, deialdian onartzeko nahitaezkoak diren agiriak zein merezimenduen frogagiriak zenbakiekin eta modu ordenatuan aurkezteko. Hori guztia eginen da, izangaiari agiriak aurkeztea errazteko eta organo arduradunei betebeharren egiaztapena eta merezimenduen balorazioa errazteko asmoz.

2. Izangaiek parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztuko dute, ondoko agiri hauekin batera:

A) Espainiar nazionalitateko izangaiak:

1) Nortasun-agiri nazionalaren edo nortasun-agiri baliokidearen fotokopia. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da.

2) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, horren bidez adierazteko izangaia ez dagoela diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikotatik bereizita eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) aitorpena egiteko eredua eskainiko da.

3) Parte hartzen duen espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat, laugarren oinarriaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

4) Maisuaren edo maistraren tituluaren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadunaren edo Lehen Hezkuntzako maisuaren edo maistraren tituluaren edo maila bereko titulu baten fotokopia, edo titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia aurkeztuko da eta, horrekin batera, homologatuta edo onartuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

5) Euskaraz eman beharreko lanpostuak eta Euskara (Nafarroa) espezialitateko lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria) edo baliokidea edo titulu hori luzatzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

6) B.2) ariketa egin ordez, bederatzigarren oinarriaren 2.2 puntuak aipatutako txostena aurkeztu nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean. Gainera, hurrengoak aurkeztu beharko dituzte:

-Beste hezkuntza administrazio batzuetan lan egiten badute, administrazio horiek emandako zerbitzuen ziurtagiria, zein kidegotarako izendatu diren eta noiz hasi eta amaitu duten lana adierazita.

-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako lan egiten badute, Giza Baliabideen Zerbitzuak bederatzigarren oinarriaren 2.2 atalean eskatutako betebeharrak betetzen diren egiaztatuko du ofizioz eta ez da zerbitzuen ziurtagiririk aurkeztu beharko.

7) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskineko merezimenduen baremoan ezarritakoaren arabera.

Merezimenduen baremoko I. atalean irakaskuntzan izandako esperientzia baloratzeari begira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat egindako zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean ageri den dokumentazioaren arabera, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio edo ikastetxe batzuetan egindako lanei dagokienez, zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztuz egiaztatu beharko dituzte interesdunek lan horiek, merezimenduen baremoan xedatutakoaren arabera.

B) Beste nazionalitate bateko izangaiak:

Atal honen A) letrako 3. puntutik 7.era ezarritako agiriez gain:

1) Espainiar nazionalitatea ez badute ere, deialdi honetako bigarren oinarriaren 1.a) ataleko lehenengo paragrafoan adierazitako betebeharrak betetzen dituzten izangaiek nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da.

Aurreko horien ahaideek ondoko agirien fotokopia aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisatuarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisatuaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko aitorpena edo hitzematea ere, non adieraziko duen bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Parte hartzeko eskabidean, espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek "Nortasun-agiri nazionalari" dagokion laukian adierazi beharko dute beren estatuko nortasun-txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena. Halaber, zein nazionalitate duten adierazi beharko dute eta gaztelaniaren ezagutza frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez.

2) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, izangaiak bere estatuan funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) aitorpena egiteko eredua eskainiko da.

3) Gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomaren fotokopia aurkeztu beharko dute, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisako Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), C1 mailako Gaztelania Diploma, edo hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiriarena, Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziadun tituluarena edo Espainian eskuratutako unibertsitate tituluarena edo behar den titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

C) Elbarrientzat gordetako prozedurako izangaiak.

Atal honen A) letran eta, hala denean, B) letran ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten izangaiek hurrengo agirietako baten bat aurkeztu beharko dute:

-Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria edo bestelako txosten loteslea, talde multiprofesional eskudun batek emandakoa, %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna egiaztatzen duena.

-Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (INSS), ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

-Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako ezgaitasunagatik erretiro pentsioa esleitzen duena.

Elbarritasunari buruzko ziurtagiria edo egiaztapen txostena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko elbarrientzat gordetako prozeduran, baina bai sarbide libreko prozeduran, baldin eta horretarako betebeharrak betetzen baditu.

Erreserba prozedura horretan parte hartu nahi izanez gero, izangaiek eskabidean adierazi beharko dute eta ezgaitasunaren egiaztagiria hari erantsi beharko zaio. Ezgaitasuna geroago onartzeak, atzerako ondorioekin egiten bada ere, ez du inola ere berarekin ekarriko erreserbako prozeduran onartzea.

D) %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten izangaiak.

%33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten izangaiek, zein prozeduratan parte hartzen duten gorabehera, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zein ezgaitasun maila duten eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak luzatua (atal honen C) letran xedatutakoaren arabera), hori guztia ariketak egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenak eskatu ahal izateko eta, orobat, lanpostu hutsak hautatzeko orduan lehentasuna izan dezaten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zazpigarren xedapen gehigarrian adierazita dagoen bezala.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten.

%33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten izangaiak Nafarroako Mendekotasun Agentziara eramanen dira, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3. Enplegu eskaintza onetsi duen otsailaren 14ko 2011 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen betebeharrak edo merezimenduak justifikatzeko izangaiek aurkezten dituzten agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izatea; izan ere, eskabideak aurkezteko epean agiri horien fotokopia hutsak aurkezten ahalko dira.

Hautatutako izangaiei eskatuko zaie betebeharren eta, hala denean, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dituzten merezimenduen jatorrizko frogagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkezteko edo, bestela, haien egiazkotasuna frogatzen dutenak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez horretarako zehaztutako moduan eta epean. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean: (www.educacion.navarra.es). Eskaera hori praktikaldia egiten den ikasturtean eginen da.

Aipatutako agiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako baten batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, praktiketako funtzionario izateari utziko dio eta, hala denean, haren jarduerak baliogabetuko dira, faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak galarazi gabe.

Halaber, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako baten batek ez dituela betetzen merezimendu horiek, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko da, faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak galarazi gabe. Nolanahi ere, aldi horretan agiri horiek aurkezteak ezin izanen du ekarri merezimenduen behin betiko balorazioetan kontuan hartu ez diren merezimenduak baloratzea.

Edozein unetan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak eskatzen ahalko dizkie Administrazioak izangaiei.

Xedatutakoa betez, izangaiek parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

4. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.-Eskabideak aurkeztea eta eskubideak ordaintzea.

1. Eskabidea zein organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia.

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2011eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Atzerrian sinatutako eskabideak kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatiko eta kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritako epean. Interesdunak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.

2. Azterketa eskubideak.

Eskabidearekin batera, azterketa eskubideengatik, aukeratu nahi den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko 40 euro ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztu behar da. Ordainagiria aurkeztu ezean, izangaia baztertuta geldituko da.

Azterketa eskubideak nahitaez ordainduko dira edozein banketxetan sartu beharreko ordainketa gutunaren bidez. Ordainketa gutunaren eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) egonen da ikusgai. Izangaiek Interneteko orri horretan sartu, eta ordainketa gutuna bete beharko dute beren datuekin; "kontzeptu" gisa, zein espezialitate eta hizkuntzatan sartu nahi duten adieraziko dute. Ondoren, ordainketa gutuna inprimatu, eta edozein banketxetan ordaintzen ahalko dute ala ordainketa Interneten bidez egin, eta horren frogagiria inprimatzen ahalko dute. Edonola ere, hautapen prozeduretan onartuak izateko, parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek azterketa eskubideen ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte (ordainagiri bat, parte hartu nahi den espezialitate edo hizkuntza bakoitzeko).

Izangaia, espezialitatea eta hizkuntza identifikatzeko daturen bat ez jartzeak izangaia baztertzea ekarriko du.

Ez dira onartuko Interneten bidez egiten diren transferentziak, Hezkuntza Departamentuaren webgunearen (www.educacion.navarra.es) bidez egindakoak izan ezik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen gaineko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 31. artikuluaren arabera, tasak ordaintzetik salbuetsita daude:

a) %33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten izangaiak. Salbuespena jasotzeko, beharrezkoa izanen da organo eskudunak elbarritasuna egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztea.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez lan eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuetsiak izateko baldintza izanen da epe horretan eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta sustapen igoera, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) aitorpena egiteko eredua eskainiko da.

Bosgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.-Izangaiak onartzea.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak hurrengo zerrendak onesten dituen ebazpena jendaurrean jarriko du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk. g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es):

-Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitateen eta hizkuntzen arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-abizenak azalduko dira, zein prozeduratan parte hartzen duten, eta, baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak.

-Unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu ordez, unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkezteko aukerarako onartu eta baztertu direnen behin-behineko zerrendak, deialdiaren bederatzigarren oinarrian eskatutako baldintzak betetzeagatik edo ez betetzeagatik. Onartu ezean, bazterketaren arrazoiak adieraziko dira.

-Hala denean, gaztelaniaren ezagutza proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aurrez ikusten diren ondorioetarako.

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez-onartua izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, emandako datu pertsonaletan akatsak antzeman dituzten izangaiek horren berri eman beharko dute epe horretan berean. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura zuzenduko dira eta laugarren oinarriko 1. atalean aurrez ikusitako tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

Izapide horretan ezin izanen dira inolaz ere zuzendu merezimenduak frogatzen dituzten agiriak.

3. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, ondoko zerrendak onesteko ebazpena emanen da:

-Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

-Unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu ordez, unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkezteko aukerarako onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrendak, deialdiaren bederatzigarren oinarrian eskatutako baldintzak betetzeagatik edo ez betetzeagatik.

-Hala denean, gaztelaniaren ezagutza proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horretan, orobat, gaztelaniaren ezagutza proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, egokia bada.

Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g, Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Behin betiko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Ebazpen horren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela baldintzak betetzen, haren jarduerak deuseztatu eginen dira, hasierako eskabideko faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Espezialitate eta hizkuntza batean izena eman eta onartzeak ez dio izangaiari bermatuko eskatu dituen espezialitate eta hizkuntza guztietan parte hartu ahal izatea, ezartzen den hautapen prozesuaren antolaketak ondorio hori baldin badakar.

Zazpigarrena.-Hautapen organoak.

1. Epaimahaiek eta horretarako izendatutako hautapen batzordeek hautatuko dituzte izangaiak.

Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren arduradunak izanen dira eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Hautapen organoen jarduera Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legeak xedatutakoari lotuko zaio beti.

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, hautapen organoek Hezkuntza Departamentuan izanen dute egoitza (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), eta bertan aurkeztu beharko dira hautapen prozeduraren gainean sortzen diren afera guztiak.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko epaimahai bat hautatuko da. Haien osaera jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es).

Espezialitate eta hizkuntza bakoitzera aurkeztutako izangai kopurua dela eta, Giza Baliabideen Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko da. Horrelakoetan, hautapen batzorde bat eratuko da. Kasu horretan 1. epaimahaiak ebaluatuko ditu elbarrientzat gordetako prozedurako izangaiak.

2. Mahaikideak karrerako funtzionarioak izanen dira, jardunean edo zerbitzu berezietan daudenak, bai irakasleen kidegokoak, bai Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Mahai bakoitzean bost kide izanen dira.

Epaimahaiko kide guztiak maisu-maistren kidegoari dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidegoetakoak izanen dira. Gainera, epaimahaiko kide gehienak maisu-maistren kidegoko funtzionarioak izan beharko dira.

Epaimahaiak hautatzerakoan, kontuan hartu beharko da espezialitatearen printzipioa, zeinaren arabera mahaikide gehienek hautapen prozesuaren xede den espezialitateko titular izan beharko duten, eta maisuen eta maistren arteko berdintasunera joko da, arrazoi oinarritu eta objektiboek eragozten ez badute behintzat.

Epaimahaiak honela osatuko dira:

-Mahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.

-Lau mahaikide, jardunean edo zerbitzu berezietan ari diren maisu-maistren kidegoko funtzionarioen arteko zozketa bidez aukeratuak. Mahaikide horiek kasuan kasuko espezialitateko lanpostu batean izan beharko dute behin-behineko edo behin betiko destinoa.

Zozketaren prozedura honelakoa izanen da:

Abezedariotik bi letra aterako dira ausaz eta horiek izanen dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko irakasle funtzionarioaren lehen deituraren hasierako letrak. Lehenengo deitura hasierako bi letra horiekin duen izangairik ez badago, ordena alfabetikoan hurrengo tokian dagoen deitura hartuko da, "ZZ" letren ondotik "AA" letrak datozela ulertuko delarik, eta "CH" eta "LL" letrak, berriz, "C" eta "L" letren hurrenkeran, hurrenez hurren, egonen dira integratuta.

Mahaikideak izendatzeari dagokionez, baten batek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdian epaimahai gisa parte hartu baldin bazuen, oraingoan parte hartzetik salbuesteko arrazoitzat onar daiteke. Halaber, lekapentzat jotzen ahalko da ikastetxeko zuzendari jardutea edo Hezkuntza Departamentuko ardurako lanpostuak gauzatzea, haren goragoko zuzendari nagusiak hautapen prozesua garatzen den bitartean lanpostuaren berezko eginkizunak ezin direla gauzatu adierazten duen txostena egin eta gero. Maisu-maistren kidegoan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran parte hartzea ez da inolaz ere salbuesteko arrazoitzat hartuko.

Maisu-maistren kidegoko funtzionarioen kopuruak zozketa aurreko paragrafoetan azaldu bezala egiteko aukera ematen ez badu, Hezkuntza Departamentuak ahalmena izanen du mahaikideak kasuan kasuko espezialitateko maisu-maistren kidegoko funtzionarioen artetik zuzenean izendatzeko.

Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoiak baldin badaude, zilegi izanen da hezkuntzako beste administrazio batzuei kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela eskatzea, epaimahaiak osatzearren, eta, bai halaber, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea, maisu-maistren kidegokoak edo irakasleen beste kidego batekoak. Kasu horretan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.

Epaimahaiko idazkari lana kidegoan antzinatasunik txikiena duenak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

3. Epaimahai bakoitzarentzat ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz, ahal den guztietan.

4. Hautapen batzordeen osaera. Izangai kopurua eta deialdiko lanpostu kopurua dela-eta, espezialitateren baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu beharra gertatzen bada, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako hautapen batzordeak eratuko dira. Batzorde horiek mahaiburuek osatuko dituzte, eta ez dira bost baino gutxiago izanen; mahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariek osatuko dute kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, mahaikideek. Batzorde horren buru izanen da 1. epaimahaiko burua, eta idazkaria, batzordeak ondore horretarako hautatutako kidea.

5. Deialdi honi dagozkion hautaprobak hasi aurretik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, beharrezkoa bada, oinarri honen 2. eta 13. ataletan aurrez ikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik mahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es).

6. Mahaiburuek dei egin ondoren, epaimahaiak eta, horrelakorik badago, hautapen batzordeak eratuko dira, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan direla.

7. Behin hautapen organoak eratu ondoren, beren jarduerek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.

8. Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Aholkulari espezialistek aholkuak emanen dizkiete hautapen organoko kideei beren espezialitatearen xede diren ezagueren ebaluazioaren gainean. Laguntzaileak lankidetzan arituko dira organo horiekin eta organo horiek esleituriko laguntzarako lan teknikoak egin beharko dituzte. Jarduera bakoitzean batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.

9. Epaimahaien eginkizunak.

Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:

-Deialdi honek xedatzen duenari jarraikiz, hautapen prozedurak behar bezala garatzen diren begiratzea.

-Oposizioaldiko proba kalifikatzea.

-Espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, honako eginkizun hauek ere izanen ditu: oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batuketa egitea, izangaiak ordenatzea, bi faseak gainditzen dituzten izangaien zerrendak prestatzea, lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaien deklarazioa egitea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Epaimahaiek antolaketako neurri egokiak har ditzakete, haurdun dauden emakumeek, erditzea epaimahaiaren aurrean aurkezteko egunean eta oposizioko ariketaren bat egiteko egunean izaten denean, hautapen prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten.

10. Hautapen batzordeen eginkizunak:

Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:

-Epaimahaiak koordinatzea.

-Epaimahaien jardueretarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

-Epaimahaiek oposizioaldian emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.

-Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaien deklarazioa egitea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Hautapen prozeduretako fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak.

11. Administrazioko beste organo batzuk.

11.1. Epaimahai koordinatzaileak.

Hautapen prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen organoek izangaiak hautatzea errazteko, buru koordinatzaile bat eta idazkari koordinatzaile bat edo gehiago hautatzen ahalko dira edo, hala denean, buruaren eta idazkari koordinatzailearen ondokoak.

Epaimahai koordinatzaileak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es).

Organo horiek Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkien eginkizunak gauzatuko dituzte, eta deialdi honen I. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen II. eta III. atalak baloratzeko irizpideak ezarriko dituzte.

11.2. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzua.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen I. atalari dagokion puntuazioa esleitzea.

Zerbitzu horrek hautapen organoen izenean eginen du balorazioa eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkie.

11.3. Balorazio batzordeak.

Balorazio batzordeei egokituko zaie izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen II. eta III. atalei dagokien puntuazioa esleitzea.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioek osatutako dituzte balorazio batzordeak eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira, epaimahai koordinatzaileak/koordinatzaileek proposatuta. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es).

Organo horiek hautapen organoen izenean eta epaimahai koordinatzaileak/ek zehazten ditu(zt)en irizpideen arabera eginen dute balorazioa eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkiete.

Batzordeek merezimenduak baloratuko dituzte hautatzeko ebazpenean zehazten den ordutegian, uneoro ikasleei arreta ematea bermatuta. Batzordeen egoitza Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusian egonen da.

Erakunde sindikalek balorazio batzordeetan parte hartzen ahal dute.

Balorazio batzordeetako kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarri honen 2. atalean aipatzen den horretan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitatearen printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada edo haietan beren borondatez parte hartzea eskatzen badute.

11.4. B.2) ariketaren ordezko txostena egiteko batzordeak.

B.2) ariketaren ordezko txostena Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eratutako batzordeek prestatuko dute.

Batzorde horiek maisu-maistren kidegoari dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidegoetako irakasle funtzionarioek osatuko dituzte. Batzordekide horiek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposatuko ditu eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko dira. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta haren webgunean (www.educacion.navarra.es).

Balorazio batzordeetako kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarri honen 2. atalean aipatzen den horretan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitatearen printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada edo haietan beren borondatez parte hartzea eskatzen badute.

