34. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

12/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Raquel Errea Irisarri andrea, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenengoa.-Raquel Errea Irisarri andrea, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.-Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F1102779