Txostena izangaiak aurkezten duen unitate didaktikoaren osagaien azterketan oinarrituz prestatuko da. Batzordeetako kideek behar dituzten argibideak eskatzen ahalko dituzte, egoki iruditzen zaizkien bideak erabiliz.

Batzordeek Hezkuntza Departamentuak ezarririko lokaletan eta lanegunetan eginen dituzte txostenak.

11.5. Gaztelaniaren ezagutza proba ebaluatzeko epaimahaia.

Deialdiaren bigarren oinarriaren 4. atalak aipatzen duen proba hori ebaluatzeko epaimahaia jardunean diren karrerako irakasle funtzionarioek osatuko dute. Irakasle horiek, maisu-maistren Kidegoari dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidego batekoak izanen dira.

Epaimahai hori Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko da. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta haren webgunean (www.educacion.navarra.es).

12. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluak eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuak diotenaren arabera, hautapen organoetan parte hartzea nahitaezkoa da eta, horrelakoetan, aipaturiko foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.

13. Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautapen probetarako izangaiak prestatzen modu sistematikoan aritu izan badira. Halako egoeraren bat izanez gero, izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean eman beharko da horren berri.

Halaber, izangaiek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan aurrez ikusitako egoeraren bat izaten denean.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, epaimahai koordinatzaileen proposamenari jarraikiz, parte hartzetik salbuesteko, ezesteko edo lekatzeko zergatiak baloratuko ditu eta interesdunei jakinaraziko die eskabide horiek ontzat hartzen diren edo ezesten diren. Hartutako erabakiaren aurrean, ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Zortzigarrena.-Hautapen prozeduraren garapena.

1. Hautapen prozesuan lehiaketaldi bat izanen da; horretan prestakuntza akademikoa baloratuko da eta, bereziki, hezkuntza etapa bereko ikastetxe publikoetan irakasle lanetan izaniko esperientzia, deialdiaren I. eranskinean ageri den merezimendu baremoarekin bat; horretaz gainera, oposizioaldia izanen da, proba bakar batekin, kasuan kasuko espezialitateko edukiei, gaitasun pedagogikoari eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutzari buruz. Halaber, praktikaldi bat izanen da, prestakuntza ikastaroak biltzen ahalko dituena eta hautapen prozedura osatuko duena.

Epaimahaiaren aurrean eginen den aurkezpen ekitaldi batekin hasiko da oposizioaldia, eta horretan probaren B.1) ariketan aipatutako programazio didaktikoa eman beharko dute izangaiek. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren eta programazio didaktikoa ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Horren ondoren oposizioaldiko proba eginen da, honela banatuta:

-A zatia, ariketa idatzi bat, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 2.1.1 atalean xedatutakoaren araberakoa.

-B zatia, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 2.1.2 atalean xedatutakoaren araberakoa, ondoko ariketa hauetan banatua:

B.1) Programazio didaktiko bat prestatu, azaldu eta defendatzea.

B.2) Unitate didaktiko bat prestatu, azaldu eta, bidezko bada, defendatzea.

2. Oposizioaldia ez da 2011ko ekainaren 1a baino lehenago hasiko, aurkezpen ekitaldi baten bidez.

Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) jendaurrean jarriko den Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez, izangaiei gutxienez deituko zaie oposizioaren aurkezpen ekitaldira bertaratzeko. Bertan epaimahaien aurreko jarduera noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Halaber, ebazpen horren bidez oposizioaldiko probaren A zatia egiteko dei eginen zaie.

Epaimahaiaren aurreko jarduerak egin eta gero, epaimahaiek izangaiei ondoz ondoko deiak eginen dizkiete, ariketak egin diren lekuetan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuz, hurrengo ariketak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduerak egiteko, eta baztertu eginen dira hautapen prozesuan agertzen ez direnak. Ondorio horretarako, ariketa kolektibo bat egiteko deia jaso dutenak epaimahaiaren aurrean agertu beharko dira deietan ezarritako orduan eta egunean. Bana-banako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan.

3. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasierako letra horiekin duen izangaia hasiko da, deialdi honen zazpigarren oinarriaren 2. atalean adierazitako moduan.

Probaren B zatian, adierazi den irizpideari jarraituz, B.1) ariketa soilik egin behar duten izangaiei dei eginen zaie lehenik eta, gero, B.1) eta B.2) ariketak egin behar dituzten izangaiei.

4. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Bederatzigarrena.-Hautapen prozedurako faseak.

1. Lehiaketaldia.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, zazpigarren oinarriaren 11.2 eta 11.3 atalek aipaturiko organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoei jarraikiz.

Aurretik egindako irakasle lana, prestakuntza akademikoa eta etengabea eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskabideak aurkezteko epearen barrenean alegatu eta, I. eranskinean zehazten den dokumentazioaren bidez behar bezala justifikatuta, aurkezten diren merezimenduak baino ez dira puntuatuko. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, inolaz ere ez dira merezimenduen egiaztagiriak zuzenduko.

Giza Baliabideen Zerbitzuak baremoko atal guztien puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es. Aldi berean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat lan egin duten izangaiei dagokienez, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztu dituen zerbitzuak argitaratuko dira.

Balorazio horien kontra interesdunek erreklamazio idazkia aurkezten ahalko dute Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, jendaurrean jarri eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta horiek ebatzi ondoren, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Oposizioaldia.

2.1. Oposizioaldiko proba.

Oposizioaldian proba bakar bat izanen da, bi zatiz osatuta. Ez dira baztergarriak izanen. Epaimahaiak soilik probaren amaierako nota globala jarriko du jendaurrean.

Izangaiek oposizioaldiko probako ariketa guztietara aurkeztu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.

Izangaiak idatzizko ariketak epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu edo irakurri behar ez dituenean bere izena ezkutuan egonen dela bermatuko da.

Ingelesa eta euskara (Nafarroa) espezialitateetako ariketa guztiak kasuan kasuko hizkuntzan eginen dira. Euskaraz emanen diren gainerako espezialitateetan izangaiek aukera izanen dute ariketa bakoitza gaztelaniaz ala euskaraz egiteko.

Oposizioaldiko proba zati hauetan banatzen da:

1.-A zatia.

Irakaskuntzan aritzeko behar diren berariazko ezagutzak frogatu beharko dira. Zati honetan, epaimahaiak espezialitateko gai zerrendatik zozketaz ateratako hiru gaietako bat idatziz garatu beharko du izangaiak.

Oposizioaldiko ariketetan aplikatuko diren gai zerrendak, zein bere espezialitatekoa, deialdi honen II. eranskinean aipatutakoak dira.

Proba honen A zatia egiteko, izangaiek hiru ordu izanen dituzte gehienez.

Izangaien izena ezkutuan egonen dela bermatzeko, ariketa hau pliken bidez eginen da. Nolanahi ere, epaimahaiak probaren azken nota orokorra besterik ez du argitaratuko.

A zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da eta oposizioaldiko amaierako kalifikazioaren %40 eginen du.

2.-B zatia.

Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa eta irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen baloratuko da. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu beharko du eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.

B.1) Programazio didaktiko bat prestatu, azaldu eta defendatzea.

Programazio didaktikoa deialdi honetako III. eranskinean ezarritakoari jarraikiz prestatuko da.

Izangaiak prestatzen duen programazioa epaimahaiari eman beharko zaio, horren aurrean aurkezteko ekitaldian, deialdi honen zortzigarren oinarriaren 2. atalean aurrez ikusitako tokian, egunean eta orduan. Epaimahaiari programazio didaktikoaren kopia bakarra emanen zaio. Programazioa ez badu izangaiak berak aurkezten oposizioaren aurkezpen ekitaldian, hautapen prozeduratik kanpo geratuko da.

Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean azaldu eta defendatuko da; horretarako izangaiak hogeita hamar minutu izanen ditu gehienez ere. Horren barrenean, epaimahaiko kideek galderak egiten ahalko dizkiote azalpenaren edozein unetan.

Programazio didaktikoa azaldu eta, hala badagokio, defendatu aurretik, izangaiari ez zaio prestatzeko denborarik emanen. Programazio didaktikoa azaltzeko, izangaiak egokia iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda. Programazio didaktikoaren kopia bat ere eraman beharko du, aurkeztu zuena bezalakoa.

B.2) Unitate didaktiko bat prestatu, azaldu eta, bidezko bada, defendatzea.

Unitate didaktiko bat prestatzea eta epaimahaiaren aurrean ahoz azaltzea izangaiak aurkeztu duen programazioari lotuta egonen da, eta deialdiaren III. eranskinean aipaturiko alderdiak bildu beharko ditu. Unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak, berak aurkeztu duen programaziotik, hiru unitate aterako ditu zozketaz eta horietako bat aukeratuko du.

Izangaiak ordubete izanen du unitate didaktikoa prestatzeko. Azalpenean, egokia iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda.

Unitate didaktikoa azaltzeko, gidoi bat soilik erabil dezake (orri bat baino ez), ariketa bukatutakoan epaimahaiari eman beharko diona.

Unitate didaktikoa azaltzeko eta, bidezko bada, defendatzeko, izangaiak hogeita hamar minutu izanen ditu gehienez ere; horren barrenean, epaimahaiko kideek galderak egiten ahalko dizkiote azalpenaren edozein unetan.

B.1) eta B.2) ariketak azaldu eta, bidezko bada, defendatu behar dituzten izangaiek ekitaldi bakar batean eginen dute epaimahaiaren aurrean.

2.2. B.2) ariketaren ordez izangaiak unitate didaktikoaz dakiena baloratzen duen txostena aurkeztea.

A) B.2) ariketaren ordez txostena aurkeztu nahi duten izangaiek bete beharreko baldintzak:

Deialdi hau argitaratzen den egunean kontatuta, 2010-2011 ikasturtean maisu-maistren kidegoari dagokion lanpostu batean gutxienez hiru hilabetez aritu izana jardunean edo eszedentzia berezian, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin irakasleentzako aldi baterako administrazio kontratua edo errelebo kontratua sinatuta edo beste hezkuntza administrazio batean bitarteko funtzionario izendatuta.

Dena dela, 2010-2011 ikasturtean amatasun, adopzio edo harrera lizentzia izan dutelako baldintza hori epe horretan betetzen ez duten izangaiek aukera izanen dute B.2) ariketaren ordez txostena hautatzeko, baldin eta atal honetan eskatutako baldintza 2011ko ekainaren 1ean betetzen badute.

B.2) ariketaren ordez txostena aukeratzen duten izangaiek parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute. Aukera hori parte hartzeko eskabidearen lauki zehatzean adierazi beharko da hautapen prozesuan eta maisu-maistren kidegoko espezialitate guztietarako balioko du, aurkeztutako guztietarako jakina, eta ezin izanen da aldatu aukera hori, eskabidea aurkeztu ondoren.

Halaber, izangaiek dagokien hezkuntza administrazioak luzatutako zerbitzuen ziurtagiria erantsi beharko diote eskabideari; eskatutako baldintzak betetzen dituztela azaldu beharko du horrek. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat lan egiten badute, Giza Baliabideen Zerbitzuak betebeharrak betetzen diren egiaztatuko du ofizioz eta izangaiak ez du zerbitzuen ziurtagiririk aurkeztu beharko.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, B.2) ariketa egin beharrean, txostena aurkezteko eskatzen diren betebeharrak betetzen diren egiaztatzea errazteko asmoz, hori ordeztea aukeratzen duen izangaiak parte hartzeko eskabidean adieraziko du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako edo beste hezkuntza administrazio baterako lan egiten duen.

Izangaiek txostenaren aukera hautatu badute eskabidean baina txostena emateko aipatu diren baldintzak betetzen ez badituzte, unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu ordez, unitate didaktikoari buruzko ezagutza baloratzen duen txosten bat aurkezteko aukerarako onartu ez direnen zerrendan sartuko dira, eta probako B.2) ariketa egin beharko dute.

B) B.2) ariketaren ordezko txostenaren ezaugarriak eta edukia:

Deialdiaren zazpigarren oinarriaren 9. atalean esleitutako eginkizunen arabera, epaimahaiak baloratu, eta 0 eta 10 puntu arteko puntuazioarekin kalifikatuko duen txostenean deialdiaren V. eranskinean biltzen diren neurriak eta adierazleak egiaztatu beharko dira.

Txosten hori Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eratutako batzordeek prestatuko dute, deialdi honen zazpigarren oinarriaren 11.4 oinarrian xedatutakoaren arabera.

C) B.2) ataleko ariketa egin ordez txostena aurkeztea onartzen zaien izangaiekin jarduteko prozedura:

Txostena aurkeztea eskatu eta onartzen zaien izangaiek unitate didaktiko bat aurkeztu beharko dute, indarreko curriculumaren araberakoa eta hautapen prozeduran aukeratu duten espezialitate eta hizkuntzakoa.

Unitate didaktikoak, izangaiak aurkeztu nahi dituen eranskinak barne, gehienez ere 30 orrialde bilduko ditu, DIN-A4 formatuan, alde bakar batetik idatziak eta zenbakituak.

Unitate didaktikoa Ingelesa edo Euskara (Nafarroa) espezialitatekoa baldin bada, kasuan kasuko hizkuntzan prestatu beharko da. Euskaraz emanen diren espezialitateei badagokie, izangaiek aukera izanen dute unitatea gaztelaniaz ala euskaraz egiteko.

Izangairen bati onartzen baldin bazaio B.2. ataleko ariketaren ordez txostena aurkeztea espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan, unitate didaktiko bat aurkeztu beharko du espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.

Unitate didaktiko hori 5 egun balioduneko epean aurkeztu beharko da gehienez, B.2) ariketa egin ordez txostena aurkeztea onartzen zaien izangaien behin betiko zerrendak (besteak beste) onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Norberak eraman beharko du Hezkuntza Departamentura (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), ebazpenean ezarritako moduan, tokian eta ordutegian.

Unitate didaktikoa epean aurkezten ez bada, izangaiak ez du hautapen prozeduran segitzerik izanen eta, horrenbestez, espezialitate eta hizkuntza horretako prozesutik baztertuko da berehalakoan. Arrazoi horrengatik baztertutako izangaien zerrenda Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onetsiko da, eta jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es).

2.3. Oposizioaldiko proba kalifikatzea.

Probaren zati bakoitza 0 puntutik 10 puntura bitarte kalifikatuko da. Era berean, probako B zatiko ariketa bakoitza 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da.

Oposizioaldiaren puntuazio osoa hurrengoak aplikatzetik ondorioztatzen diren noten batura izanen da:

A zatia: %40.

B.1) zatia: %30.

B.2) zatia: %30.

Probaren amaierako nota globala 0tik 10era bitarte adieraziko da.

Oposizioaldiko probaren ariketen puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da. Mahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu oso edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik handiena eta txikiena, besterik gabe, ezabatu eginen dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batez bestekoa.

2.4. Oposizioaldiko proba bukatutakoan, epaimahaiek azken ariketa egin den tokiko iragarki oholean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta haren webgunean (www.educacion.navarra.es) jarriko dute proban ebaluaturiko izangaiek lortutako amaierako puntuazio globalak biltzen dituen zerrenda.

Puntuazio horien kontra interesdunek erreklamazioak egin ditzakete, epaimahaiei zuzenduak, 3 egun balioduneko epean. Halakoetan, kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik, transkripziozkorik edo aritmetikorik egin den aztertuko du epaimahaiak.

Erreklamazioak ebatzi eta gero, epaimahaiek izangaiek proban lortutako behin betiko puntuazioak biltzen dituen zerrenda argitaratuko dute bi paragrafo gorago adierazi den tokietan.

Izangaiek aurkezten dituzten erreklamazioak ebazteko akta azken ariketa egin den tokiko iragarki oholean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jarriko da jendaurrean.

Epearen barnean aurkeztutako erreklamazioak Hezkuntza Departamentuan hartuko dira, behar den epaimahaiak behin betiko puntuazioak biltzen dituen zerrenda jendaurrean jarri ondoren, eta epaimahai kalifikatzaileak edo kalifikatzaileek ebatziko dituzte. Horretarako, frogatuko dute kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik edo transkripziozkorik edo aritmetikorik egin den edo ez. Erreklamazio horiek ebazteko akta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jarriko da jendaurrean.

Behin betiko puntuazioen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, eta horren gaineko ebazpena ematerakoan kontuan hartuko da epaimahaiaren jarduketan ageriko akatsik, arbitrariotasunik edo agintearen desbiderapenik izan den.

Oposizioaldian bost puntu edo gehiago lortu dituztenen kasuan soilik batuko dira lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.

3. Otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuak ezartzen duenez (46. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 23koa), nazioarteko erakundeetako funtzionarioak izan eta nazionalitate espainiarra duten izangaiak salbuetsirik egonen dira errege dekretu horretan sortutako Homologaziorako Batzorde Iraunkorraren arabera nazioarteko erakunde horretan jatorrizko lanpostuetan aritzeko eskatutako ezagupenak egiaztatzeko xedea duten probak egitetik.

Horretarako, otsailaren 23ko 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurrez ikusitako homologazio ziurtagiria aurkeztu beharko da, parte hartzeko eskabidearekin batera.

Salbuetsirik daudela-eta, izangaiek egin behar ez dituzten ariketetan, deialdian kasuan kasuko ariketari esleitutako puntuazio osoaren erdia emanen da.

Interesdunek zilegi izanen dute kalifikazio horri uko egin eta salbuetsi direneko ariketetan parte hartzea, sarbide irekiko edo elbarrientzat gordetako prozeduran parte hartzen duten gainerako izangaien baldintza beretan. Uko hori izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu eta hurrengo hiru egun baliodunetan egin beharko da. Ukoak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendu eta laugarren oinarriaren 1. atalean aurrez ikusitako edozein lekutan aurkeztuko dira.

Hamargarrena.-Oposizio-lehiaketa gainditzea.

1. Hautatuak izanen dira hautapen batzordeek oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren, sarbide irekiko txandan eta elbarrientzat gordetako txandan kasuan kasuko espezialitate eta hizkuntzan iragarritako lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.

Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa, puntuazio globala osatzeko, honako hau izanen da: %60 oposizioaldirako eta %40 lehiaketaldirako.

2. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

Oposizioaldiko balorazioa egin ondoren, sarbide irekiko txandan eta elbarrientzat gordetako txandan oposizioaldia gainditu duten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, puntuaziorik altuenetik baxuenera ordenatuak, hamar-milarenak ere adierazita, gero oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatu, bi aldiak gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatu, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangaiak aldarrikatu, zerrendak argitaratu eta organo dei-egileari igortzeko.

Hautapen prozesua gainditu duten izangaiak zehaztu ondoren, hautapen organoek zerrenda bakar bat prestatuko dute, prozesua gainditu duten izangai guztiak lortutako puntuazio orokorraren arabera jasoko dituena, bai sarbide irekiko txandakoak, bai elbarrientzako gordetako txandakoak.

Zerrenda hori prestatzean berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

a) Oposizioaldian puntuaziorik altuena.

b) Oposizioaldiko probako ariketa bakoitzean puntuaziorik handiena, deialdian duten hurrenkeraren arabera.

c) Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik altuena, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

d) Merezimendu baremoko azpiataletan puntuaziorik altuena, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Sarbide irekiko txandaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehazterakoan, prozedura horri hasiera batean esleitutako lanpostuei elbarrientzako gordetako txandan bete gabe gelditzen diren lanpostuak gehituko dizkiete hautapen organoek.

Ezin izanen da deklaratu, inolaz ere, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dutela oposizioaldia eta lehiaketaldia.

Espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera probak gainditu dituztenen zerrenda bakarrak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko da. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen organoek deialdiko lanpostu adina izangai izendatzea proposatu badute, eta lanpostu kopurua betetzen dela ziurtatzeko, hautatutako izangaiek lanpostuari praktiketako funtzionarioaren izendapenaren ondorioen egunera arte uko egiten diotenean, deialdia egiten duen organoak epaimahaiak proposatutako izangaien ondotik doazen izangaien zerrenda osagarria onesten ahalko du, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko da, puntuazioen batuketa aktan duten hurrenkera oinarri hartuta, praktiketako funtzionario izendatzeko.

3. Oposizio-lehiaketa gainditzea hainbat espezialitate edo kidegotan.

Hautapen prozesuen antolaketa sistemak ahalbidetzen badu izangaiak kidego bereko edo kidego desberdinetako espezialitate batean baino gehiagotan parte hartzea, kasu hauek gertatzen ahal dira:

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako oposizio-lehiaketa kidego bereko bi espezialitatetan edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek espezialitateetako bat aukeratu beharko dute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez. Eskabide hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrendak argitaratzen direnetik hasita. Praktikaldia bukatuta gai direla deklaratuz gero, hautapen prozeduran gainditutako espezialitate guztietan sartuko dira kidegoan.

-Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek, baldin eta kidego berean edo beste batean beste hezkuntza administrazio batean sartzeko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute eta azken horretan praktiketako funtzionario izendatzea hautatzen badute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzen denetik hasita bost egun balioduneko epean, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egin ezean, praktiketako funtzionarioen destinoak hautatzeko ekitaldi publikora ez joateak edo beste hezkuntza administrazio batean bitarteko funtzionarioaren izendapena onartzeak oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egin zaiola esan nahiko du.

4. Elbarrientzat gordetako prozeduraren bitartez hautatutako izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.

%33ko ezgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiak, baldin eta elbarrientzat gordetako prozeduraren bitartez hautatu badituzte, Nafarroako Mendekotasun Agentziara eramanen dira, beren ezgaitasun maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren kidego eta espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

Hamaikagarrena.-Praktiketako funtzionario izendatzea.

1. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Giza Baliabideen Zerbitzuak eta praktikak egiteko destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten espezialitateko edo hizkuntzako lanpostu hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetan edo, bestela, antzeko espezialitateetan.

Praktikaldia egiteko destinoa ekitaldi publiko batean aukeratuko da.

Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko ezgaitasunua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik.

Praktikaldia egiteko esleitzen zaizkien destinoak behin-behinekoak izanen dira.

Praktiketako funtzionarioa izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, betiere irakasle lanpostu batean arituz gero.

2. Hautatzen diren izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiek xedatzen dutenari jarraikiko zaie.

Hamabigarrena.-Praktikaldia.

1. Praktikaldiaren xedea hautatzen diren izangaiek irakasle lanerako duten gaitasuna neurtzea da.

2. Praktikaldian zuzeneko irakaskuntza aldi bat izanen da, baita izangaiek egin beharreko prestakuntza ikastaroak ere.

3. Praktikaldia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

-Praktikaldiaren iraupena eta praktikaldia noiz hasiko den.

-Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du "gai" eta "ez gai" terminoetan.

-Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezgaiturik badago, amatasun bajan edo eszedentzia berezian edo antzeko egoeran bada eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badu, Kalifikazio Batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia luza dezala. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, hurrengo ikasturtean benetan egindako praktikaldia hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela erabaki dezake.

4. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa hartzen dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Ondorio horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.

5. Praktikaldian praktiketako funtzionarioei azterketa medikoa eginen zaie, irakaslanean modu egokian aritzeko beharrezkoak diren baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituzten egiaztatu ahal izateko. Azterketa mediko hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpenaren bidez.

Hamahirugarrena.-Karrerako funtzionarioak izendatzea.

1. Praktikaldia amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozedurako espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrendak Hezkuntza Ministeriora igorriko dira, Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan.

3. Izendapenak hurrengo ikasturteko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Egun horretan karrerako funtzionarioek beren destinoak hartu beharko dituzte.

4. Hautapen prozesua gainditzen duten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa eta, horretarako, deitzen diren hurrengo lekualdatze lehiaketetan parte hartu.

Hamalaugarrena.-Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

1. Oposizio-lehiaketa amaitu ondoren, eta Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak zer arauren bidez kudeatu behar diren onesteko Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduan xedatuta dagoenaren arabera (66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 29koa), aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

-Gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, foru agindu horren 4. artikuluan araututa dagoena.

-Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorra, foru agindu horren 5. artikuluan araututa dagoena.

2. Aurreko atalean aipatu diren zerrendak onestean baliogabetuta geratuko dira ebazpen honen bidez deitutako espezialitate eta hizkuntzetan lehenago zeuden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda guztiak.

3. Hautapen prozedurarako eskabideak aurkezteko epean Hezkuntzako kontseilariaren 60/2009 Foru Aginduaren arabera atzerriko hizkuntzaren profila duten lanpostuak edo atzerriko hizkuntzan eman beharreko programa eleanitzetako lanpostuak emateko frantseseko, ingeleseko edo alemaneko titulazioetako bat aurkezten duten izangaiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendetan eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda orokorretan identifikatuko dira honela:

-PI, ingelesezko programa eleanitzetako lanpostuetarako.

-I, ingelesezko profila duten lanpostuetarako.

-PF, frantsesezko programa eleanitzetako lanpostuetarako.

-F, frantsesezko profila duten lanpostuetarako.

-PF, alemanezko programa eleanitzetako lanpostuetarako.

-ALE, alemanezko profila duten lanpostuetarako.

Era berean, aurretik egiaztatu duten izangaiei behar den berariazko profila ezarriko zaie.

Hamabosgarrena.-Aurkeztutako agiriak jasotzea.

1. Hautapen prozeduretatik baztertzen diren izangaiek Hezkuntza Departamentura jo dezakete (Santo Domingo kalea, zk.g., 31001, Iruña) eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzera, 2011ko irailaren 1etik 30era bitarte, betiere baztertua izatearen aurka errekurtsorik jarri ez bada.

Ondoko hauek dira hautapen prozesutik baztertutako izangaitzat hartuko direnak:

-Deialdian eskatzen diren betebeharrak ez betetzeagatik hautapen prozesutik baztertzen diren izangaiak.

-B.2. ariketa egin beharrean txostena aurkeztea onartua izanik ere, unitate didaktikoa ezarritako epean aurkezten ez duten izangaiak.

-Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren izangaiak.

Epe hori dokumentazioa eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiri horiek eskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta horretarako eskubidea galduko du, eta agiriak suntsituko dira.

2. Aurreko atalean sartzen ez diren izangaiek agiriak Giza Baliabideen Zerbitzuak zehazten duen egunean jasoko dituzte, Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) iragarkia agertu ondoren. Epe hori dokumentazioa eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiri horiek eskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta horretarako eskubidea galduko du, eta agiriak suntsituko dira.

3. Izangaiek oposizioaldian ematen dituzten unitate didaktikoak edo programazio didaktikoak itzultzea ez da inola ere bidezkoa izanen, hautapen prozedurako espedientearen zati direlako.

Hamaseigarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

II. TITULUA

Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura

Hautapen prozedura honek oinarri hauek izanen ditu:

Lehenbizikoa.- Arau orokorrak.

Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Deialdiko espezialitateak hauek dira:

-Entzumena eta hizkuntza.

-Ingelesa.

-Pedagogia Terapeutikoa.

-Euskara (Nafarroa).

Titulu honetan aurrez ikusita ez dagoen orotan, prozedura honi ebazpen honen I. tituluan xedatutakoa aplikatuko zaio.

Bigarrena.-Parte-hartzaileen betebeharrak.

Espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran onartua izateko, izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte:

A) Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

B) Behin-behineko edo behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izatea.

Eszedentzian dauden funtzionarioen kasuan eta, orobat, kanpoko lanpostuei atxikita edo antzeko egoeraren batean daudenen kasuan, betebehar hau destinoko azkeneko ikastetxean betetzea eskatuko da.

Hirugarrena.-Eskabidea eta eskubideen ordainketa.

1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Era berean, parte hartzeko eskabidea eta ordainketa gutuna Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) eskura daitezke.

Zein espezialitate eskuratu nahi diren adieraziko da eskabidean, titulu honen lehenbiziko oinarrian ezarritakoarekin bat.

%33ko edo goragoko ezgaitasuna duten izangaiek, zein prozeduratan parte hartzen duten gorabehera, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zenbateko ezgaitasuna duten eta hori frogatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, denborari eta baliabideei dagokienez ariketak egiteko behar diren egokitzapenak eskatu ahal izateko.

Proba egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten.

%33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten izangaiak Nafarroako Mendekotasun Agentziara eramanen dira, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

Deialdi honetako probak euskaraz egin nahi dituzten izangaiek halaxe adieraziko dute parte hartzeko eskabidean. Ohar hori egiten ez bada, usteko da gaztelaniazko proba egin nahi dutela.

2. Izangaiek parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztuko dute, ondoko agiri hauekin batera:

A) Nortasun-agiri nazionalaren edo nortasun-agiri baliokidearen fotokopia. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da.

B) Parte hartzen duen espezialitate bakoitzeko ordainketa gutun bat, oinarri honetako 5. atalean ezarritakoaren arabera.

3. Espezialitate batean izena eman eta onartzeak ez dio izangaiari bermatuko eskatu dituen espezialitate eta hizkuntza guztietan parte hartu ahal izatea, ezartzen den hautapen prozesuaren antolaketak ondorio hori baldin badakar.

4. Eskabidea zein organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia.

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2010eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Atzerrian sinatutako eskabideak kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatiko eta kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira, deialdi honen laugarren oinarrian ezarritako epean. Interesdunak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.

5. Azterketa eskubideak.

Eskabidearekin batera, azterketa egiteko eskubideengatik, espezialitate bakoitzeko, 40 ordu ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, ebazpen honen I. tituluaren bidez onetsi den maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiaren laugarren oinarriko 2. atalean ezarritako prozedurari jarraikiz. Ordainagiria aurkeztu ezean, izangaia baztertuta geldituko da.

Laugarrena.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.-Izangaiak onartzea.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak espezialitatearen araberako onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena jendaurrean jarriko du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es). Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-abizenak azalduko dira eta, baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak.

Behin-behineko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez-onartua izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, emandako datu pertsonaletan akatsak antzeman dituzten izangaiek horren berri eman beharko dute epe horretan berean. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura zuzenduko dira eta hirugarren oinarriko 4. atalean aurrez ikusitako tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

3. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, espezialitatearen araberako onartuen eta baztertuen ondoko behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen da.

Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g, Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Behin betiko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Ebazpen horren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela baldintzak betetzen, haren jarduerak deuseztatu eginen dira, hasierako eskabideko faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Seigarrena.-Hautapen organoak.

Prozedura honetako hautapen organoak ebazpen honen I. tituluko zazpigarren oinarrian adierazi diren berberak izanen dira eta, prozedura honi dagokionez, oinarri hartan ezartzen diren eginkizun berberak izanen dituzte.

Prozedura honetan deitutako espezialitate berean, kidegoan sartzeko deialdian epaimahai bat baino gehiago izendatu direnean, eta Hautapen Batzordea ere eratu baldin bada, deialdi honetako izangaien ebaluazioa 1. epaimahaiak eginen du, betiere izangaien kopurua ikusita epaimahai bat baino gehiago eratzea beharrezkoa ez bada.

Zazpigarrena.-Hautapen sistema.

Parte hartzen den espezialitateko gai bat azaldu beharko da eta horren gainean eztabaidatu, ahoz betiere. Izangaiak aukeratuko du gaia, aurretik epaimahaiak zozketa bidez gai-zerrendatik aterako dituen hiru gaietatik bat hautatuz (II. eranskina). Gaiaren azalpenaren osagarri, gaiaren planteamendu didaktikoa egin beharko da, izangaiak libreki aukeratuko duen ikasmailakoa, baina gutxienez ondoko hauek adierazi beharko ditu: helburuak, oinarrizko gaitasunak garatzeko norberaren ekarpena, edukiak, ikaskuntza-irakaskuntza jarduerak eta ebaluaziokoak, hala nola horiek garatzeko behar diren baliabideak.

Izangaiak bi ordu izanen ditu prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarrita.

Azalpenak eta eztabaidak, hurrenez hurren, ordubete eta hamabost minutu iraunen dute gehienez. Unitate didaktikoa azaltzeko, gidoi bat soilik erabil dezake (bi orri baino ez), azalpena bukatutakoan epaimahaiari eman beharko diona.

Zortzigarrena.-Proben hasiera eta garapena.

1. Proba aurkezpen ekitaldi baten bidez hasiko da, ez 2011ko ekainaren 1a baino lehenago.

Aurkezpen ekitaldira agertzen ez diren izangaiak hautaprobetatik baztertuko dira. Ez du balioko beste inoren bidezko ordezkaritzak.

Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) jendaurrean jarriko den Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez, izangaiei gutxienez zazpi egun natural lehenago deituko zaie oposizioaren aurkezpen ekitaldira bertaratzeko. Bertan epaimahaien aurreko jarduera noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Aurkeztu ondoren, Epaimahaiak izangai guztiei deia eginen die aurkezpen ekitaldia egin den tokian eta hartan agertuko da proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduerak egiteko, eta baztertu eginen dira hautapen prozesura agertzen ez direnak. Ondorio horretarako, egun bererako deia jaso dutenek epaimahaiaren aurrean agertu beharko dute deian ezarritako orduan eta tokian.

2. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasiera letra horiekin duen izangaia hasiko da, I. tituluko zazpigarren oinarriaren 2. atalean adierazitako moduan.

3. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Bederatzigarrena.-Kalifikazioa.

Epaimahaiek proba "gai" edo ez gai" kalifikatuko dute eta espezialitate berria eskuratuko dute, bakar-bakarrik, "gai" kalifikazioa lortzen dutenek.

Epaimahaiek edo, hala behar denean, hautapen batzordeek, "gai" kalifikazioa lortu duten izangaien zerrendak ondoko toki hauetan jarriko dituzte jendaurrean: proba egin den lokaleko iragarki oholean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta www.educación.navarra.es webgunean, eta deia egin duen organoari bidaliko dizkiote, argitara ditzan.

%33ko ezgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiak, baldin eta elbarrientzat gordetako prozeduraren bitartez hautatu badituzte, Nafarroako Mendekotasun Agentziara eramanen dira, beren ezgaitasun maila eta "gai" aitortu dituzten espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izangaiak "gai" aitortuko dituen Ebazpena onetsi eta Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta www.educacion.navarra.es webgunean argitaratuko du. Eskatutako betebeharren bat betetzen ez duten izangaiek deialdi honetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte.

Prozedura honen bidez espezialitate berria eskuratzen dutenek ez dute praktikaldia egin beharrik izanen.

Espezialitate berria eskuratzeak ez dakar aurretik eskuratutakoa(k) galtzea.

Hamargarrena.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2011ko otsailaren 18an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoan sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa

Izangaiek gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dituzte beren merezimenduengatik.

I.-Irakasle lanetan izandako esperientzia (7 puntu gehienez ere).

1.1. Ikastetxe publikoetan maisu-maistren kidegoko espezialitateetako irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,700 puntu.

Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0583 puntu.

1.2. Ikastetxe publikoetan maisu-maistren kidegoa ez beste bateko espezialitateetako irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,350 puntu.

Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0291 puntu.

Frogagiriak: emandako zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazioek luzatua. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen edo horren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ziurtagiri horietan adierazten ez bada zerbitzuak publikoak ez diren ikastetxeetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan.

Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat egindako zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean ageri den dokumentazioaren arabera, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Beste hezkuntza administrazio batzuetan egindako zerbitzuei dagokienez, aitzitik, izangaiek nahitaez egiaztatu beharko dituzte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak antzinatasunaren ondorioetarako aintzatetsi arren.

Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako 1990eko urriaren 1a baino lehen egindako zerbitzuen ziurtagiria interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

1.3. Beste ikastetxe batzuetan maisu-maistren kidegoko hezkuntza maila bereko espezialitateetan, irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,150 puntu.

Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.

1.4. Maisu-maistren kidegoko hezkuntza maila ezberdineko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko: 0,100 puntu.

Atal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.

Frogagiriak: horiek emateko organo eskudunaren edo ikastetxearen ziurtagiria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan espezialitatea, hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak interesdunei eskatuko die lan bizitzaren txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela.

Unibertsitateko irakasle esperientzia frogatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle lanekoak izan zirela.

I. atala osatzen duten xedapenak:

1. Honela ulertzen dira:

-Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 atalak, dagokion moduan): Sare publikoan integraturiko ikastetxeak, hezkuntza administrazioek sortu eta finantzatuak, alegia, Estatuko Administrazioan eta autonomia erkidegoetakoan hezkuntza arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak. Halaber, ikastetxe publikoak izanen dira Espainiako estatuak atzerrian bere titulartasunpean dituen ikastetxeak.

-Beste ikastetxe batzuk (1.3 edo 1.4 atalak, dagokion moduan): Titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioen mendekoak (esate baterako, Toki Administrazioaren mendekoak) eta unibertsitate publikoak eta pribatuak.

2. Ez dira kontuan hartuko interesdunek sinatutako kontratuen fotokopien bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman duela agertzen ez bada.

3. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea) ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

4. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira.

5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emandako zerbitzuak 1.2 atalean edo 1.4 atalean baloratuko dira, kasuan-kasuan.

Aurreko paragrafoak esandakoa gorabehera, zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman badira eta hezkuntza administrazioak emandako ziurtagiriak maisu-maistren kidegoan eman direla adierazten badu, 1.1 atalean baloratuko dira. Bestaldetik, zerbitzuak bestelako ikastetxeetan eman badira eta ziurtagiriak irakasletzako diplomadun gisa eman direla adierazten badu, 1.3 atalean baloratuko dira.

6. Atzerrian emandako zerbitzuak dagokion herrialdeko Hezkuntza Ministerioak edo Espainiako estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan ondokoa adierazi beharko da: eman den hezkuntza maila eta arloa, zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu zireneko data zehatzak. Hezkuntza maila edo arloa frogatzen ez denean edo hori maisu-maistren kidegoko espezialitateekin bat ez badator, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza kidego edo maila bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin behar dituzte itzulpen horiek.

7. Atal honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

II.-Prestakuntza akademikoa eta etengabea (4 puntu gehienez ere).

2.1. Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Atal honetan, maisu-maistren kidegoan sartzeko orokorki eskatzen den titulazio mailaren arabera, izangaiak alegatzen duen tituluaren ikasketa espedientearen batez besteko nota baloratuko da bakar-bakarrik, honela kalkulatua:

0tik 10era BITARTEKO ESKALA

0tik 4ra BITARTEKO ESKALA

PUNTUAZIOA

6tik 6,99ra

1,5etik 1,99ra

1,000 puntu

7tik 8,49ra

2tik 2,74ra

1,250 puntu

8,5etik 10era

2,75etik 4ra

1,500 puntu

Frogagiriak: izangaiak ikasketen ziurtagiri pertsonala igorri beharko du, non titulazioan lortutako batez besteko nota ageri den.

Horrelakorik ezean, alegatutako titulua erdiesteko eskaturiko irakasgai eta ikasmaila guztietako puntuazioak azalduko ditu eta, halaber, kasuan kasuko ikasketa planean horietako bakoitzari esleitutako kreditu kopurua, horrelakorik baldin badago.

Betiere, aurkeztutako ikasketen ziurtagirian ageri den batez besteko nota hartuko da kontuan.

Agertzen ez bada, honelaxe lortuko da:

Irakasgaien arabera antolatutako ikasketa planak direnean, batez besteko nota ateratzeko, puntuazio guztien batuketaren emaitza zati irakasgaien kopurua eginen da. Kredituen bidez antolatutako ikasketa planak direnean, izangaiaren espediente akademikoaren batez besteko puntuazioa ateratzeko formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batura, horietako bakoitza kasuko kalifikazioen balioarekin biderkatuta, zati guztira lortutako kreditu kopurua, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Zenbaki zehatza agertzen ez den kasuetan, batez bestekoa kalkulatzeko ondoko baliokidetzak aplikatuko dira:

Nahikoa: 5,5 puntu.

Ongi: 6,5 puntu.

Oso Ongi: 7,5 puntu.

Bikain: 9 puntu.

Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Ondorio horietarako, praktiketako nota beste irakasgai bat balitz bezala baloratuko da.

Espedientean irakasgai baliozkotuak edo "gai" kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, lehiatzaileak aurkezten ez badu baliozkotutako edo "gai" gisa kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen ziurtagiria.

Ikasketa planaren barrenean ez dauden prestakuntza jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko ikasketa espedientearen batez bestekoa ateratzeko.

Homologatutako atzerriko tituluetako ikasketa espedienteei dagokienez, beti kalkulatuko da batez besteko nota, haietan batez besteko notarik izan edo ez. Atal honetan puntuazioa eman ahal izateko, horretaz gainera, espediente akademikoan ondoko hauek agertu beharko dute: irakasgaietan lorturiko notak, aplikaturiko kalifikazio sisteman atera daitekeen puntuaziorik handiena eta ikasketa ziurtagirian aplikaturiko kalifikazio sisteman nahikoa kalifikaziotik gora hartzen den nota.

2.2. Graduatu ondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretua, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko betebeharrak ez badira: 1,000 puntu.

2.2.2. Doktore titulua izateagatik: 1,000 puntu.

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik: 0,500 puntu.

Frogagiriak: tituluaren fotokopia edo, hala badagokio, ziurtagiri-diploma edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

2.3. Unibertsitateko beste titulazio batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintzak direla-eta alegatutakoak ez badira, honela baloratuko dira:

2.3.1. Lehen zikloko titulazioak:

Diplomatura, ingeniaritza tekniko edo arkitektura teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: 1,000 puntu.

Atal honengatik ez dira behin ere baloratuko hautagaiak aurkezten dituen mota horretako lehen titulua edo ikasketak.

2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo legez horien baliokide diren tituluei dagozkienak: 1,000 puntu.

Frogagiriak: kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, baita merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, hala denean, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztea edo, bestela, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azalduko duen ikasketa-ziurtagiri pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu eta 2.3.1 atalaren arabera baloratzeko aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa aurkezten bada.

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko ikasketen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

a) Musika edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,500 puntu.

b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko gaitasun agiri edo baliokide bakoitzeko: 0,500 puntu. EGA titulu edo baliokide bakoitzeko: 0,500 puntu.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikarien titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

e) Goi mailako kirol teknikarien titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

Frogagiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopiak ere.

Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta euskarazko titulu baliokide bat baino gehiago aurkezten bada, titulu horietako bat bakarrik baloratuko da.

Azpiatal honetan, hizkuntza bererako baliokideak diren zenbait titulu aurkeztuz gero, horietako bat bakarra baloratuko da.

2.1etik 2.4ra bitarteko ataletarako xedapen gehigarria: titulazioak atzerrian lortzen direnean, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2.5. Etengabeko prestakuntza:

Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroak, aukeratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzaren soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak:

a) 3 kreditutik behera ez dagoena: 0,2000 puntu.

b) 10 kreditutik behera ez dagoena: 0,5000 puntu.

Musikako espezialitatean bakarrik, musikako kontserbatorioek antolatutako ikastaroak berdin-berdin baloratuko dira.

Atal honi dagokionez, 2 kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak metatzen ahalko dira, atal honetan zehazten diren betebeharrak betetzen badituzte. Bi kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak kreditu edo ordu guztiak batuz metatu eta guztirakoa ikastaro bat bailitzan baloratuko da, a) edo b) letretan xedatutakoarekin bat.

2.5 atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master edo graduatu ondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 2.5 atalaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatu duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak) edo, hala denean, 2.2 atalaren arabera (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren araberako titulu ofizial bat bada).

Frogagiriak: ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituen horietan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartua dela. Bestela, dagokion homologazio edo aintzatespena erantsi beharko da.

Ziurtagirietan kredituen ordez orduak adierazten direnean, ulertuko da 10 orduko kreditu bat egiten dutela.

Ez dira baloratuko ordu edo kredituen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak.

2.5 atala osatzen duten xedapenak:

1. 2 kreditutik beherako ikastaroak ez dira metatuko eta ez dira baloratuko.

2. Ikastaro bakoitza a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera baloratuko da.

III.-Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 2 puntu).

3.1. Argitalpenak (0,5000 puntu gehienez ere):

Espezialitatearen berariazko alderdiei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktiko bakoitzeko: 0,2500 puntu arte.

Lanen bat egile batzuen artean egiten bada, argitalpenari emandako puntuazioak egile kopuru osoarekin zatituko dira.

Frogagiriak: argitalpenen (ISBN edo ISSN direlakoak dituzten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren jatorrizko aleak, egindako kritikak eta, bidezkoa bada, sariak lortu izanaren frogagiria.

Euskarri berezietan (bideoetan, CD-ROMean, eta abarretan) argitaratutako materialei dagokienez, dagokion aleaz gain argitalpen horiek osatzen dituzten dokumentu inprimatuak aurkeztu beharko dira (azalak, azalpen liburuxkak, inprimakiak eta abar).

Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan izan badira, argitalpenaren kopia inprimatu batez gain txosten bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpenaren izenburua, egileak eta urtea.

3.2. Hezkuntzako plan eta proiektuetan parte hartzea (0,5000 puntu gehienez ere):

Hezkuntzako administrazioek antolaturiko lan taldeetan, hezkuntzako ikerketa eta berrikuntza proiektuetan, etengabeko mintegietan, hobekuntza planetan, ikastetxeetako proiektu berezietan eta antzeko jardueretan parte hartzeagatik:

a) Ikasturte bakoitzean parte hartzeagatik: 0,1000 puntu.

b) Ikasturte bakoitza koordinatzeagatik: 0,2000 puntu.

Frogagiriak: hezkuntzako administrazioak luzatutako ziurtagiriaren fotokopia.

3.3. Ingelesaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak (2 puntu gehienez ere):

-Honako ziurtagiri hauetako bakoitzeko: Certificate in Advanced English (CAE), Cambridgeko Unibertsitateak emandako Certificate of Proficiency in English (CPE), IELTS (International English Language System) erakundeak emandako IELTS 6.5-7.5 edo IELTS 7.5+, ETS (Educational Testing System) erakundeak emandako TOEFL IBT 110 edo TOEFL IBT 120 ziurtagiria (Test of English as a Foreing Language), Trinity College London-ek emandako ISE III edo ISE IV (Integrated Skills in English), hizkuntza eskola ofizialek emandako ingeleseko goi zikloko gaitasun agiria edo hizkuntza eskola ofizialetako ingeleseko C1 mailako ziurtagiria: 2,0000 puntu.

-Honako ziurtagiri hauetako bakoitzeko: Cambridgeko Unibertsitateak emandako Fist Certificate in English (FCE), IELTS (International English Language System) erakundeak emandako IELTS 5.0-6.0, ETS (Educational Testing System) erakundeak emandako TOEFL IBT 87 ziurtagiria (Test of English as a Foreing Language), Trinity College London-ek emandako ISE II (Integrated Skills in English): 0,5000 puntu.

Frogagiriak: organo eskudunak luzaturiko ziurtagiriaren fotokopia. Ez da ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztu beharko.

Ikasketak Hizkuntza Eskola Ofizial batean burutu direnean, merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar da.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik burutu, eta epe horretan aurkeztu diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Izangaiek merezimenduak frogatzeko aurkeztu behar dituzten agiriek ez dute zertan izan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, eta eskabideak aurkezteko epean agiri horien fotokopia hutsak aurkezten ahalko dira. Hala ere, edozein unetan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak eskatzen ahalko dizkie Administrazioak izangaiei.

II. ERANSKINA

Espezialitateetako gai zerrendak

Hautapen prozedura honetan maisu-maistren kidegoko espezialitateei dagozkien indarreko gai zerrendak aplikatuko dira:

-1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

-Euskara espezialitatea: 374/1999 Foru Agindua, azaroaren 3koa, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana. I. eranskina (158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa).

Gaien zerrendan LOGSEri buruzko aipamen guztiak indarrean dagoen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla ulertzen da.

III. ERANSKINA

Programazio didaktikoaren eta unitate didaktikoaren edukia

A) Programazio Didaktikoa.

-Espezialitate guztietarako alderdi orokorrak:

Programazio didaktikoa izangaiak aukeratu duen espezialitateari lotutako arlo baten curriculumari, hots, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duenari, buruzkoa izanen da. Bertan, helburuak, arloak oinarrizko gaitasunen garapenari ekarritakoa, edukiak, ebaluazio irizpideak eta metodologia azaldu beharko dira, bai eta hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntza emateko moduak ere.

Programazio hau bat etorriko da curriculumaren garapenarekin, ikasturte oso batez, espezialitate horretako maisu-maistrek irakasteko eskumena esleiturik daukaten hezkuntza etapetako maila batean, eta gutxienez 12 unitate didaktiko zenbakitu eduki beharko ditu.

Programazio didaktikoaren prestatzeko, izangaiak ondoko honetan oinarritu beharko du: curriculumei buruzko araudia, ebaluazioari buruzko araudia eta deialdi honen IV. eranskinean bildutako aniztasunari erantzuteko araudia.

Programazio didaktikoak, izangaiak aurkeztu nahi dituen eranskinak barne, gehienez ere 50 orrialde bilduko ditu, DIN-A4 formatuan, alde bakar batetik idatziak eta zenbakituak.

-Zenbait espezialitatetarako berariazko alderdiak:

Guztietarako aipatu diren alderdi orokorrez gainera, Pedagogia Teraupeutikoa, Entzumena eta Hizkuntza, Ingelesa eta Euskara espezialitateetako programazio didaktikoek ondoren aipatzen diren berezitasunak eduki beharko dituzte:

-Pedagogia Terapeutikoa:

Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean, programazio didaktikoa kasu zehatz batean oinarrituko da mugimenezko, adimenaren edo zentzumenezko ezgaitasun baten ondorioz edo jarrera arazo larrien ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen artean hautatua. Prestatzeko, izangaiak bi aukera hauetako bat izanen du:

A.-Programazio didaktikoan Pedagogia Terapeutikoko irakasleak tutorearen eginkizunak burutuko ditu eta xede diren ikastalde-ikasgelako ikasleak antolaketa egitura hauetan eskolaturik egonen dira:

"Ikastetxe arrunta" eskolatze modalitatean:

-Haur eta Lehen Hezkuntza: Erdibideko unitateak/garapenaren nahaste orokorreko unitateak.

-Bigarren Hezkuntza: Berariazko curriculumaren unitateak (UCE), Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Bereziko programak (LHKBP).

"Hezkuntza bereziko ikastetxea" eskolatze modalitatean:

-Landa eremuko hezkuntza bereziko ikastetxetik kanpoko aukerako gela.

-Hezkuntza Bereziko ikastetxea.

B.-"Laguntzarako" programazio didaktikoa, bereziki arlo instrumentalak garatzeko. Ikaslearen edo ikasle talde txiki baten beharretan oinarritu beharko da, ohiko gelan integraturik eta eskolako testuingurua, kasuan kasuko gelako hezkuntza planteamenduak eta norberaren curriculumaren egokitzapena kontuan hartuz. Aukera honetan Pedagogia Teraupeutikoko irakasleak ikasleei laguntzen dien espezialistaren eginkizunak burutuko ditu eta gainerako irakasleekin elkarlanean arituko da hezkuntza plangintza eta erantzuna prestatzen.

-Entzumena eta Hizkuntza:

Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean programazio didaktikoa ikasturte osorako jarduera programa garatzeko izanen da, Haur Hezkuntzako eta/edo Lehen Hezkuntzako etapetako hezkuntza maila bat edo batzuetarako. Ikastetxe arrunt batean edo ikastetxe berezi batean, Hizkuntza/Komunikazioa arloan berariazko beharrak (ezgaitasunari lotuak edo ez) dituzten ikasleen kasu zehatz batean oinarrituko da, eskolako testuingurua eta kasuan kasuko gelako eta ikastetxeko hezkuntza planteamenduak kontuan hartuz.

-Ingelesa:

Ingelesa espezialitatean, programazio didaktikoa ingelesez idatzirik egonen da eta hizkuntzen irakaskuntzarako tratamendu integratuan (TIL) eta edukien bidezko hizkuntzaren irakaskuntzan arreta berezia jarriko du.

-Euskara:

Euskara espezialitatean, programa didaktikoa euskaraz idatzirik egonen da eta Euskal Hizkuntza eta Literatura arloa A hizkuntza-ereduan irakasteaz arituko da bakarrik eta hizkuntzen irakaskuntzaren tratamendu integratuan (TIL) arreta berezia jarriko du.

B) Unitate Didaktikoa.

Unitate didaktikoan honako hauek zehaztu beharko dira: haren bidez ikaskuntzan lortu nahi diren helburuak, edukiak, gelan gauzatuko diren ikaskuntza eta irakaskuntza jarduerak eta ebaluatzeko prozedura eta baliabideak. Lehen Hezkuntzako mailetako ikasleentzako unitate didaktikoetan, gainera, kalifikatzeko irizpideak. Era berean, horrekin zerikusia duten oinarrizko gaitasunak eta gaitasun horien garapen-maila zehaztu beharko dira.

IV. ERANSKINA

Programazio didaktikoa prestatzeko araudia

-23/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena (2007ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 25ekoa).

-24/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena (2007ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).

-93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena (2008ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). I. eranskinean ezartzen da Curriculum Egokituko Programen (CEP) curriculuma.

-216/2007 Foru Agindua, abenduaren 18koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Lehen Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu eta mailaz igotzeko arauak ematen dituena.

-63/1993 Foru Agindua, martxoaren 31koa, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzaren ebaluazioa arautzen duena.

V. ERANSKINA

TXOSTENAREN ESPARRUAK

EZAGUTZEN EGIAZTAPENA

OHARRAK

EZ

BAI

GUTXIEGI

NAHIKOA

ONGI

OSO ONGI

1.-Ikaskuntzaren helburuen zehaztapena.

-Helburuak teknikoki ongi azaldurik daude, koherenteak dira eta curriculum ofizialaren helburu orokorrak zehazten dituzte.

-Helburuak behar den kurtsoari eta ikasleen ezaugarriei egokiturik daude.

2.-Edukiak.

-Edukiak helburuen proposamenarekin bat hautatu dira.

-Curriculum ofizialaren esparruan daude eta proposaturiko kurtsorako egokiak dira.

-Askotariko azalpena dute eta irizpide epistemologiko, kontestualizatu eta funtzionalekin bat datoz.

3.-Ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren jarduerak.

-Jardueren programazioak proposaturiko helburuak lortzen eta edukiak garatzen lagundu behar du.

-Motibatzaileak dira, askotarikoak, zailtasunaren arabera sailkatuak eta ikasle gehienek egiten ahal dituzte.

-Denetariko baliabide didaktikoak erabili nahi dira.

4.-Ebaluatzeko prozedurak, ebaluatzeko tresnak eta Lehen Hezkuntza mailetan kalifikatzeko irizpideak.

-Proposatutako helburu, eduki eta jarduerekin koherenteak dira.

-Askotarikoak dira, malguak, ikasleen aniztasunera egokituak eta errekuperatzeko tresnak biltzen dituzte.

5.-Oinarrizko gaitasunen garapena.

-Unitate didaktikoaren ekarpena oinarrizko gaitasunak garatzeko.

-Oinarrizko gaitasunen lorpen-maila.

...................................(e)n, 2011ko ..........................aren ............................(e)an.

Batzordekideen sinadura:

Orientazio modura, txosten hau baloratzerakoan epaimahaiek kalifikazioak zenbakitan eman ditzakete honako baliokidetasun hauen arabera: Ez-0 puntu / Gutxiegi-2,5 puntu / Nahikoa-5 / Ongi-7,5 / Oso Ongi-10 puntu.

F1102569

Iragarkiaren kodea: F1102569